ASTE NAGUSIRAKO KALEKO ANTZERKIKO 23 EKITALDI ANTOLATU DIRA, GUZTIAK DOAKOAK ETA KALITATEDUNAK

16 antzerki-talde lokal, nazional eta nazioarteko ikusteko aukera egongo da Arriaga Plazan, familia guztiei zuzendutako antzezlanak eskainiz bi emanalditan: eguerdian (13:30tan) eta gauean (21:30tan). Haurrentzako antzerki-ekitaldiak Gas Plazan izango dira, arratsaldeko 19:30etan

Aste Nagusia, beste behin ere, antzerkiz beteta dator. Bilboko Udaleko Jaien eta Herritarren Arretarako Sailak kaleko antzerkiko 23 ekitaldi antolatu ditu festetako egun guztietan, igandea abuztuaren 17tik 24ra arte, non 16 antzerki-talde lokal, nazional eta nazioartekoen ikuskizunez gozatzeko aukera egongo den: horietatik zortzi talde euskaldunak dira, hiru Frantziatik, Suitzatik eta Belgikatik datoz eta gainerako seiak Andaluziako eta Katalunia-Aragoikoak dira.

Antzerki-ekitaldiak, ohiko bezala, doakoak izango dira, herritar guztientzako sarbidea bermatuz. Obra gehienak musika, akrobazia edota keinuak dituzte oinarri, jendaurreko guztiarentzako zuzenduak. Beste behin ere zeinu bidezko hizkeraren interpretea eskura izango dute elkarrizketadun antzezlanetan. Familia guztiei zuzendutako kaleko antzerkia Arriaga Plazan izango da, bi emanalditan: eguerdiko 13:30tan eta gaueko 21:30etan.

Haurrak beren gustokoak diren antzerkia ere ikusteko aukera izango dute. Izan ere, kolorez eta ikuskizunez beteriko zortzi talde egongo dira, bai lokalak, nazionalak edota nazioartekoak. Haurrek Gas Plazan izango dute ikuzkizuna, arratsaldeko 19:30 (igandea 17an izan ezik, 20:00etararte atzeratuko baita Balearen desfilea dela eta).