FANT – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK MAIATZAREN 7AN EMANGO DIO HASIERA 27. EDIZIOKO PROGRAMAZIOARI, “ILARGI GUZTIAK-TODAS LAS LUNAS” FILMAREN MUNDU MAILAKO ESTREINALDIAREKIN

  • Maiatzaren 16ra arte luzatuko den zinemaldiak 73 proiekzio, mundu mailako estreinaldi bat, europako hiru eta estatuko zortzi estreinaldi programatu ditu. Honetaz gain, jarduera paraleloz beteriko programazio berezia izango da.
  • Bere Sail Ofizialean 12 film luze lehiatuko dira, eta horietatik bi Europako estreinaldiak izango dira, eta hiru, berriz, Estatukoak.
  • FANTek Jaume Balagueró zuzendariari emango dio Ohorezko FANT saria, eta Lluís Quílez ekoizle, gidoilari eta zuzendariari FANTROBIA saria. Maiatzaren 7an Campos Eliseos Antzokian egingo den inaugurazio ekitaldian emango zaie saria.
  • “FANT LABURREAN” 31 lan proiektatuko dira, horietatik 11 euskal errealizadoreenak. Halaber, epaimahaiak beste bi sari emango ditu: Film labur Onena eta Euskal Film labur Onena eta.
  • “FANTeko maisuak” atalean, jaialdiak erreferentziazko bi zuzendari omenduko ditu: Boong Joon-ho eta Jack Sholder. Gainera, bost emanaldi berezi eskainiko dira: “Scream”, “La Profecía”, “La dama del Fantaterror”, “Los sin nombre” eta “Becky”.
  • FANTek pantaila handiko proiekzioetatik haratago jo du: Dracula omentzeko erakusketa bat aurkeztuko du non 25 artistek parte hartuko duten; masterclass bat efektu berezietan aditua den Gorka Agirrerekin; Santiago Aguilarren “Operación Torremolinos. El cine español de superagentes (1965-1967)” liburuaren aurkezpena; eta sari ugari jaso dituen “Akelarre”-ren unibertsoarekin topaketa bat antolatu du, Nerea Torrijos, Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregiren eskutik.

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak maiatzaren 7tik 16ra bitartean ospatuko du 27. edizioa. Zinemaldiaren programazio osoa gaur goizean eman dute ezagutzera prentsaurreko baten bidez Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziak; Vanesa Fernández jaialdiaren zuzendariak eta Eugenio Puerto FANTen programatzaileak.

FANTek martxoan eta apirilean bere ikusleekin topo egin du PreFANTen zikloarekin, eta datorren ostiralean, maiatzaren 7an, inaugurazio-ekitaldi batekin hasiko da. Ekitaldia Campos Eliseos antzokian izango da, eta Diego Pérez eta Olatz Ganboa aktoreek aurkeztuko dute. Gala honek, 18:30etan hasiko denak, “Ilargi Guztiak. Todas las lunas, Igor Legarretak zuzendari eta Josean Bengoetxea, Itziar Ituño eta Zorion Eguileor protagonista dituen euskarazko filmaren mundu mailako estrenaldia hartuko du. “Ilargi Guztiak. Todas las lunas” Goya sarien edizioan 15 kandidatura lortu zituen. Azken gerra karlistaren garaian, neska bat umezurztegi batetik erreskatatu du basoaren sakonean bizi den emakume misteriotsu batek. Zauritu egin da, eta hiltzeko zorian dagoela, neskatoak aingeru bat ikusi uste izango du emakume horrengan, zerura eramateko etorri dena. Laster jakingo du, egun berriaren egunsentian, izaki arraro horrek betiko bizitza eman diola konpainiaren truke.

Galan, gainera, FANTROBIA saria eta Ohorezko FANT Saria banatuko dira. Lehena, generoaren barruan gorabidean dagoen figura bat aitortzen duena, Lluís Quilezentzat izango da, zuzendari, gidoilari eta errealizadore bartzelonarrarentzat; bigarrena, Jaume Balaguerórentzat, “Darkness”, “REC”, “Mientras duermes” eta “Los Sin Nombre” bezalako tituluen zuzendaria. Azken hori hurrengo egunean ikusi ahal izango da. Biak joango dira galara sariak jasotzera.

