DEUSTUKO BARRUTIAK, EUSKAL KULTURAN ETA EUSKARAN ZENTRATUTAKO DEUSTURA UDAZKENEKO KULTURA PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DU ABENDUAREN 1ETIK 18RA

Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu duen eta ZINEBIKLUBen, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioaren eta Euskararen Etxearen laguntza duen programa, benetako erreferentea da euskal kulturaren eta euskararen barruan, Bilbon euskal hiztun gehien dituen barrutian, hain zuzen ere.

Deustuak, euskal hiztun gehien dituen barrutiak, DEUSTUra UDAZKENeko kultURA, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen eta euskaran eta euskal kulturan zentratzen den kultur programa, jasoko du berriro udazken honetan.

ZINEBIKLUB-en, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioaren eta Euskararen Etxearen laguntza duen DEUSTUra UDAZKENeko kultURA programa ABENDUAREN 1etik 18ra ospatuko da Deustuko Udaltegian, Ibarrekolandako Musika Kontserbatorioan eta San Inazioko Euskararen Etxean. Programazioaren barruan literaturari buruzko hitzaldiak, bertso saioak, bakarrizketak, dantza, zinea eta musika izango ditugu.

Egitaraua astelehenean, azaroaren 1ean, abiatuko da, Julio Cortázar idazle argentinarraren literaturari buruzko hitzaldiarekin, Jon Kortazarren eskutik, Deustuko Udaltegian.

Leku berean, abenduaren 4an, bertso saio bikaina egongo da, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzalluz eta Unai Iturriaga bertsolariekin.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, lekua gordeko du DEUSTUra UDAZKENeko kultURArentzat, ZINEBIKLUBen eskutik. Jaialdiaren azken edizioan aurkeztutako euskal zinegileen zortzi film eskainiko dira.

Horrez gain, programak, BILBAOMUSIKAko irakasleek emandako Dantza tailer bat ere jasoko du, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan, abenduaren 11n, eta baita Ixabel Agirresarobek San Inazioko Euskararen Etxean abenduaren 15ean eskainiko duen bakarrizketa ere.

DEUSTUra UDAZKENeko kultURA programaren aurtengo edizioa abenduaren 18an amaituko da, Xabi Aburruzaga Tríok eskainiko duen musika kontzertuarekin.

PROGRAMA

ABENDUAK 1 (ASTELEHENA)

19:30 Literatura hitzaldia: Jon Kortazar Julio Cortázarri buruz berba egiten.

DEUSTUKO UDALTEGIA

ABENDUAK 4 (EGUENA)

19:30 Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzalluz eta Unai Iturriaga.

DEUSTUKO UDALTEGIA

ABENDUAK 9 (MARTITZENA)

19:30 Zinea: ZINEBIKLUB

1.- Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian SANTIAGO RON / MARITXU ARROYO (23’).

2.- Aio ASIER SUSTAETA (10’).

3.-Hubert Le Blonen azken hegaldia KOLDO ALMANDOZ (10’).

4.- Irudi mintzatuen hiztegi politikoa MARÍA ELORZA / MAIDER FERNÁNDEZ / AITOR GAMETXO (13’).

5.- Nosotros ALGIS ARLAUSKAS (17’).

6.- Oiartzun JULEN AGIRRE EGIBAR (2’ 30’’).

7.- Soroa ASIER ALTUNA (13’).

8.- Zarautzen erosi nuen AITOR ARREGI (16’).

DEUSTUKO UDALTEGIA

ABENDUAK 11 (EGUENA)

19:30 Dantza tailerra: BILBAOMUSIKA-ko irakasleak

BILBOKO KONTSERBATORIOA (IBARREKOLANDA)

ABENDUAK 15 (ASTELEHENA)

19:30 Bakarrizketa: IXABEL AGIRRESAROBE “Emakumeak protagonista”.

EUSKARAREN ETXEA (SAN INAZIO)

ABENDUAK 18 (EGUENA)

19:30 Musika: XABI ABURRUZAGA TRÍO.

DEUSTUKO UDALTEGIA

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.net edo 010 telefono zenbakian.