BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA ABENDUAREN 19TIK (ASTELEHENA) 25ERA (IGANDEA)

(Bilbo, 2022ko abenduaren 16).- Bilboko Udalaren kultur agendak honako hitzordu hauek izango ditu datorren asterako:

KULTUR GABONAK

Kulturak protagonismo handia izango du hirian Gabonetan. Programazioa, KULTUR GABONAK izenpean jasoa, kalitatezkoa, askotarikoa eta, gehienbat, doakoa, publiko, gustu eta adin guztientzat diseinatua. Gainera, aisialdia eta kultura auzoetara hurbiltzeko premisarekin jarraituz.

ARTE ESZENIKOAK

  • Abenduak 20, 19:00etan, Castaños Udaltegian.

VIRGINIA IMAZ – LA DOMADORA DE SUEÑOS

Virginia Imazentzat, berriz, harriak baino ahots zaharragoarekin hitz egitea da, gure aurretik bizi izan zirenen oroimena berreskuratzea. Sutondoan edo suaren inguruan bageunde bezala kontatzea, oroitzapenak piztuz beldur guztiak piztu eta desio guztiak ireki arte.

  • Abenduak 22, 19:00etan, Errekaldeko Udaltegian.

AULLIDOS DE OTXAR – EL VIAJE DE AULLIDOS DE OTXAR

“El viaje de Aullidos de Otxar” antzezlanean talde honen ibilbidea laburtzen da, joan direneko hamar urte hauetan antzerkigintzan egindakoa, eta auzotarrek eurek kontatzen dute, beren bihotzetik

  • Abenduak 22, 19:00etan, Otxarkoagako Udaltegian.

LA PACHECA COLLECTIVE – TARÁN-TRAN-TRANSICIÓN

Trantsizioaren garaiaren berrikusketa, haur zirenen oroitzapenetan eta helduagoak zirenen bizipenen lekukotasunetan oinarrituta. Umorez, zentzugabekeriaz, musikaz, zuzeneko bideoz eta erremediorik gabeko kutsu tragikoz hitz egingo dizuegu: estatu-kolpeaz, destapeaz, feminismoaz, Emerituaz, ultraeskuinaren urduritasunaz, grisetaz… Norena izan zen kalea? Nola gainditzen da berrogei urteko diktadura? Zer egoeratan geratu gara gizarte gisa Taran – Tran- Transizioarekin?

EUSKAL FOLKLOREA

  • Abenduak 21, 18:00etan, San Inazion, kalejira erraldoiekin Ondalan Erraldoien Konpartsarekin.

  • Abenduak 24, 12:00etan Txurdinagan, kalejira trikitixareki Trikileku taldearekin.

  • Abenduak 24, 17:00etan Karmelon, dantza alardean Gaztedi Dantzari taldearekin.

  • Abenduak 24, 18:00etan Basurtun, dantzak Taldea Beti Jai Alai Dantzari Taldearekin.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

  • Abenduaren 22tik aurrera.

Santutxuko Udaltegia Santiago Ortega Sánchez-Diezma – Margoa
El Atelier de Santiren bildumako tranpantojoek irudikatzen dituzte denboraren joanak oroimenaren itzaletan ilundu duen egunerokotasunaren txokoak. Erakusketa hau da herritik hirira etorri direnentzat. Gizon eta emakume baserritarrei, nekazaitzari, merkataritza txikiari, artisautzari eta garai hartako bizimoduari eta aisiari egindako omenaldia da.

Abando Udaltegia – María Raquel Bartolomé Gutiérrez – Los colores de mi vida – Margoa
“Koloreekin jolastu. Koloreak bilatu, harrapatu, irudikatu, nire emozioen memoriarekin konektatuz. Meditazio horretan aurkitzen dut bizitzaren erritmoa jarraitzeko behar dudan positibotasuna. Margoaren eta buztin-lanen artean, idatzitako hitza azaleratzen da, eta zikloa osatu, eta berriro ere hasten da. Horixe da nire sormen-prozesua”, adierazten du artistak

La Bolsako Udalegia – Lorena Pazos Rojos – ¡Presentes! – Argazkigintza

Argazki sorta, ikusarazi nahi duena emakumeak duen balioa, ibili edo bizi dituen eremuetan, egunerokoan eta ohiz kanpoko egoeretan. Kaleko begirada bat aniztasunari, bat-batekotasunari..

