TXAPELDUNEN ARTEKO HITZORDUA ASTE NAGUSIKO SU ARTIFIZIALETAN

Azken bost urteetako irabazleek 2014ko Aste Nagusiko XXIV Villa de Bilbao Nazioarteko Sari Nagusian parte hartuko dute.

Piroteknia-ikuskizunak Bilboko jaietako ikuskizunik erakargarrienetakoak dira, dudarik gabe. Su artifizialek zerua gauero argiztatzen dute jaiez betetako astean zehar.

Aurtengo Aste Nagusian XXIV Villa de Bilbao Nazioarteko Sari Nagusia ospatuko da. Txapeldunen arteko hitzordua izango da, azken bost edizioetako irabazleek parte hartuko baitute. Astondoa piroteknia-enpresaz gain, munduko leku desberdinetako parte hartzaileak ere egongo dira.

2014ko Aste Nagusiko su artifizialen XXIV Villa de Bilbao Nazioarteko Saria El Corte Inglés, Euskaltel, El Correo eta Laboratorios Maxam enpresek babestua da. Hiru kategoriz osatutako saria izango dugu aurten: epaimahaiaren saria, adituez osatua; jendaurrekoaren saria, herritarrek edo ekitaldira hurbiltzen den edonork bozkatuz. Parte hartzen dutenek Bilboko Udaleko Jaien Sailan egingo den lehiaketa publikoan parte hartuko dute. Bost sari zozketatuko dira. Eta sari berdea. Sari hau gutxien kutsatzen duen piroteknia-enpresari emango zaio. Horretarako, erabiltzen dituzten produktuen azterketa egingo da berauek erabili baino lehenago. Behin materialea erabilita, azterketa berriro egingo dute.