JUAN MARI ABURTO ALKATEAK MIGUEL DE UNAMUNO SAIAKERA ETA BLAS DE OTERO – ANGELA FIGUERA POESIA LEHIAKETETAKO SARIAK BANATU DITU

  • Blas de Otero – Ángela Figuera Poesia Sarien XV. edizioan, gaztelaniazko modalitatean, sari nagusia Francisco Javier Gilabert Sánchezentzat izan da, “Todavía el asombro” lanagatik. Euskarazko modalitatean, Juan Ramón Madariaga Abaituak irabazi du saria, “Beste Piztia Batzuk” lanagatik.

  • Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren XXIV. edizioko irabazlea, gaztelaniazko modalitatean, Herminia Luque Ortizen “Sororidad/Hermanadad” lana izan da. Euskaraz, saria eman gabe geratu da.

Bilbo, 2022ko abenduaren 16).- Bilboko Udalak urtero antolatzen dituen Blas de Otero – Ángela Figuera Poesia Lehiaketaren XV. edizioak eta Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren XXII. edizioak gaur sariak banatu dituzte.

Ekitaldia Arabiar Aretoan egin da gaurko eguerdian, eta Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto, izan du buru, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziarekin, saridunekin eta epaimahaikideekin batera.

Blas de Otero – Ángela Figuera Poesia Sariak eta Miguel de Unamuno Saiakera Sariak, urrian irabazleen berri eman zuen Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa ere, urtero deitzen dira Bilboko Udaletik, eta literatur jarduera eta talentu berrien agerpena sustatzea dute helburu, sariei izena ematen dieten lau egile bilbotarren memoria eta lana bizirik mantentzeaz gain.

BLAS DE OTERO – ANGELA FIGUERA POESIA LEHIAKETA

2022ko Blas de Otero-Ángela Figuera Poesia Sariak, gaztelaniazko modalitatean, parte-hartze handia izan du berriz ere 859 parte-hartzaile guztira-. Lehiaketara aurkeztutako obrak, Estatutik (570) eta Estatutik kanpo (289 Europatik eta Latinoamerikatik) etorri dira. Partehartzaileen kopuruaz gain, obren kalitate maila eta gai aniztasuna nabarmendu da. Aurkeztutako lanen artean, korronte klasikoenetako ordezkariak nahiz azken joera eta abangoardia poetikoetako ordezkariak egon dira.

Literatur arloan dagoeneko finkatuta dagoen lehiaketa literaturaren arloan ondoen baloratzen denetako bat da, bere zorroztasun eta inpartzialtasunagatik. Hala, gaztelaniarako Blas de Otero – Ángela Figuera Poesia Lehiaketaren XV. edizioko saririk handiena Francisco Javier Gilabert Sánchez izan da, Granadako Lehen Hezkuntzako eta Ingeleseko maisua, hainbat antologia argitaratutak dituena, “Todavía el asombro” lanagatik.

Epaimahaikideek liburuaren kalitatea nabarmendu dute, errealitatearen misterioaren aurrean beti adi dagoen begirada litiko eta esentziala. Olerki argitsu, gogoetatsu eta ospetsuak, Claudio Rodríguez bezalako autoreen poetikatik hurbil.

Euskararen kasuan, Juan Ramon Madariaga Abaitua bilbotarrak jaso du saria, “Beste Piztia Batzuk” lanagatik. Euskal Filologian lizentziatua, gaur egun erredaktore buru gisa dihardu Nontzeberri euskal kulturari eskainitako espazio birtualean. Bere obran metaforen eta irudien indarra nabarmentzen da, baita bertso bakoitzean hitz zehatzaren bilaketa ere. Hizkuntzaren esperientzia eta ezagutza duen autorea da.

Modalitate honetara 22 lan aurkeztu dira guztira, kalitate nabarmenekoak.

Bi poema-liburuek 5.500 euroko saria jasoko dute, argitalpenaz gain.

MIGUEL DE UNAMUNO SAIAKERA LEHIAKETA

Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren XXIII. edizioak 98 original jaso ditu gaztelaniaz. Epaimahaiak oso maila ona nabarmendu du aurkeztutako lanetan, gai askotakoak eta originalak baitira. Bere ezaugarriak ere askotarikoak izan dira, saiakera literario, filosofiko eta politikoekin, batez ere.

Gaztelaniaz, Herminia Luque Ortizen “Sororidad/Hermanadad” saiakera aukeratu dute irabazle. Egileak 6.000 euroko saria jaso du eta bere saiakera argitaratuko da.

Herminia Luque Ortiz idazlea eta Geografia eta Historia irakaslea da. Eleberria, saiakera, aforismoak eta antzerkia idatzi ditu. 2021ean Celia Amorós Saiakera Saria irabazi zuen (Ciutat de València Sariak) “Los ojos pintados y relumbrantes de la serpiente” lanagatik. “La reina del exilio” eleberriak Edhasako III. Narratiba Historikoen Saria jaso zuen 2020an.

Epaimahaiaren ustez, saiakera hau XVIII. mendean Espainiako eta Portugalgo emakume idazleen artean ehundutako sororitatezko loturen genealogia gisa defini daiteke, bai esparru informalean bai instituzionalean, haiek argitaratutako testuen azterketaren bidez. Lanaren testua ondo egituratuta dago, lexiko eta estilo jakin batekin, eta irakurtzea errazten du, baita gaian adituak ez diren pertsonei ere.

Euskarazko modalitatean, saria eman gabe geratu da.

GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETA

Sari hauek urrian Gabriel Aresti XXXIX. Ipuin Lehiaketan emandakoei gehitzen zaizkie: Inmaculada Mirallesen “En los huesos” ipuina eta Saioa Alcaizaren “Zilborrestea” ipuina, gaztelaniaz eta euskaraz, hurrenez hurren. Akzesitak, Raúl Héctor Lombardi Maugerirentzat izan ziren, “La inundación de los bajos” ipuinagatik; eta Juan Francisco Criadorentzat, “Pelo rojo” ipuinagatik. Euskarazko modalitatearen kasuan, akzesitak Maite Arruti Arakistainentzat “Zer kontatzen ari zara?” lanagatik; eta Aritz Mutiozabal Zabalarentzat “Harria” lanagatik.

SARE SOZIALA:

  • BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
  • BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

www.bilbaokultura.eu