Bestalde, Anything for Jackson Justin G. Dycken filma izango da amaierako ekitaldiko protagonista, Estatu mailako estreinaldia, eta maiatzaren 15ean, larunbata, proiektatuko da, 19:10ean. Bertan, dueluan dagoen bikote satanista batek haurdun dagoen emakume bat bahituko du, sorgin-liburu zahar batez baliatuz, bere biloba hilaren espiritua jaiotzera doan umearengan sartzeko asmoz.

SAIL OFIZIALA

Edizio bakoitzean bezala, lehiaketarako sekzio ofizialak programazio askotarikoa eta interesgarria du. Oraingo honetan, hamabi film luze aurkeztuko dira, eta Film Luze Onenaren, Gidoi Onenaren Eta Zuzendaritza Berritzaileenaren FANT2021 saria jasotzeko hautagaiak izango dira. 12 titulu horietatik hiru dira estatu mailako estreinaldiak: Kurtis David Harderren Spiral (2019) film kanadarra; Yernar Nurgaliyev-en Sweetie, You Won’t Believe It (2020) Kazajistaneko filma; eta Michael Mayerren Happy Times (2019) koprodukzio italiar-amerikar-israeldarra.

Gainera, FANT 2021eko Sail Ofizialak Europako bi estreinaldi ekarriko ditu Bilbora: Harpo eta Lenny Guilten Mother Schmuckers (2021) film luze belgikarra eta Bradley Parkerren The Devil Below” (2021) estatubatuarra.

Sail horretan bertan, eta Sail Ofizialeko Film Luze Onenaren saria eskuratzeko aukerarekin (3.500 euro), Dorota Swies eta John C. Lyonsen “Unearth” (2020) film iparramerikarrak; Cristian Ponceren “Historia de lo oculto” (2020) argentinarrak; Verónica Chenen “Marea Alta” (2020); Anthony Scott Burnsen “Come True ***” (2020) pelikula kanadarra; Márk Bodzsárren hungariako “Comrade drakulich” (2019); Mathieu Turiren Méandre” (2020) film frantsesa; eta Karl Holtek zuzendutako “Benny Loves you” film ingelesa (2019).

Lehiaketatik kanpo, Lodewijk Crijnsen “Tailgate” (2019) Belgikako eta Herbehereetako koprodukzioa eta John Hyamsen “Alone” (2020) eta Max Barbacowren “Palm Springs” (2020) eta Justin Benson eta Aaron Moorhead-eren “Synchronic” (2019) film iparamerikarrak ikusi ahal izango da.

FANT LABURREAN

Film laburrek pisu handia izango dute zinemaldiaren programazioan, 31 proposamenekin. 2021ean, FANTeko film laburrek 3.000 euroko bi sari (Film Labur Onena eta Ikusleen Film Labur Onenaren Saria) eskuratu ahal izango dituzte. Horiek Sail Ofizialeko film labur onenei emango zaizkie, epaimahaiaren eta zinemaldiaren publikoaren irizpidearen arabera.

Horrez gain, 1.500 euroko saria emango zaio Film Laburreko Fantasiazko Panoramako Film Labur Onenari eta 2.000 eurokoa Euskal Film labur Onenari. Izan ere, beste behin ere, euskal zigilua oso presente dago FANTen, oraingoan euskal errealizadoreek sinatutako 11 film laburrekin. Maiatzaren 8an izango dira ikusgai Azkuna Zentroko Auditorioan, 18:30ean hasiko den saioan.

