Bilbainadek, euskal dantzek, bertsolariek, erraldoi eta buruhandiek, herri-kirol erakusketek eta pilotak Bilboko jai astea markatzen dute.
Abuztuaren 23ko euskal dantzen topaketa aipatu behar da, bilbotarrek jantzi tradizionalez apainduta doazen Larrain dantza, alegia.
Herritarrek goi-mailako 28 bertsolarien inprobisazioez gozatu ahal izango dugu, beste batzuen artean.
Gatibu taldea, Txistularien Alardeko gonbidatu berezia izango da Plaza Barrian igandean, abuztuak 28, eguerdiko 13:00etan.
Erraldoi eta buruhandien erakusketa Euskal Museoan bisitatu ahal izango da, dohainik, Aste Nagusian zehar.
Pasadan edizioaren arrakastaren ondoren, Pilota-Txapelketek Ripako Kaian jarritako pilotaleku portatilean jarraituko dute.
Aste Nagusia herri kirola eta euskal folklorearen erakusleiho nagusiena eta zabalena bihurtuko da aurten ere. 100 ekitaldi baino gehiago antolatu dira bilbainadak, euskal dantzak, bertsolariak, erraldoi eta buruhandiak, herri-kirol erakusketak eta pilota lehiaketak barne. Larrain Dantzak, urtero jantzi tradizionalez apaindutako bilbotar gehiago batzen zaizkion erromeriari, garrantzi berezia hartuko dute.
Ohikoa denez, Areatzak eta Alde Zaharrak euskal folklore eta kulturaren erakusketa desberdinak hartuko dituzte, horien artean, bertsolariak Santiago Plazan arituko direlarik eguerdiko 13:00etan. Txistulariak ere izango dira Aste Nagusian, egunero, goizeko 10:00etan; euskal dantzak Plaza Berrian ikusteko aukera izango dira egunero, arratsaldeko 19:00etan eta bilbainadak egunero izango dira Alde Zaharretik, Bilbotarrak taldearen eskutik.
Umeek erraldoien eta buruhandien desfileaz gozatu ahal izango dute. Hauek erakusgai egongo dira Euskal Museoan eta dohainik bisitatu ahal izango dira.
Kirol egitarauko jarduera ugarien artean Bilboko XXXVIII. Estropadak aipatu behar dira, Areatzako herri-kirol erakusketak eta Erripa kaiako pilota-lehiaketekin batera.
Bizkaiko Txistularien Elkarteak 31 urte baino gehiago daramatza herritarrak eguneroko jaietan barrena animatzen. Beste behin ere, txistulariak goizeko 10:00etatik hasita Bilboko kaleetan barrena ibiliko dira. Bertara hurbiltzen direnek igandean, abuztuaren 28an, ohiko Txistularien Alardeak eskainitako kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute Plaza Berrian eguerdiko 13:00ean.
Aurten Gatibu taldea gonbidatu berezia izango da. Fanfarriak abuztuaren 26 eta 27an arituko dira Ledesma eta Diputazioko kaletik eguerdiko 13:00etik 14:30etara eta Alde Zaharrean arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara, Dunbots (26an) eta Ardoa Barrura (27an) taldeen eskutik.
Aurten ere, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña edo Beñat Gaztelumendi bezalako goi-mailako 28 bertsolarien inprobisazioez gozatu ahal izango dugu beste batzuen artean. Bertsolarien ekitaldiak Santiago Plazan izango dira egunero, eguerdiko 13:00ean, asteazkenean 24an izan ezik, 14:00etara atzeratuz, bertso-bazkaria dela eta.
BERTSOLARIAK. Egunero, 13:00etan (Santiago Plaza)
IGANDEA 21a
AITOR SARRIEGI FREDI PAIA OIHANA BARTRA SUSTRAI COLINA
ASTELEHENA 22a
AGIN LABURU JONE URIA JULIO SOTO MANEX AGIRRE
ASTEARTEA 23a
ETXAHUN LEKUE ONINTZA ENBEITA UNAI AGIRRE UXUE ALBERDI
ASTEAZKENA 24a (14:00etan hasiko da)
IGOR ELORTZA SEBASTIAN LIZASO
OSTEGUNA 25a
IÑAKI APALATEGI JON MARTIN MAIALEN AKIZU MIREN AMURIZA
OSTIRALA 26a
AMETS ARZALLUS JON MAIA
LARUNBATA 27a
AITOR MENDILUZE ARKAITZ ESTIBALLES MAIALEN LUJANBIO OIHANA IGUARAN

IGANDEA 28a
ALAIA MARTIN ANDONI EGAÑA BEÑAT GAZTELUMENDI IBON AJURIA
Bilbotarrak taldeak bi hamarkada baino gehiago daramatza ohiko bilbainadekin Zazpi Kaleak animatzen Aste Nagusian. Aurten ere beraien ahotsez gozatu ahal izango dugu. Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte eguerdiko 13:00ean. Taldearen ibilbidea jarraian zehazten da:
EUSKAL DANTZAK
Aurten ere, euskal dantzekin gozatu ahal izango dugu abuztuaren 21etik 28ra bitartean arratsaldeko 19:00etan Plaza Barrian. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren gidaritzapean, talde hauek parte hartuko dute: Zerutxu (Markina), Goi-Alde (Erandio), Salbatzaile (Castaños), Alkartasuna (Bermeo), Urdaibai (Forua), Mikel Deuna (Iurreta) eta Beti Jai Alai (Basurto).
