BILBOKO UDALAK JAIETAKO 100.000 EGITARAU BANATUKO DITU BILBOKO ETXEETAN

Aurten, interesatuek Bilboko jaietako egitarau osotua mugikor app-aren bitartez deskargatu ahal izango dute “Bilbao Aste Nagusia” aplikazioaren bitartez

Bilbo, 2014ko abuztuaren 1 a. Bilbotar guztiek 2014ko Aste Nagusiko jai-egitaraua beren etxeko buzoietan jaso ahal izango dute. Bilboko Udalak 100.000 egitarau banatuko ditu Bilboko etxeetan, abuztuaren 6an. Honen bidez, Bilboko Udaleko Jaien eta Herritarren Arretarako Sailak jai-egitarau bat jarri izan nahi du hiritar guztien esku eta ez dute udaleko banaketa-puntuetara joan beharrik izango. Gainera, aurten berriz ere hiritarrek eta bisitariek “Bilbao Aste Nagusia” mugikorrerako aplikazioa deskargatzeko aukera izango dute, jaietako informazio osotua eskura izanez.

Jai-egitarauen banaketarekin batera, beste 40.000 egitarau ere eskura izango dituzte bilbotarrek ondoko lekuetan: Jaien eta Herritarren Arretarako Sailean (Aznar Eraikina), Bilboko Turismo Informazio bulegoko Terminus Eraikinean (Zirkular Plazan), Arriaga Antzokian, Guggenheim Museoan eta baita Bilboko hoteletan, Konpartsak-en egoitzan eta Barrutiko Udal Zentroetan ere.

Gure jaiak disfrutatzera atzerritik etorriko direnak ere kontuan hartuz, 10.000 egitarau argitaratu dira frantsesez eta ingelesez. Bihartik aurrera egongo dira eskura Ensanche-ko Turismo Informazio Bulegoan, Loiuko aireportuko Bilboko Turismo Informazio Bulegoan, Udaleko Jaien eta Herritarren Arretarako Sailean (San Agustin eraikina) eta Alde Zaharreko Barrutiko Udal Zentroan.

Ikusmen ezintasunen bat duten pertsonentzako braille-ra egokitutako egitarauak eta jaietako kartel egokituak prestatu dira. Honako puntuan egongo dira eskura: Barrainkuako, Alde Zaharreko, Deustuko eta Begoñako Barrutietan, Bilboko Turismo Informazio Bulegoko Ensanche eraikinean eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko zentroan (San Agustin eraikina).

2014ko “Bilbao Aste Nagusia” App-a
Aste Nagusiko informazio guztia zure mugikorrean

Jaien eta Herritarren Arretarako Sailak eta XXXX babesle ofizialak “Bilbao Aste Nagusia” aplikazioa deskargatzeko aukera herritarren esku jarri dute. Aplikazioa doan deskarga daiteke eta aurtengo jaietako informazio praktiko guztia biltzen du:

  • 2014ko Aste Nagusiaren egitarau osoa.
  • Ekitaldi bakoitzaren kokapena eta faborito bezala hautatzeko aukera.
  • Ekitaldi bakoitzeko taula praktikoak.
  • Su artifizialei eta piroteknia partehartzaileei buruzko datuak.
  • Su artifizialen aplikaziotik zuzenean bozkatzeko aukera, sarien deskribapena eta parte hartzeko oinarriak.
  • Ekitaldi bakoitzaren kokapena Google maps-en eta geolokalizazioa.
  • “Nire agenda” faboritoen atal berria, erabiltzailearentzako ekitaldi-zerrenda bat sortzeko.
  • Edozein larrialdirako zuzenean deitu ahal izateko telefono interesgarriak.

“Bilbao Aste Nagusia” App-a nola deskargatu

“Bilbao Aste Nagusia” App eskuratzeko modu desberdinak daude. QR kode baten bidez deskarga daiteke aplikazioa. Bilbotarrek eta hirira hurbiltzen diren guztiek erraz aurkituko dute kode hori. Hiriko hainbat puntutan topa daiteke, hala nola, jai-egitarauaren kontraazalean imprimatuta eta hiritik zintzilika egongo diren jaietako karteletan, eta Europa Parkean, Abandoibarran, Pergolan, Plaza Berrian, Gas Plazan eta Arriaga Plazan jarriko diren sei totemetan ere bai. Kodeaz gain, totem bakoitzean gune horretako egitarau guztia azalduko da. App Store-n (Iphone sistema duten mugikorrentzat), Google Play (Android sistema duten mugikorrentzat), edo www.marijaiamovil.com etawww.bilbao-astenagusia.net web orrialdeetan ere eskuragarri izango da aplikazioa. Deskarga doakoa da.

Bestalde, Aste Nagusiko webgune ofizialean, www.bilbao-astenagusia.net, egitaraua ez ezik, jaietako azken berriak, bideoak eta irudiak ere aurki daitezke. Horrez gain, Facebook-en helbide ofizialean https://www.facebook.com/bilbaofestak eta Twitter-ko @AsteNagusia_ ere  Bilboko jaiei buruzko informazio guztia eskura izango da.