Gure hiriko taldeen parte hartzea izango duen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren egitarauak, gure folklorea kontserbatzeko, ikus-entzule guztiei gure dantzen aberastasuna erakusteko eta herrietako plazetan egiten ziren erromeriak berreskuratzeko asmoz jarraitzen du beste urte batez.
“Dantza Plazetan” egitaraua LARUNBAT honetan hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Santiago plazan ospatuko den hileroko erromeria tradizionalarekin.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ‘Dantza Plazetan’ egitarauaren, gure Hirian tradizio gehien duen kultur programetako baten, edizio berria, hamalaugarrena, jarri du martxan, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuz, herrietako plazetan egiten ziren erromeriak, dantza erakustaldiak eta kalejirak eskainiz. Egitaraua aurrera eraman ahal izateko, Udalak, Bilboko zazpi dantza talderen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntza aktiboa du.
“Dantza Plazetan” Egitarauaren aurtengo edizioak 46 emanaldi biltzen ditu, urtean zehar banatuta Deustuko, Begoñako, Ibaiondoko, Abandoko eta Basurtu-Zorrotzako barrutietako plazetan.
Egitaraua LARUNBAT honetan hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik, hilero, azken zapatuan, Zazpi Kaleetako Santiagoko plazatxoan, ospatzen den erromeria tradizionalarekin. Aipatutakoarekin batera, ekimenean parte hartuko duten gainerako taldeak hauek izango dira: Bihotz Alai Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Ibai – Arte, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Beti Jai Alai, 1. barrutiko taldeen koordinakundea, Deustuko Folklore Taldeak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra dantza taldeen federazioa.
Beste urte batez, aurtengo edizioan ere umeen erromeria ospatuko da, apirilaren 25ean, Indautxuko Felix Serrano ikastetxean. Horrez gain, uztaileko zapatu guztietan Arriagako plazan udako dantzaldiak izango ditugu –lehen igandean izan ezik, Kalealdiarekin bat datorrelako–, eta ekainaren 13an, Areatzan, Larrain Dantza ospatuko da, izan ere, azken edizioetan lortutako arrakasta ikusita, Euskal Herriaren nortasun ikurra den dantzaren presentzia finkatu egin da gure Hirian.
ERANSKINA: “DANTZA PLAZETAN” EGUTEGIA (URTARRILA ETA OTSAILA)
URTARRILA
LARUNBATA, URTARRILAK 31
20:00 Santiago Plaza
Erromeria (Salbatzaile Dantza Taldea)
OTSAILA
LARUNBATA, OTSAILAK 7
20:30 San Pedro plaza (Deustua)
Erromeria (Deustuko Folklore Taldeak)
IGANDEA, OTSAILAK 8
11:30 Deustua
Erraldoien kalejira (Ondalan Erraldoien Konpartsa)
12:00 San Felizisimo
Erromeria (Bihotz Alai)
LARUNBATA, OTSAILAK 21
11:30 San Inazio
Erraldoien kalejira (Ondalan Erraldoien Konpartsa)
12:00 Santutxu (Hainbat plaza)
Kalejira eta umeen dantza emanaldia
19:00 Aita Donosti Plaza
Erromeria (Beti Jai Alai)
LARUNBATA, OTSAILAK 28
20:00 Santiago Plaza
Erromeria (Salbatzaile Dantza Taldea)
Erromerien, emanaldien eta kalejiren egutegi osoa Bilboko Udaleko web gunean, www.bilbao.net helbidean edo herritarren informaziorako 010 telefonora deituz kontsulta daiteke.