Aldi baterako erakusketak ASTELEHEN honetan hasiko dira, eta txandakatuz bisitatu ahal izango dira San Frantziskoko, San Inazio-Ibarrekolandako, Castañoseko, Abando-Barrainkuako, Begoñako, Burtsako, Errekaldeko eta Otxarkoagako udaltegietan.
Urteko lehen hiruhileko honetarako aukeratutako artistak María Acasuso Aguado, Mª Ángeles Ruiz de Gopegui, Jorge Ronda Suberviola, Iñaki Marquina, Nistal Mayorga eta Bizkaiko Arte Elkartea dira.
Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak, urteko lehen hiruhilekorako programa inauguratuko du datorren astelehenean, URTARRILAREN 16an. Datorren martxoaren 31ra arte, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Errekaldeko eta Burtsako udaltegietara hurbiltzen direnek, oso adierazpen estilo eta teknika anitzak erabiltzen dituzten lau artistaren lau pintura erakusketaz gozatu ahal izango dute. Artistak Mª Ángeles Ruiz de Gopegui, Jorge Ronda Suberviola, Nistal Mayorga eta Bizkaiko Arte Elkartea dira. Horrez gain, María Casuso Aguado eta Iñaki Marquinaren argazki erakusketak ere izango ditugu.
Programako lehenengo erakusketek datorren astelehenean zabalduko dituzte ateak. Horrela, San Frantziskoko udaltegiak, Bizkaiko Arte Elkarteak sinatutako bilduma eklektikoa jasoko du. Hainbat gai, formatu eta teknika erakusten dituzten 25 artelanek, akuarelak, olioak eta akrilikoak, osatzen dute bilduma.
Begoñako udaltegiko erakusketa aretoak, bere aldetik, Mª Ángeles Ruíz de Gopegui artistaren erakusketa batekin irekiko du “Expodistritoren” edizio hau. Olio pinturan ibilbide luzearen ondoren, Euskadiko Akuarelagileen Elkartearen eskutik teknika horretan murgildu da. Pintura erakusketa da, baita ere, Errekaldeko udaltegian inauguratuko den erakusketa, Jorge Ronda Suberviola bertako artistak naturan oinarrituta prestatu duen bildumarekin.
Otxarkoagako udaltegiko erakusketa aretoak jasoko du urtarrileko bigarren hamabostaldirako programatu den argazki erakusketetako bat, María Casuso Aguado argazki-kazetariaren eskutik. Epealdi honetarako erakusketa egutegia Iñaki Marquinaren irudiekin osatuko da. Oraingo honetan, egunero hirian inguruan ditugun elementu paregabe horiek omendu nahi ditu egileak, ikusle guztiok, ondoan izan arren ikusten ez ditugun gauza horiei buruzko gogoeta egin dezagun.
Otsailera itxaron beharko da “Expodistrito” ekimeneko programazioa osatzen duen seigarren erakusketa bisitatu ahal izateko, programazio honen barruan dagoeneko ezaguna den Nistal Mayorga margolari bilbotarrak aurkeztutakoa. Oraingo honetan, begirada baten bitartez sentimenduak eta emozioak transmititu nahi dituzten margolanak eskainiko dizkigu. Dena inguratzen duen kolorea funtsezkoa da artelan horietan.
“Expodistrito” programa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Ohikoa denez, erakusketak txandakatuz joango dira. Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus eta www.bilbaokultura.eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.
EGUTEGIA: URTARRILAREN 16 – 27
Izenburua: Bizkaiko Arte Elkartea (Pintura).
Lekua: San Frantziskoko udaltegia (Mariaren Bihotzaren plaza)
Egunak: urtarrilaren 16tik 27ra
Izenburua: María Casuso Aguado – (Argazkiak)
Lekua: Otxarkoagako udaltegia (Pau Casals, 19)
Egunak: urtarrilaren 16tik 27ra
Izenburua: Mª Ángeles Ruiz de Gopegui (Pintura)
Lekua: Begoñako udaltegia (Circo Amateur Del Club Deportivo, 2)
Egunak: urtarrilaren 16tik 27ra
Izenburua: Jorge Ronda Suberviola (Pintura)
Lekua: Errekaldeko udaltegia (Altube Zeharkalea, 6)
Egunak: urtarrilaren 16tik 27ra
Izenburua: Iñaki Marquina (Argazkiak)
Lekua: Castañoseko udaltegia (Castaños, 11)
Egunak: urtarrilaren 16tik 27ra