FANTEN – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN XXII. EDIZIOAK CAN EVRENOL ZINEGILE TURKIARRARI EMANGO DIO GENEROAN ETORKIZUN HANDIA DUEN GAZTEA SARITZEN DUEN FANTROBIA SARIA

Parte hartu duen zinemaldi guztietan kritika onak jaso dituen “BASKIN” bere lehenengo film luzea BIHAR eskainiko da, FANT 22ren amaiera ekitaldian –20:00etan, Kale Nagusiko BBK Aretoan– edizio honetako sariak banatuko diren ekitaldi berean.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, fantasiazko generoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den pertsona aintzatesten duen FANTROBIA Saria emango dio Can Evrenol (Istanbul, 1982) zinegile turkiar gazteari. Zinegileak GAUR aurkeztu du Bilbon “BASKIN” (2015), bere lehenengo film luzea. Film hori izango da FANTen edizio honi amaiera emango diona, BIHAR, ostiralean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK Aretoan.

Amaiera ekitaldian Lluis Quilezen “Graffiti” film laburra ere eskainiko da, eta Sekzio Ofizialeko eta Panoramako sariak banatuko dira. Ekitaldiari amaiera emateko, Can Evrenol 2016ko FANTROBIA Saridunaren lehen film luzearen emanaldi berezia eskainiko da. Lan horrek sufrimenduan eta zorakerian murgilduko ditu ikus-entzuleak.

Horrela, “BASKIN” Sitgeseko zinemaldiaren azken edizioko lan arrakastatsuenetakoa izan zen. Horren aurretik harrera beroa jaso zuen, baita ere, Torontoko zinemaldiko Midnight Madness sekzioan eta Austingo (Texas) Fantastic Fest izenekoan. Azken jaialdi horretan zinegile hasi berri hoberenaren saria jaso zuen zuzendariak.

2013an zinegile turkiarrak “BASKIN” errodatu zuen, film luzera eman duen jauziaren oinarria izan zen film laburra. BASKIN” lanak, meza beltzetan sakrifizioak egiten diren eraikin batera heltzen den polizia patruila baten infernuetara jaitsiera erakusten du. Baskin hitzak “polizia sarekada” esan nahi du turkieraz, eta istorio honek jarraipena egiten dio, gau batean, herri txiki batean operatibo bati laguntza eman diezaion dei arraroa jasotzen duen bost kideko taldeari. Bertan behera utzitako eraikin batean sartzean, bostak banandu egingo dira, eta bakoitza, itxuraz leku horretan zain zituzten izu pertsonalak jasaten hasiko da.

Gorkem Kasal, Ergun Kuyucu, Mehmet Cerrahoglu, Sabahattin Yakut, Mehmet Fatih Dokgoz eta Muharrem Bayrak dira, seguruenez ikus-entzule guztientzat egokia izango ez den odolez eta indarkeriaz betetako film horren protagonistak. Can Evrenoli emandako saria, Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, Estatukoa ez den zinegile bati sari hori ematen dion lehen aldia da.

Istanbulen jaio eta hazi zen Can Evrenolek Zinea eta Artearen Historia ikasi zituen Kenteko Unibertsitatean, Canterburyn. Graduatu ondoren, beldurrezko film laburrak idatzi, ekoiztu eta zuzendu ditu, era independentean, eta horrek nazioarteko hainbat sari emateaz gain, mundu osoan genero horretan egin diren 40 zinemaldi baino gehiagotan era ofizialean aukeratua izatera eraman du.

ERANSKINA:

“BASKIN”
(Turkia-AEB, 2015)
Zuzendaria: Can Evrenol
Antzezle taldea: Muharrem Bayrak, Gorkem Kasal, Fatih Dokgöz, Kerem Kurt
Gidoia: Ogulcan Eren Akay, Can Evrenol, Cem Ozuduru, Ercin Sadikoglu
Argazkia: Alp Korfali
Iraupena: 97 min.

Trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=5BN8MaQ38U4

PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]