IRIA ARAUJO ARTISTA GALIZIARRAK EGIN DUEN BAD-EN – BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAREN, XVI. EDIZIOAREN IRUDIAK OMENALDIA ESKAINTZEN DIE OSKAR SCHLEMMERREN BALLET TRIADIKOARI ETA BAUHAUS ESKOLARI

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako jaialdia urriaren 22tik azaroaren 2ra ospatuko da

Irudi harrigarria, une batzuetan gogorra, kontrastez betea eta kontra-argi indartsua duena, jaialdiaren funtsera itzultzen gaituena, izango da Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen BAD-en antzerki eta dantza garaikidearekin urtero dugun hitzorduaren, irudia. Jaialdia Hiriko hamabi eszenatoki ingurutan egingo da, urriaren 22tik azaroaren 2ra.

Proposamen horretarako, Iria Araujo artista galiziar gazteak Bauhaus eskola berreskuratu eta omenaldia eskaini nahi izan dio, eta batez ere Oskar Schlemmer margolari, eskulturagile eta diseinugile alemanari eta bere Balet Triadikoari (Triadisches Ballett). Bertan, antzezleak forma geometriko gisa agertzen dira: eskultura biziak, eszenatokia bera balira bezala.

Irudiak, arkitekturaz, performanceaz, dantzaz eta musikaz osatutako multzoa erakusten du, fondo beltzean perfilatutako dantzari baten irudi zuriarekin, funtsezko hiru ideia laburbiltzeko eta zehazteko xedez, ikuskizuna, jaialdia eta hiria, bere ezaugarri den kolore gorrian islatuz. Kartel triadiko horretan gizakiaren irudia diluitu egiten da azalaren eta nylonezko estalkiaren eta gorputza deformatzen eta irakurketa berria ematen dioten latexezko puxiken artean. “Huts infinitutik sortzen diren eta eraso egiten diguten dantza eta gorputza, zentzumenen jaian parte hartzeko eta horren partaide izatera gonbidatzeko”, azaldu du artistak.

Izan ere, Oskar Shlemmer bisionarioa izan zen, mekanikotasun hori sartu baitzuen bere baleteko jantzietan, mugimenduetan eta eszenografietan, arkitektura, performance, dantza eta musika nahasketa harrigarrian. Mary Shelleyren munstroaren eta Fritz Langen Mariaren artean dauden exoeskeletoak. Horrela, BAD-ek, zentzumen-sentimen unibertso paralelo horretako ikus-entzuleei ere zabaltzen dizkie ateak, gorputza eta eszena fusionatuz.

Ibilbidea

Media berrietan, sareetan eta performancean espezializatuta dagoen Iria Araújo (Vigo, Pontevedra, 1979) Arte Ederretan lizentziatua da Vigoko Unibertsitatetik, eta Arte Ikerketa eta sorkuntza masterra egin du UPV – EHU-n. Espainian eta Portugalen egindako zenbait erakusketaz gain, Jon Mikel Euba euskal artistarekin ere aritu da, “Cómo leer el valor de una resistencia a 120 por hora” izeneko bideoan, “Canto XI Odisea” performancean hartu du parte María Jesús Cuetorekin eta une honetan Vigo, Bilbo eta Besançon (Frantzia) artean ari da lanean, bere doktorego tesian.