“FANT Laburrean” parte hartuko duten euskal film laburrak hauek dira: “Bombardeo”, Juanmi Cuestarena; “Breath”, Aitzol Saratxagarena; “Homeless Home”, Alberto Vázquez-rena; “Irten barrura”, Aitor Mendilibar eta Ibon Goikorena; “Meritum”, Yago Mateorena; “Oculto”, Imanol Ortizena; “Ospel”, Xanti Rodriguezena; “El ruido solar”, Pablo Hernandorena; “Si te mueres, te mato”, Erik Campos Garcíarena; “Sísifo”, Markel Goikoetxea Markaidarena; “Zerua hautsi zen gaua”, María Fontánena.

“FANT Laburrean” nazioarteko 10 film labur izango dira ikusgai AZ Auditorioan, maiatzaren 9an, igandean, 18:30ean. Honako hauek izango dira: “Ad Lib”, Joseph Cattérena; “Ella y la oscuridad”, Daniel Romerorena; “En racha”, Ignacio Estareguirena; “Faces”, Iván Sáinz–Pardorena; “Flora”, Javier Kühnena; “La increíble vacuna del Dr. Dickinson”, Alex Reyrena; “The Lady from 406”, Kyoungmi Leerena; “Solució per a la tristesa”, Tuixén Benet Cosculluela eta Marc Martínez Jordánena; “Survivers”, Carlos Gómez-Trigorena; eta “You wouldn’t understand”, Trish Harnetiauxena.

Maiatzaren 14an emango da ezagutzera Zinemaldiko Palmaresa, eta Zinemaldiko epaimahaiak erabakiko du. Aurten, Sail Ofizialaren epamahaia Yago Garcia Cinemanía aldizkariko erredaktoreak, Norberto Ramos del Val “Muertos comunes”, “El último fin de semana” edo oraintsuko “¡Ni te me acerques!” filmen zuzendariak eta Nerea Torrijos, “La noche del virgen”, “Errementari” edo “Akelarre” Bilboko jantzien diseinatzaileak osatuko dute. Panorama atalaren epaimahaia honako hauek osatuko dute: Jon Mikel Caballero zuzendari eta gidoilariak, zeinaren opera prima, “El increíble finde menguante”, Gidoi Onenaren eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria eskuratu baitzuen FANT 2019an; Esther Caberok, Kimuak euskal film laburrak sustatzeko eta banatzeko programaren koordinatzaileak; eta Diego H. Katarynuik zuzendari eta ekoizleak, ECPV Euskal Herriko Zinema Eskolaren sortzaileetako batek.

Saritutako tituluak bi saio berezitan gozatu ahal izango dira: hilaren 16an (igandea) eta 20an (osteguna)Golem – Alhondiga zinemetako 1. aretoan (16:00etan Panorama Sekzioko Palmaresa, eta 18: 30ean Sail Ofizialeko Palmaresa).

PANORAMA FANTASTIKOA ETA DOAKO PROIEKZIOAK GÓLEM ALHONDIGAKO 2. ARETOAN

Gólem – Alhóndigako 2. aretoa Panorama Fantastikoaren Atalaren egoitza nagusia izango da berriro. Doako sarrera izanik, areto honetan nazioarteko hamar film labur ikusi ahal izango dira, baita sei film luze ere. Horien artean, nabarmentzen dira hurrengo estrenaldi estatalak: Sasha Voronov erresuriaren “Mom, I befriended ghosts” (2020); Takeshi Kushida japoniarraren “Woman of the Photographs” (2020); eta Thomas Marschall australiarreren “Ordinary creatures”, (2020). Gainera, FANTek Eduardo Pintoren “La sabiduría” (2020) film argentinarraren europar premierra hartuko du.

Atal honetako nazioarteko filmen zerrenda osatzen dute Uruguayko Maximiliano Contentiren “Al morir la matinée” (2020) eta Julian Richbergen “Arboretum” (2020) film alemanak.

