MATHIEU TURI ERREALIZADORE FRANTZESAREN “MÉANDRE”, FILM LUZEAK BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOA-FANT 2021EKO FILM LUZERIK ONENARI SARIA JASO DU

  • Epaimahaiaren Saria Sail Ofizialeko Film Laburra Onenari Javier Khüneren “Flora“-rentzat izan da, eta Epaimahaiaren Saria Euskal Film Laburra Onenari, Alberto Vázquez “Homeless Home”, film laburrarentzat izan da. Gainera, Márk Bodzsarren “Comrade Drakulich” filmak Aipamen Berezia jaso du Sail Ofizialeko Epaimahaiarengandik.
  • Ikuspegi Fantastikoa Sailan, Epaimahaiaren Film Luzerik Onenaren Saria “Arboretum“-ek, Julian Richberg zuzenduta, jaso du, eta Epaimahaiaren Saria Film Laburra Onenari “Blind Eye“-rentzat izan da. Kasu honetan, Epaimahaiaren Aipamen Berezia Sasha Voronoven “Mom, I Befriended Ghosts” pelikulak jaso du.
  • Zinemaldiko publikoak Erik Camposen “Si te mueres, te mato” Film Laburrik Onena aukeratu du.

 

FANTen – Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 27. edizioko Sail Ofizialeko EpaimahaiakYago Garcíak, Cinemanía aldizkariaren erredaktoreak, Norberto Ramos del Valek, “Muertos comunes” edo oraintsuko “¡Ni te me acerques!” filmen zuzendariak; eta Nerea Torrijosek, Bilboko jantzien diseinatzailea, Jantzirik Onenaren Goya saria jaso aurten Akelarre filmagatik lortu duenak osatuta, Mathieu Turi zuzendari frantzesaren “Méandre” filmari eman diote aurtengo Film Luzerik Onenari Saria, “fantasiazko zinema hutsa aldarrikatzen duen proposamen sinplea eta zuzena delako”. Filma, a contracorriente filmsek estreinatuko du 2021eko bigarren seihilekoan.

Gainera, Márk Bodzsárren “Comrade Drakulich” filmak aipamen berezia lortu duoso estetika landua duen umorezko eta beldurrezko istorioa izateagatik, gerra hotza hondoko oihal gisa erabiliz“.

Film laburrei dagokienez, Epaimahaiaren Saria Sail Ofizialeko Film Laburra Onenari Javier Khüneren “Flora”-rentzat izan da “beldurrezko generoaren jatorri historikoei dagokielako, eszenaratze dotore eta zaindua erabiliz“. Gainera, Alberto Vázquezen “Homeless Home” aukeratu dute Euskal Film Laburrik Onena izateko. Bere kasuan, epaimahaiak “gizarte izugarri baten erretratua, animazio teknika original eta zirraragarri baten bidez” nabarmendu du.

Publikoak ere zeresan handia izan du Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen edizio honetan, eta Erik Camposen “Si te mueres, te mato” filmari eman dio Publikoaren Saria Film Laburrik Onenari.

Bestalde, Euskal Gidoigileen Elkarteak Sail Ofizialeko Film Luzeko Gidoirik Onenari Saria irabazi duen titulua Anthony Scott Burnsen “Come True”-rentzat dela esan du, “bere argumentuaren originaltasuna eta asmamenagatik; izan ere, zientzia-fikzioaren bidez, ikuslea bere pertsonaiak sartzen diren unibertso onirikora eramatea lortzen du”.

FANT-2021 honetan, Sail Ofizialeko Zuzendari Berritzaileenari Fas Zineklubak Emandako Saria “Mother Schmuckers-entzat da, Harpo Guit eta Lenny Guitena, “Beavis and Butthead protagonista duen Nouvelle Vagueko film baten bertsio makarra eta gaurkotasunera egokitua delako.

IKUSPEGI FANTASTIKOA

Ikuspegi Fantastikoa sailaren epaimahaiak, Jon Mikel Caballero, zuzendari eta gidoilariak, zeinaren opera prima, “El increíble finde menguante”, Gidoi Onenaren eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria eskuratu baitzuen FANT 2019an; Esther Caberok, Kimuak euskal film laburrak sustatzeko eta banatzeko programaren koordinatzaileak; eta Diego H. Katarynuik zuzendari eta ekoizleak, ECPV Euskal Herriko Zinema Eskolaren sortzaileetako batek osatuta, Julian Richbergen “Arboretum” filmari eman diote Film Luzerik Onenaren Saria “fantasiaren bidez, gazteek denboran irauten duten autoritalismoekiko duten zaurgarritasuna testuinguruan kokatzen duelako.

Sasha Voronoven “Mom, I Befriended Ghosts” pelikulari ere eman diote aipamen berezia “bere teknika bikainagatik, bere ikusmen-poetikagatik, ingurumeneko hondamendien aurrean gizarteak duen jitoari buruzko historia intimista kontatzen duelako“.

