LARUNBAT HONETAN HASIKO DIRA BERRIRO DANTZALDIAK OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN, DANTZA ALAI, PALMERAS ETA NECTAR ORKESTREN ESKUTIK

Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntza duen jarduera, ohikoa denez, larunbatez ospatuko da, barrutiko Udaltegiko gimnasioan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Bilbon, 2017ko urtarrilaren 13an. Bihar larunbatean, URTARRILAREN 14an, hasiko da berriro Kultura Sailak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarren artean antolatzen duten ohiko dantzaldi programa. Apirilaren amaierara arte zortzi dantzaldi ospatuko dira guztira, Dantza Alai, Palmeras eta Nectar orkestrek alaituta.

Ohikoa denez, dantzaldiak larunbatetan izango dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta hiru musika taldeak txandakatu egingo dira, udaltegiko gimnasioan antolatuko diren saioak animatzeko.

Izan ere, Otxarkoagako biztanleriaren batez besteko adina gero eta altuagoa da. Hori dela eta, Kultura eta Hezkuntza Sailak garrantzi handia eman dio hirugarren adina dinamizatzeko jarduerak sustatzeari eta pertsona horien topaketarako eta harremanetarako gunea bultzatzeari.

Horrela, abenduan Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldiaren beste edizio bat ospatu zen, hori ere auzoko Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntzarekin. Topaketa horretan, pertsona nagusien elkarteetako hogei bat abesbatza eta antzerki talde afizionatuk hartu zuten parte. 1.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte kultur programa horretan.

Kultura Sailak antolatutako dantzaldi egutegia:

Urtarrilak 14 (Dantza Alai orkestra)
Urtarrilak 28 (Palmeras orkestra)
Otsailak 4 (Dantza Alai orkestra)
Otsailak 18 (Nectar orkestra)
Martxoak 11 (Dantza Alai orkestra)
Martxoak 25 (Palmeras orkestra)
Apirilak 8 (Dantza Alai orkestra)
Apirilak 22 (Nectar orkestra)

Saio guztiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, Otxarkoagako Udaltegian, Pau Casals kaleko 19an, eta sarrera librea izango da.