“Panorama Fantastikoa laburrean” honako hauek hartuko dute parte: “2030”, Pierre Dugowsonena; “Abracitos”, Tony Moralesena; “Avistament 1978”, Guillem Mirorena; “Blind eye”, Isabela Littger de Pinhor, Bruno Cohen, Rohit Kelkar, Yujia Wang, Germaine Colajanni eta Rohan Deshchougena; “Fifty”, Javier Dampierrerena; “Habitat”, Jaime A. Calachirena, “Horrorscope”, Pol Digglerena; “Mad in Xpain”, Coke Riobóorena; ”Made in China”, Ale Damianirena; “No podrás volver nunca”, Mónica Mateorena; eta “Stuck”, Pablo Tobon Gallorena. Larunbatean, hilak 8, 16:15ean, Azkuna Zentroko 2. aretoan ikusi ahal izango dira.

Areto horretan bertan, FANTeko maisuak proiekzioak izango dira, generoaren izen handiei omenaldia egiten dion zikloa. Oraingo honetan, Boong Joon-ho Hego Koreako izango da protagonista. 2019an lortu zuen, lau Oscar sari, besteak beste, Film Onenarena eta Zuzendari Onenarena, “Parasite” filmarekin. Zinamaldiko ikusleek “The Host”, “Memories of Murder”, “Mother” eta “Snowpiercer” bezalako tituluak ikusi ahal izango dituzte.

FANTek omenaldia egingo dion beste izen handia Jack Sholder estatubatuarrarena da: The Hidden filmarekin. Hori, Avoriazeko Zinemaldian saritutako kultuko filma da , eta “80ko hamarkadako gutxietsitako hamar filmetako bat” dela esan zuen Premiere Magazinek.

La Aventura banatzaileak ere 2. aretoaren programazioan parte hartuko du FANT zinemaldiaren 27. edizio honetan, bi filmen eskutik: Rob Granten “Harpoon” (2019) kanadarra eta Estatu Batuetako Carlo Mirabella-Davisen “Swallow” (2019) elikulekin.

EMANALDI BEREZIAK

FANTek Wes Cravenen, Scream, aurten 25 urte bete dituen eta 90eko hamarkadan slasher azpigeneroaren berpizkundea markatu zuen filmak, edo Richard Donnerren beldurrezko generoan sartzea La Profecía bezalako filmak pantaila handian berriro ikustea proposatzen du.

Jaume Balaguerók, Ohorezko FANTa jaso duenak, Los sin nombre izeneko filmak proiekzio berezietan ere izango du lekua, Ramsey Campbellen eleberriaren egokitzapena, Europako film fantastiko onenaren Urrezko Méliès saria irabazi zuena, eta nazioarteko hainbat jaialditan hamabost sari baino gehiago jaso zituena 1999an.

Horrez gain, Diego Lopez Sitgeseko Zinemaldiko programatzailearen La dama del FANTATerror filma proiektatuko du FANTek, film honetan Helga Liné-ri gorazarre egiten diola, aktore alemaniar emankorrari, inolako generori beldurrik izan zuenak.

27. edizio honetan, Bilboko jaialdiak DokuFANT eta FANT Familian atalak berreskuratuko ditu, Lehenengoan, “Leap of Faith: William Friedkin on The Exorcist” Alexandre O. Philippek El exorcista”ren sorkuntza eta filmaketari buruz egindako dokumentalaren estatu mailako estreinaldia hartuko du maiatzaren 13an, ostegunean. Bigarrenean, familia osoak “Tess eta ni” Steven Wouterloodek zuzendutako eta 2019ko Valladolideko Zinemaldian Seminci Gaztea Saria irabazi zuen filma ikusteko aukera izango du larunbatean, hilak 15.

FANTeko azken emanaldi berezia “Becky” izango da, Jonathan Milott eta Cary Murnion estatubatuarrek zuzendutako thriller dotore eta odoltsua.

ALDI BEREKO JARDUERAK

FANTen programazioa pantaila handiko proiekzioetatik haratago hedatzen da, hainbat jarduera berezirekin.

