Maiatzaren 4tik 11ra egingo den hurrengo edizioan ekarpen ekonomikoa handitu egingo da, 3.500 eta 2.250 euroko sariak emanez Sekzio Ofizialeko eta Panorama Fantastikoko Film Luze Hoberenei, hurrenez hurren, eta baita Panorama Fantastiko Laburreko Film Labur Hoberenari ere, 1.500 eurokoa, hain zuzen ere.
Bilboko Udalak antolatutako zinemaldiaren barruko “FANT laburrean” sekzioan, Epaimahaiak eta Ikus-entzuleek Film Labur Hoberenari ematen dioten Saria, 3.000 eurokoa, eta Epaimahaiak Euskal Film Labur Hoberenari ematen dion Saria, 2.000 eurokoa, azpimarratu behar dira.
Ikusteko kopiak aurkezteko azken eguna 2018ko MARTXOAREN 15a izango da.
Maiatzaren 4tik 11ra bitarteko astean, Bilbo zine fantastikoaren hiriburu bilakatuko da berriro ere, FANT-en XXIV. edizioa ospatuko baita. Bilboko Udalak, lehiaketan parte hartuko duten filmak aurkezteko epea zabaldu du. Berrikuntza gisa, film laburren eta film luzeen alorrean emango dituen sarien kopurua 7.250 euro gehiagokoa izango da. Ikusteko kopiak jasotzeko azken eguna 2018ko martxoaren 15a izango da.
Zinemaldiak aurrera jarraituko du epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak izan diren film laburrei ematen zaizkien 3.000 euroko bi sariekin eta epaimahaiaren iritziz Euskal Herriko film labur hoberenari ematen zaion 2.000 euroko sariarekin. Horrez gain, aurtengo edizioan 1.500 euroko saria gehituko da, Panorama Fantastiko Laburreko Film Labur Hoberenarentzat. Bilboko Udalak, film labur formatua bultzatzeko aurrera daraman jarduketa ildoa indartzen duten lau sari dira, izan ere, hori baita Zinemaldi Fantastikoaren nortasun ikurretako bat.
Berrikuntza gisa, FANTen hurrengo edizioak ekarpen ekonomikoa gehituko die film luzearen alorreko sariei. Horrela, Sekzio Ofizialeko Film Luze Hoberenak 3.500 euro jasoko ditu, eta Panorama Fantastiko Saileko Film Luze Hoberenak, 2.250 euro. Izan ere, Panorama Fantastiko Saileko sarietara bideratzen diren ia 4.000 euroekin, berretsi egiten da zinemaldiak eta Bilboko Udalak zinegile gazteen lanaren alde egiten duten apustua. Sariak ezin izango dira hutsik geratu, eta ez dira ex aequo emango.
Horrez gain, aurtengo edizioan ere Sekzio Ofizialeko film luzeei ematen zaizkien ohorezko sari hauekin jarraituko da: Gidoi hoberenaren Saria, Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteak ematen duena, eta zuzendaritza berritzaileenari ematen zaiona, FAS Zine Klubaren eskutik. Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, FANTROBIA Sariarekin ere jarraituko du, zine fantastikoaren barruan, azken urteetan gorantz doan balio gisa azaldu den pertsonari emango zaiona.
Kasu guztietan, ikusteko kopiak jasotzeko azken eguna 2018ko MARTXOAREN 15a izango da. Materialak lehiaketara aurkezteko prozedura eta beharrezkoa den gainerako informazio guztia, zinemaldiaren webgunean dauden oinarri osoetan kontsulta daitezke: www.fantbilbao.eus