San Frantziskoko Udaltegia – Carmen Ruiz Zaldibar – Margoa
Bere margo akrilikoen bilduma bat aurkezten du, kolorez eta kontraargiz beteak, bizitzaren etapa desberdinetan egindakoak. Toki edo paisaia arruntek eta norbanakoen begiradek ezkutatzen dutena esploratzeko, irudikatzeko, jakiteko beharrari erantzuten dio haren lanak; eta bere helburu bakarra da margootan murgiltzeko prest daudenen irudimena, jakin-mina eta sentipenak esnaraztea.

San Inazio Ibarrekolandako Udaltegia – Begoña Rodríguez – Nostalgia – Argazkigintza

Erakusketa hau, artistaren arabera, “Edizio-modu berriak aurkitzen ditu, nire begiaren pertzepzio sortzailea nire irudien bidez nabarmentzeko. Eta harritu egiten nau argazkigintzak xehetasunez beteriko mundu bisual berria eta inguratzen nauenaren pertzepzio berriak irekitzen dizkidala ikusteak. Gainera, beti lotzen ditut irudiak musika edo literaturarekin. Izan ere, ezinbestean zure emozioetara eramaten zaituen narrazio isila da argazkigintza. Horregatik, bada, «oroimina» oinarri duen erakusketa aurkezten dizuet, 6 bildumatako 30 argazkirekin, koloretan eta zuri beltzean.”

Castañoseko UdaltegiaConchi Artero – Pintura
Zerua da artistahonen lanen protagonista. Begiratzeak errespetu eta miresmen handia eragiten du, eta, aldi berean, bake- eta ongizate-sentimendu bat zabaltzen du, artistak bere koadroetan transmititu nahi dituen emozioak. Gaiak, funtsean, Euskal Kostaldeko eta Kantabriako paisaiak dira. 2015az geroztik, Parisko Udazkeneko Aretoaren edizio guztietan parte hartu du. Hauxe da Bilbon egin duen lehen erakusketa.

Begoñako UdaltegiaJavier Trapero Alonso – Argazkigintza
“Bilbon jaio nintzen. Hamabost urte neukanetik, kamera bat izan dut esku artean. Betidanik gustatu zait argazkiak ateratzea eta uneak sortzea; muin hori izoztea”, adierazi du artistak.

LITERATURA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan

  • Abenduak 19, 19:00etan, Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian.

Bidebarrieta Kulturguneak “XXI. Mendeko Emakume Idazleak” zikloaren hitzordu berri bat hartuko du Marta San Miguelekin.

  • Abenduak 20, 19:00etan, Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian.

Bidebarrieta Kulturgunea “Eztabaidak XXI. Literaturarekin“ zikloaren hitzordu berri bat hartuko du, “Euskal Literaturaz Haurdun” izenburupean. Bertan izango dira Erika Lagoma (idazlea eta bertsolaria), Estitxu Fernandez (idazlea eta kazetaria) eta Alaine Agirre (idazlea) .

MUSIKA

KONTZERTUAK

  • Abenduak 19, 19:00etan, El Salvador Elizan.

UN VIAJE SONORO Y VISUAL POR LAS EMOCIONES

Ikuskizun musikal honetan, Emozio Jaunak gure emozioak bereizten, estimatzen eta bideratzen lagunduko digu, Beethoven, Prokoviev, Strauss, Korsakov, Mussorsgy eta Chopinen musikaz lagunduta, besteak beste.

GABONETAKO ABESBATZEN KONTZERTUAK

  • Abenduak 21, 20:15ean, Nuestra Sra Del Rosario Eliza (Errekalde) Begoñako Sustraiak Abesbatza eta Bilbao Musikako Gazte Abesbatzarekin.

  • Abenduak 22, 19:30ean Santa Maria De Birjinetxen (Txurdinaga) Andre Berri Abesbatza eta Arraizpe Agrupación Coral taldeekin.

  • Abenduak 23, 19:30ean San Inazioko Elizan Garaizarko Matsorriak eta San Fran Korue taldeekin.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus

#BILBAOGABONAK