Zabalguneko eraikina izuz janzten da FANT zinemaldiarentzat maiatzaren 5etik aurrera. Banpiroak beti merezi du leku bat behar den ekitaldi espezializatu orotan. FANTek Bilbo ezin zuen gutxiago izan. Odola xurgatzen zuen pertsonaia mitikoa, bere erotismoaren eta misterioaren aureola, oso presente dago Bilboko jaialdiaren barruko “Odol Tinta – Banpiroari Omenaldia” erakusketan. Erakusketarako, komikiari, ilustrazioari eta diseinuari lotutako hogeita bost artista ezagunek eta talentu sortu berrik fantasiazko generoaren funtsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egin dituzte, Bram Stokerren betierekoa ardatz hartuta.

Erakusketa -doan bisitatu ahal izango dena- Higinia Garay, Quan Zhou, Raquel Alzate, Laura Pérez, Josune Urrutia, Ane Pikaza, Irene Márquez, Conxita Herrero, Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Sara Bea Delgado, Genie Espinosa, Ana Galvan, Susanna Martín Raquel Meyers, Klari Moreno, Mamen Moreu, Mireia Pérez, Miriampersand, Ana Oncina, Ana Belén Rivero, Clara Soriano eta Sandra Uvearteren banpiriko arte ezezaguna biltzen du.

Santiago Aguilar Bilbora helduko da “Operación Torremolinos. El cine español de superagentes (1965-1967)” liburua aurkezteko, 1960ko hamarkadaren erdialdean James Bonden lehen filmetan sortutako euroespioien filmetan parte hartzeko ibilbidea. Maiatzaren 8an aurkeztuko da, 12:30ean, Azkuna Zentroko Bastida aretoan. Agertoki berean, 13:30etik aurrera, Borja Crespok zuzenean grabatuko du “La hora caníbal” podcast-a. Sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte.

Maiatzaren 9an, igandea, 11:00etan, Azkuna Zentroan, Akelarre unibertsoarekin oso topaketa berezia egingo da Nerea Torrijos, Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregiren (Mursego) eskutik. Han, azken jantzien diseinu onenaren eta jatorrizko musika onenaren Goya irabazi dutenek, 2021ean Akademiaren bost sari irabazi zituen “Akelarre” film luzea ekoizteko sorkuntza-prozesuak azalduko dituzte. Sarrera librea izanen da, toki guztiak bete arte.

Campos Elíseos antzokiko Kupula Aretoan Gorka Agirreren masterclass bat ospatuko da ostegunean, maiatzaren 13an. Sopelakoa da, eta 25 urtetik gorako esperientzia profesionala du zinemaren, antzerkiaren eta telebistaren sektorean. Han, makillaje protesikoak, animatronics eta dummies sortzen aditua da, eta, besteak beste, “Gernika”, “La mina”, “Loreak” eta “Lasa eta Zabala” filmetan parte hartu du. 2018an, Makillaje Onenaren Goya eskuratu zuen, Ainhoa Eskisabel eta Olga Cruzekin batera, “Handia” filmagatik. Makillaje efektuei eta zinemako pertsonaiak sortzeari buruzko masterclass honek 2 euroko sarrerak ditu salgai esteka honetan.

SARRERAK

Saio bakar baterako sarrerak 5 euro kostatuko dira, eta Gólem – Alhondiga zinemetako txarteldegietan eta webgunean eskuratu ahal izango dira. Gainera, edizio honetan, Gólem – Alhóndigak 6 film 5 prezioan ikusteko aukera emango du.

Gólem – Alhóndigako 2. aretoko emanaldiek doako sarbidea izango dute, eta espazio horretarako sarrerak zineman bertan erretiratu beharko dira saio bakoitza baino 30 minutu lehenago. Gainera, aurten, Filmin plataforman izango du leihoa jaialdiak, 14 film eta film laburren hiru saio izango baititu.

FANTek El Correo, Metro Bilbao eta Ikei Group Comunicación-en laguntza du.

#BILBAOUDABERRIA2021

#BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimena diseinatuta dago Bilboko herritar guztiek udaberriko hilabete hauetan aisia- eta kultura-planez gozatzeko aukera izan dezaten, betiere higiene- eta osasun-berme guztiekin.

SARE SOZIALAK

#FANT27 | #BilbaoUdaberria2021
www.bilbaokultura.eus | fantbilbao.eus