BILBOKO UDALAK “MUSIKA DIBERTIGARRIA DA-LA MÚSICA ME DIVIERTE” KONTZERTU DIDAKTIKOEN ZIKLOAREN BESTE EDIZIO BATI EMANGO DIO HASIERA MAIATZAREN 7AN

  • Zikloa maiatzaren lau ostiraletan izango da, Bertendona Institutuan.
  • Lau hitzordu horietarako sarrerak dagoeneko salgai daude www.bilbaokultura.eus helbidean. Maiatzaren 7ko, 21eko eta 28ko kontzertuek 5 euro balioko dute eta, maiatzaren 14koak, haurrei zuzendua, 2,5 euroko prezioa izango du.
  • Musika dibertigarria da – La música me divierte” #BILBAOUDABERRIA2021 kultura-programazioaren parte da.

Maiatzean, Bilboko Udalak “Musika dibertigarria da – La música me divierte” kontzertu didaktikoen zikloaren beste edizio bat jarriko du abian Bertendona Institutuan.

Programa honetan hainbat musika taldek parte hartuko dute, biztanleen artean musikarako zaletasuna sustatzeaz gain, musika klasikoa eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuk ikusleengana hurbiltzeko.

Horrela, lau kontzertu antolatu dira hileko ostiral bakoitzean. “Musika dibertigarria da – La música me divierte” maiatzaren 7an hasi eta 28an bukatuko da.

Ostiraletako kontzertuek (7, 21 eta 28) 5 euro balioko dute, eta maiatzaren 14koak, haurrei zuzendutakoak, 2,5 euroko prezioa izango du.

Lau hitzorduetarako sarrerak www.bilbaokultura.eus webgunean eskuratu ahal izango dira.

Gainera, sarreren % 10 gutxienez aretoan bertan egongo da eskuragarri, ikuskizun bakoitza hasi baino ordubete lehenago.

 

EGITARAUA

Ostirala, maiatzak 7, 18:30etan.
BILBAOSINFONIETTA QUARTET – 
ZINEMAKO SOINU-BANDARIK ONENAK

 Beatriz Alcalde, Zuriñe Inzunza, biolina; Lidia Miranda, biola; eta Nora López, biolontxeloa.

Talde malgu eta xede askotakoa, gai dena musika klasiko-garaikidea era askotako testuinguruetan emateko. Zinemako soinu-banden artean kontu handiz hautatuako obrak eskainiko ditu, eta haien aurkezpen didaktiko bat egingo du, publikoari esperientzia magiko eta argiz eta irudimenez betea biziaraziko diona.

Ostirala, maiatzak 14, 18:30etan
MUSIKARIUM ILARGI, MUSIKAREN PLANETAN OLGETAN. Haurrei zuzendua (euskaraz)
.

 Musikariak, Xabier Zabala, Asier Elorza, Igor Torre; Aurkezlea eta zuzendaritza artistikoa, Oihan Vega; Zuzendaritza musikala, Xabier Zabala.

Euskal Herriko eta beste leku batzuetako musika tresnak ezagutuko ditugu, kulturen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak modu didaktiko eta dibertigarrian ikusteko.

Ostirala, maiatzak 21, 18:30etan
SUSTRAI ART DÚO UNA VISIÓN DE LOS SIGLOS XVII AL XXI

 Pía Rojas, pianoa; eta Ibon Pérez del Palomar, txirula.

2014an sortu zen duoa, eta Estatuko nahiz atzerriko hirietan jardun izan da. Barrokoko, Klasisizmoko, Erromantizismoko, Inpresionismoko eta Musika Garaikideko estiloetako errepertorioak eskaintzen dituzte.

Ostirala, maiatzak 28. 18:30etan
TRÍO VOCAL ARGENTA BACKSTAGE. Zarzuela, opera eta musikalen kontzertu didaktikoa
.

 Adhara Martínez, mezzosopranoa; Jesús María Zaballa, baritonoa; Alberto Nuñez, tenor; eta Georgina Barrios, pianoa.

Kontzertu atsegina eta antzeztutako hari gidari dibertigarria. “Operako hiru emakume kantari (eta behar den erako kantariak, bizimodua ateratzeko bada) antzokian bildu dira beren piano-jotzailearekin, entsegua egitearren. Bat-batean, kamerinoetan dauden bitartean, ohartu dira badela publikoa antzokian…

Indarrean dauden babes eta higiene neurriak bete beharko dira eta maskara nahitaez erabili beharko da jarduketetan.

#BILBOUDABERRIA2021

Programa hau #BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimenaren parte da. Ekimen horren bidez, Bilboko bizilagun guztiek aisia- eta kultura-planak izan ditzakete udaberriko hilabete hauetan, betiere higiene- eta osasun-berme guztiekin.

SARE SOZIALAK

#BilbaoUdaberria2021
www.bilbaokultura.eus