Bilboko Udalak bilbotar guztiak gonbidatu nahi ditu euskal dantzez gozatzera eta asteartean, abuztuaren 23an, Plaza Barrian izango den Larrain Dantzan parte hartzera 20.00etan. Joan den urteetako arrakasta ikusita, aurten ere herritarreei garaiko jantziez joanda parte hartzera gonbidatzen zaie “zure trajearekin etorri zaitez!” lelopean.
EUSKAL DANTZAK arratsaldeko 19:00etan
IGANDEA 21a
ZERUTXU (Markina)
ASTELEHENA 22a
GOI-ALDE (Erandio)
ASTEARTEA 23a
GAZTEDI (Santutxu)
ASTEAZKENA 24a
SALBATZAILE (Castaños)
OSTEGUNA 25a
ALKARTASUNA (Bermeo)
OSTIRALA 26a
URDAIBAI (Forua)
LARUNBATA 27a
MIKEL DEUNA (Iurreta)
IGANDEA 28a
BETI JAI ALAI (Basurto)
ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK
Erraldoi eta buruhandiek 2016ko Aste Nagusia festaz jantziko dute berriro ere. Ehunka pertsonek, umeek eta helduek beren konpainiaz gozatzeko aukera izango dute Bilboko kale desberdinak zeharkatuko dituen desfilean. Erraldoi eta buruhandiak egunero irtengo dira Euskal Museotik, goizeko 11:00etan. Euskal Museoan, igandean 28an izan ezik, Erraldoien Jarraigoarekin 10:30etan bat eginez.
Areatzan, Erraldoien XXVIII Kontzentrazioa egingo da igandean abuztuaren 28an, 10:30etan. Bertan izango dira S.Jorge (Iruña), Arrasate, Kanbo, Irrintzi, Bermeo, Ondalan eta Ondalan Txiki (Deusto) taldeak. Beste udalerri batzuetako erraldoien kontzentrazioa
da eta gure erraldoiek hauekin bat egingo dute Tutera, Eltziego, Elgoibar, Bermeo, Elizondo eta Bizkaiko Gaiteroen taldeekin batera.
Lau metro baino gehiagoko altuera duten 20 erraldoi eta 10 buruhandi egongo dira ikusgai Euskal Museoko klaustroan uztailean eta abuztuan. Sarrera doakoa izango da.
IBILARTEAK – ERRALDOI ETA BURUHANDIEN DESFILEA. Goizeko 11:00etan
IGANDEA 21a
Euskal Museoa – Sombrerería – Correo – Arenaleko Zubia– Navarra – Plaza Biribila – Navarra – Arenaleko zubia – San Nicolás – Askao – Unamuno – Euskal Museoa.
ASTELEHENA 22a
Euskal Museoa– Sombrerería – Correo – Arenaleko zubia – Navarra – Plaza Biribila – Gran Vía kalea– Berastegi – Ledesma – Buenos Aires – Udaletxea – Sendeja – Esperanza – Askao – Unamuno – Euskal Museoa.
ASTEARTEA 23a
Euskal Museoa – Unamuno – Sombrerería – Víctor – Bidebarrieta – Arriaga – Areatza – Vda. Epalza – Sendeja – Esperanza – Askao – La Cruz – Cinturería – Santiago – Bidebarrieta – Lotería – Banco España – María Muñoz – Euskal Museoa.
ASTEAZKENA 24a
Euskal Museoa – Unamuno – Plaza Berria -La Cruz – Somera – Ribera – Stos. Juanes – Atxuri – Enkarnazio enparantza – Atxuri – Ribera – Tendería – Santiago – Cinturería – La Cruz – Unamuno – Euskal Museoa.