Sail honetan, Film Laburra Onenari Saria Isabela Littger de Pinho, Bruno Cohen, Rohit Kelkar, Yujia Wang, Germaine Colajanni eta Rohan Deshchougeren “Blind Eye” filmari eman diote. Epaimahaiak nabarmendu duenez, “Platonen haitzuloaren mitoa bezalako kontzeptu konplexu bat modu erraz eta irudimentsuan biziberritzen du“.

PALMARESA

SAIL OFIZIALEKO FILM LUZERIK ONENARI EPAIMAHAIAREN SARIA

  • MÉANDRE, Mathieu Turirena.
  • Saria 3.500 €-koa da.

EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA

  • COMRADE DRAKULICH, Márk Bodzsárrena.

EPAIMAHAIAREN SARIA SAIL OFIZIALEKO FILM LABURRA ONENARI

  • FLORA, Javier Khünena.
  • Saria 3.000 €- koa da.

EPAIMAHAIAREN SARIA EUSKAL FILM LABURRA ONENARI

  • HOMELESS HOME, Alberto Vázquezena.
  • Saria 2.000 €-koa da.

PUBLIKOAREN SARIA SAIL OFIZIALEKO FILM LABURRA ONENARI

  • SI TE MUERES, TE MATO, Erik Camposena.
  • Saria 3.000 €-koa da.

SAIL OFIZIALEKO FILM LUZEEN GIDOIRIK ONENARI ASOCIACIÓN DE GUIONISTAS VASCOS – EUSKAL GIDOIGILEEN ELKARTEAK EMANDAKO SARIA

  • COME TRUE, Anthony Scott Burnsena.

SAIL OFIZIALEKO ZUZENDARI BERRITZAILEENARI FAS ZINEKLUBAK EMANDAKO SARIA

  • MOTHER SCHMUCKERS, Harpo Guit eta Lenny Guitena.

IKUSPEGI FANTASTIKOA SAILEKO FILM LUZERIK ONENAREN SARIA

  • ARBORETUM, Julian Richbergena.
  • Sariak 2.250 €-koa da.

EPAIMAHAIAREN SARIA IKUSPEGI FANTASTIKOA SAILEKO FILM LABURRA ONENARI

  • BLIND EYE, Isabela Littger de Pinho, Bruno Cohen, Rohit Kelkar, Yujia Wang, Germaine Colajanni eta Rohan Deshchougena.
  • Saria 1.500 €-koa da.

FANTROBIA SARIA

  • LLUIS QUÍLEZ.

ASTEBURU HONETAKO FANT ZINEMALDIAREN PROGRAMAZIOA

FANTek IGANDEAN, hilak 16, agur esango dio Uriari Golem – Alhondiga zinema-aretoetako 1. aretoan ospatuko den saio bikoitzarekin. Bertan, lehiaketako palmaresa osoa ikusi ahal izango da.

Gainera, gaur, ostirala eta bihar, larunbata, jaialdiak hitzordu hauek proposatzen ditu:

Maiatzak 14, ostirala.

GÓLEM – ALHÓNDIGAKO 1. ARETOAN

  • 15:00etan. Emanaldi Berezia. “La Profecía”, Richard Donnerrena.
  • 17:05ean. Sail Ofiziala Lehiaketatik kanpo. “Palm Springs”, Max Barbakowrena.
  • 19:10ean. Sail Ofiziala Lehiaketatik kanpo. “Synchronic”, Justin Benson eta Aaron Moorheadena.

GÓLEM – ALHÓNDIGAKO 2. ARETOAN

  • 16:15ean. “Swallow”, Carlo Mirabella-Davisena.
  • 18:45ean. FANTeko maisuak. “The Hidden”, Jack Sholderena.

Maiatzak 15, larunbata.

GÓLEM – ALHÓNDIGAKO 1. ARETOAN

  • 11:30ean. FantFamilian. “Tess Eta Ni”, Steven Wouterloodena.
  • 15:00etan. Emanaldi Berezia. “Calamity”, Jonathan Milott eta Cary Murnionena.
  • 17:05ean. Emanaldi Berezia. “Becky”, Remí Chayérena.
  • 19:10ean. Amaiera “Anything for Jackson”, Justin G. Dyckena. ESTRENALDIA ESTATUAN

•Maiatzak 16, igandea

GÓLEM – ALHÓNDIGAKO 1. ARETOAN

  • 16:00etan. Ikuspegi Fantastikoaren Palmaresa.
  • 18:30ean. Sail Ofizialaren Palmaresa.

FANTen programazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke, eta prentsa-materialak hemen daude eskuragarri.

FANT #BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimenaren parte da. Ekimen hori Bilboko auzotar guztiek udaberriko hilabete hauetan aisia- eta kultura-planez gozatzeko aukera izan dezaten diseinatu da, betiere higiene- eta osasun-berme guztiekin.

SARE SOZIALAK:

#FANT27
#BilbaoUdaberria2021

www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus