EKIALDE ERTAINEKO SOINUAK, FOLKA, POP-ROCKA ETA MUSIKA GARAIKIDEA DIRA URRIRAKO PROPOSAMENAK “POLTSIKO MUSIKA” PROGRAMAREN BARRUAN

EKIALDE ERTAINEKO SOINUAK, FOLKA, POP-ROCKA ETA MUSIKA GARAIKIDEA DIRA URRIRAKO PROPOSAMENAK “POLTSIKO MUSIKA” PROGRAMAREN BARRUAN

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bultzatutako programak zenbait musika joera berri hurbildu nahi dizkie ikus-entzuleei, formatu txikiko kontzertuetan. Lau emanaldi eskainiko dira, Abando – Barrainkuako Udaltegian, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta sarrera librea izango da.

“Poltsiko musika” OSTIRAL honetan, urriaren 10ean, hasiko da, Damaskotik Kairora bitarteko musika bidaia egingo duten Michel Gascoren eta Aritz Mugartegiren emanaldiarekin.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, “Poltsiko musika” programaren hamargarren edizioari emango dio hasiera OSTIRALEAN. Ekimenaren xedea, ikus-entzule guztiei hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure hirian bizi diren kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez.

URRIAN zehar, Abando – Barrainkuako Udaltegiak, oso estilo anitzetako lau emanaldi jasoko ditu, Ekialde Ertaineko musika herrikoitik hasi eta folk eta pop-rockeraino. Kontzertuak –sarrera librea izango dute leku guztiak bete arte– urriko ostiral guztietarako daude programatuta (urriaren 10ean, 17an, 24an eta 31n), arratsaldeko 19:30etatik aurrera.

Programa ostiral honetan, URRIAREN 10ean, zabalduko da, Michel Gascoren (lauta) eta Aritz Mugartegiren (perkusioa) emanaldiarekin. “Melodías de Oriente” kontzertuak musikan oinarritutako bidaia aurkezten du, Damaskotik Kairoraino, Ekialde Ertaineko kultur, musika eta erritmo aberastasuna erakusteko. Errepertorioan melodia arabiarrak, otomanoak eta pertsiarrak daude, laute arabiarra, buzuk siriarra eta rugab afganiarra bezalako musika-tresnekin interpretatuta.

URRIAREN 17an Garikoitz Mendizabalen (txistua) eta Aitor Furundarenaren (akordeoia) txanda izango da. “Arnasak” lana musika proposamen garaikidea da, baina herrian inspiratuta. Tangoari eta musika eskoziarrari egiten zaizkien keinuek lekutxo bat hartzen dute dantzen, joten eta fandangoen artean.

Hirugarren kontzertua, URRIAREN 24koa, gitarrari eskainita egongo da, Juan Carlos Ferreñok, Raúl Sainz de Rozasek eta Salva Salazarrek osatutako hirukotearekin. Oso hiru estilo desberdinetatik, klasikotik, folketik eta jazzetik, datozen gitarra jotzaileak dira, eta euren teknika erakutsiz fusionatzen dira “Pasos” ikuskizunean.

Zikloa URRIAREN 31n itxiko da, Bilillo y los Sullos taldearen “ El sur de Armenia” kontzertuarekin. Talde horrek formatu akustikoan eskainiko du bere lan berria. Lan horretan, power – pop erasokorrenetik, baladetara eta Bilillok, taldearen buruak, konposatutako karga poetiko handiko abestietaraino doazen abestiak jasotzen dira.

“POLTSIKO MUSIKA” PROGRAMA

URRIAK 10. 19:30etan
“Melodías de Oriente”
Michel Gasco (Lautea)
Aritz Mugartegi (perkusioa)
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)

URRIAK 17. 19:30etan
“Arnasak”
Garikoitz Mendizabal (txistua)
Aitor Furundarena (akordeoia)
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)

URRIAK 24. 19:30etan
“Pasos” (gitarra hirukotea)
Juan Carlos Ferreño, Raúl Sainz de Rozas eta Salva Salazar.
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)

URRIAK 31. 19:30etan
“El sur de Armenia”
Bilillo (ahotsa)
Edu Basterra (gitarra)
Juan López (baxua eta gitarra)
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)

+ info: www.kulturabarrutik.net