OSTEGUNA 25a
Euskal Museoa – Sombrerería – Correo – Arenalelo zubia – Navarra – Plaza Biribila – Gran Vía – Berastegi – Ledesma – Buenos Aires – Udaletxea – Sendeja – Esperanza – Askao – Unamuno – Euskal Museoa.
OSTIRALA 26a
Euskal Museoa – Unamuno – Sombrerería – Víctor – Bidebarrieta – Arriaga – Areatza -Vda. Epalza – Sendeja – Esperanza – Askao – La Cruz – Cinturería – Santiago – Bidebarrieta – Lotería – Banco España – María Muñoz – Euskal Museoa.
LARUNBATA 27a
Euskal Museoa – Unamuno – Plaza Berria – La Cruz – Somera – Ribera – Tendería – Santiago – Bidebarrieta – Perro – Santa María – Jardines – Bidebarrieta – Areatza – Correo – Banco España – La Cruz -Unamuno – Euskal Museoa.
IGANDEA 28a (10:30etan)
(10:30) Biribila Enparantza – Navarra -Puente Arenal – Areatza- San Nicolás – Askao – La Cruz – Somera – Ribera – Tendería – Santiago – Bidebarrieta – Areatza – Correo – Sombrerería – Unamuno – Euskal Museoa.
HERRI KIROLAK
Kirolari dagokionez, Aste Nagusia herri kirolaren eszenatoki bihurtuko da berriz ere. Bertan, bilbotarrek zein Bilbora hurbiltzen diren guztiek hainbat kirol-ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute: XXXIX ‘Villa de Bilbao’ Estropada, Deustuko Arraun Elkarteak antolatuta, itsasadarrean urtez urte milaka arraunzale elkartuz. Ekitaldia igandean 21ean izango da 11:30etan.
5/3
Pasadan edizioaren arrakastaren ondoren, pilota-txapelketetek Erripako Kaian jarritako pilotalekuan jarraituko dute. Leku honekin ikuslea-kopurua handitu da eta mila pertsonek txapelketez, lantegiez, jokoez eta erakusketez gozatu ahal izan dute. Hilak 26, 27 eta 28an, 12:30etatik 14:30etara eta 17:30ettik20:30etara modalitate desberdinetan jokatzeko aukera egongo da.
Jai astean zehar, Bizkaia frontoiak zenbait txapelketa jasoko ditu.
Aste Nagusian Deportivo pilotalekua ere prest egongo da hainbat lehiaketentzako. Kirol- ekitaldian herri-kirolak izango dira ikusgai, Leioako Euskal Kirol Taldearen eskutik, 36 urtez ekitaldi hauetan parte hartuz. Areatzan izango da egunero, eguerdiko 12:00etan. Herri-kirolen egitaraua jarraian zehazten da:
2016KO ASTE NAGUSIKO HERRI-KIROLEN EGITARAUA
OSTEGUNA, 2016/08/25, 12:00ETAN:
– Aurkezpena eta ohorezko aurreskua -Urrezko aizkora eskuratzeko sailkatze liga.
Aitzol Atutxa (Bizkaia) Iker Vicente (Nafarroa)
6/3
-Inaxio Perurera harrijasotzailea. 270kiloko harria – Txinga Erute 50kiloko pisuekin
Oskar Pérez.
Ousman Drame.
-Emakumeen Txingaerute: Bizkaiko txapelduna eta txapeldunordearen arteko erronka.
OSTIRALA, 2016/08/26, 12:00ETAN:
– Bikoteen gizon-probak 800 kiloko harriarekin: Aurrekoetxea – Bilbao (Derio)
De la Concepción anaiak (Erandio) Alzola – Zubizarreta (Gernika)
– Harrijasotzaileen erronka 125kiloko harriarekin. Inhar Urruzono (Ondarroa)
Mikel Lopategi (Orio)
– Emakune aizkolarien erronka: lrati Astondoa (Zeanuri)
Alazne Etxaburua (Zizurkil)
– Emakumezkoen aizkolari ikuskizuna: Idoia Etxebarria (Orio) emakume
LARUNBATA, 2016/08/27, 12:00ETAN:
– Bizkaiako harri-zulatzaileetako txapelketa. Taldeak: Errekatxo Taldea (Barakaldo)
(Santurtziko emakumeen taldea Santurtzi KZ Kolpeka Errekatxo Taldearekin batera arituko da)
Kabiezes Taldea (Santurtzi) Burdin Gazteak Taldea (Ortuella) Aldai-Alde Taldea (Trapagaran) Piratak Taldea (Arratzu)
Ereño Gerendape Taldea (Ereño)
– Herri-Kirolaren 6 modalitate desberdinen erakusketa.