LARUNBAT HONETAN HASIKO DIRA BERRIRO DANTZALDIAK OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN, DANTZA ALAI ETA PALMERAS ORKESTREN ESKUTIK

Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntza duen jarduera, ohikoa denez, larunbatez ospatuko da, barrutiko Udaltegiko gimnasioan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Larunbat honetan, URTARRILAREN 31n, hasiko da berriro Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarren artean antolatzen duten ohiko dantzaldi programa. Urte honetan, 17 dantzaldi ospatuko dira guztira, Dantza Alai eta Palmeras orkestrekin. Ohikoa denez, dantzaldiak larunbatetan izango dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

 

Kultura eta Hezkuntza Sailak programatutako zazpi saioak hilabete bakoitzaren azken larunbatean izango dira –azarora arte–, ekainean eta udako hilabeteetan izan ezik, hilabete horietan ez delako dantzaldirik egongo. Dantza Alai eta Palmeras orkestrak txandakatuko dira, arratsaldeko 18:00etan, Udaltegiko gimnasioan (Pau Casals kalea, 19) ospatuko diren saioak alaitzeko.

 

2014ko edizioan 2.310 pertsonak hartu zuten parte. Otxarkoagako biztanleriaren batez besteko adina gero eta altuagoa da. Hori dela eta, Kultura eta Hezkuntza Sailak garrantzi handia eman dio hirugarren adina dinamizatzeko jarduerak sustatzeari eta pertsona horien topaketarako eta harremanetarako gunea bultzatzeari. Horrela, abenduan Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia ospatu zen. Topaketa horretan, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako pertsona nagusien elkarteetako hogei bat abesbatza eta antzerki talde afizionatuk hartu zuten parte. 1.700 pertsona baino gehiagok hartu dute parte kultur programa horretan.

 

Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako dantzaldi egutegia:

 

Larunbata, urtarrilak 31 (Palmeras orkestra)

Larunbata, otsailak 28 (Dantza Alai orkestra)

Larunbata, martxoak 28 (Dantza Alai orkestra)

Larunbata, apirilak 25 (Palmeras orkestra)

Larunbata, maiatzak 30 (Dantza Alai orkestra)

Larunbata, urriak 31 (Dantza Alai orkestra)

Larunbata, azaroak 28 (Palmeras orkestra)