DANTZA PLAZETAN PROGRAMAK EUSKAL DANTZEN LAU ALARDE ETA MUNDUKO FOLKLORE TOPAKETA BAT ESKAINIKO DITU UZTAILEAN ARRIAGA PLAZAN

Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin eta Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan bultzatzen duen ekimenaren helburua gure folklorea kontserbatzea eta munduko beste leku batzuetakoa ezagutaraztea da.

Emanaldiak uztailaren 7, 13, 20 eta 27an izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta 21ean 13:00etatik aurrera, hirira bisitari asko datozen egunekin bat etorriz.

 

Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan, euskal dantzen lau alarde programatu ditu IGANDE honetarako eta uztailaren 13, 20 eta 27rako (larunbatak), hiriko plazatan eskainiko diren erromeria tradizionalen, dantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko xedea duen Dantza Plazetan programaren barruan.

Programa urte osoan zehar Bilboko auzo guztietan gauzatzen den arren, aspalditik, uztailean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan, udako hilabeteetan gure hirira bisitan datozen pertsonei, bereziki, gure folklorea hurbiltzeko.

Emanaldiak arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango dira, inguru horretan jende gehien ibili ohi den orduekin bat etorriz. Euskal dantzen alardeak talde hauek eskainiko dituzte: Santutxuko “Gaztedi dantzari taldeak”, Basurtuko “Beti Jai Alai Dantza Taldeak”, Castañoseko “Salbatzaile dantza taldeak”, eta Erandioko “Goi-alde Dantza Taldeak”.

Halaber, edizio honetan, uztailaren 21erako, Munduko folklore topaketa ere programatu da, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan. Bertan, Ukrainako, Tahitiko, Armeniako eta Sri Lankako lau taldek hartuko dute parte.

AGENDA

19:00etan. Arriaga plaza
Uztailak 7 (igandea) – Gaztedi Dantzari Taldea (Santutxu)
Uztailak 13 (larunbata) – Beti Jai Alai (Basurto)
Uztailak 20 (larunbata) – Salbatzaile Dantza Taldea (Castaños).
Uztailak 27 (larunbata) – Goialde Dantza Taldea (Erandio Goikoa).

Uztailak 21 (igandea)
13:00etan. Arriaga plaza
Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan

Galichina (Ukraina)
Hei Show Tamure (Tahiti)
Bert (Armenia)
Sama Ballet (Sri Lanka)