Ondarearen hedapenerako BILBAO IZAN programaren barruan, irailean urteko azken ibilbidea egingo da, Basurtuko Ospitaleari bisita eginez.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Hiriko eraikin enblematikoetara egiten diren bisita gidatuen ekimena jarri zuen martxan joan den maiatzean. Ekimen hori, ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programaren barruan sartzen da, eta aurtengo edizioan, Abandoko elizate izandakoan dauden hiru erakunde historikotan zentratu da.
Maiatzean eta ekainean Miserikordiaren Erret Etxe Santua eta Vista Alegreko zezen plaza zabaldu baziren ere, irailaren 2tik aurrera, nahi dutenek Bilboko Ospitale Zibil Santuaren, gaur egun Osakidetzaren, Euskal Osasun Zerbitzuaren, barruan dagoen Basurtuko Unibertsitate Ospitalea denaren, instalazioak bisitatzeko aukera izango dute. Oraingo honetan, ezaugarri komun gisa arkitekturaren eta historiaren ikuspegietatik duten balioa eta gizarte zerbitzura begira izan zuten jatorria, duten hiru eraikin aukeratu dira, izan ere, garai hartan Junta de Caridad izenekoak XIX. mendearen amaieran sortu baitzituen, egoera txarrenean zeuden pertsonei, gaixoei eta etxerik bako umeei laguntza emateko.
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, lehen “Bilboko Ospitale Zibil Santua” izandako, modernotasunaren ikonoa izan zen bere garaian. Izan ere, osasungarritasun irizpideetan oinarrituz eraiki baitzen, pabilioietan banatuta, horietako bakoitzean gaixoak espezialitateen arabera banatzeko.
Ordubete eta erdi inguruko iraupena izango duen bisitan, partaideek multzo arkitektoniko berezi horren nondik norakoa ezagutzeko, eta eraikuntzaren kostua ordaindu zuten familia ongileetara hurbiltzeko aukera izango dute, eta baita proiektuaren beste bultzatzaile batzuek izan zuten garrantziaz jabetzeko ere, Gregorio de la Revilla, Areilza doktorea edo Enrique Epalza arkitektoa, guztiak ere Hiriaren historiako pertsonaia azpimarragarriak.
Ehunka zuhaitz espezie dituen lorategiaren arkitektura eta estetika berezia ikusi aurretik, bisitariek ospitalearen zenbait bitxikeria ezagutu ahal izango dituzte, dokumentuak garraiatzeko sistema pneumatikoa –barne balija gisa funtzionatzen du– edo lur azpitik pabilioi guztiak komunikatzen dituzten tunelak, besteak beste.
Ohikoa denez, bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, irailaren 2tik aurrera astearteetan eta asteazkenetan 17:00etan eta 18:45ean; ostegunetan eta ostiraletan goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 18:00etan, eta larunbatetan goizeko 10:00etan eta 11:45ean, datorren irailaren 7ra arte (elkartzeko lekua, Montevideo Etorbidea, 18. Sarrera Nagusia). Ostiraletan bisitak euskaraz izango dira, lehenengo txanda taldeentzat eta bigarrena norbanakoentzat. Talde bakoitzak, gehienez ere, 30 pertsona izango ditu. Hori dela eta, beharrezkoa izango da erreserba egitea 010 / 94 401 00 10 udal telefono zenbakira deituz (goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara), ASTELEHENETIK aurrera.
Bilbao IZAN programa duela zortzi urte sortu zen, Bilboko biztanleei eta interesa duten guztiei, hiriaren historia, ondarea, eta gaur egun Hiria osatzen duten guneek denboran zehar izan duten bilakaera eta eraikuntza ezagutarazteko. Asmo horrekin zenbait ekimen garatu dira, horien artean, auzoetara egindako bisita gidatuak. Dena den, geroago, Kultura eta Hezkuntza Sailak beste pauso bat eman zuen, bere arreta, ondarearen ikuspegitik bereziak diren Hiriko eraikinetan jarriz.
AGENDA:
Ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programa.
BISITA GIDATUAK BASURTUKO OSPITALERA
Irailaren 2tik 27ra
Astearteetan eta asteazkenetan: 17:00etan eta 18:45ean
Ostegunetan eta ostiraletan: 10:00etan eta 18:00etan
Larunbatetan: 10:00etan eta 11:45ean
Erreserba zabalik abuztuaren 25etik aurrera: 010 / 94 401 00 10 udal telefonoa (goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara)