BILBOKO KALEALDIAK – KALEKO ANTZERKI ETA ARTEEN JAIALDIAK ALDE ZAHAR INGURURA ERAMANGO DITU BERE JARDUERAK BIHARTIK AURRERA, ANTZERKI, ZIRKU ETA DANTZA ESTREINALDI, GAUEKO IKUSKIZUN ETA PROPOSAMEN BERRITZAILE UGARIREKIN, HORIETAKO ASKO EUSKAL KONPAINIEN ESKUTIK

Ikus-entzuleek ibilbide luzeko euskal konpainien azken lanak ikusteko aukera izango dute, Hortzmuga Teatroa, Deabru Beltzak, Markeliñe, Natxo Montero edo Dikothomia, besteak beste, azken hori Umore Azokako azken edizioan Euskal Ikuskizun Onenaren saria jasotakoa.

 

Bilboko Udalak antolatzen duen eta oihala joan den astelehenean, Casilda Iturrizar Parkean, altxatu zuen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak – BILBOKO KALEALDIAK, Alde Zahar ingurura eramango du ikuskizuna bihartik aurrera. Igandera arte, hogeita hamar emanaldi inguru ikusi ahal izango dira, horien artean hainbat estreinaldi, euskal konpainien azken lanak eta konplexutasun tekniko handiena duten gaueko ikuskizunetako batzuk, Arriaga plazan eta Areatzako Kaian.

Izan ere, biharko, OSTEGUNEKO, programazioak, Euskadin lehen aldiz ikusi ahal izango diren bost ikuskizun jasotzen ditu. Horrela, Estatu mailako estreinaldi izango dira sentimenduz eta muturreko arriskuko jolas akrobatikoz betetako Bigbinôme Collectif taldearen “Saut” (Epaltza kalea, 19:00etan); migratzaileen dramari buruzko Cirque Rouages frantsesen “Boate” (Areatza, 18:45ean eta 21:15ean); bi clown marmarti eta barregarri protagonista diren Magik Fabrik Cie konpainiaren “Incognito” ikuskizuna (Arriaga Antzokiaren alboa, 18:00etan eta 20:30ean) eta Puéril Péril taldearen “Bankal” (Plaza Barria, 19:30ean eta 22:00etan).

Horrez gain, lehen aldiz ikusi ahal izango da Euskadin Defracto Cie frantsesen “Flaque” malabar ikuskizuna. Bertan, giza gorputzak beste dimentsio bat hartzen du, diziplinaren garapenerako funtsezko elementu gisa. Bihar, ostegunean, uztailaren 4an, ere ikusi ahal izango da, Arriaga plazan, 23.00etatik aurrera.

OSTIRALEKO, uztailaren 5eko, programazioaren barruan zenbait estreinaldi interesgarri izango ditugu, akrobazia eroen bitartez txolarreen maitasun erritualak irudikatzen dituen eta 7 metroko altueran egiten den Cirque Hirsute konpainiaren “Les Butors”, adibidez. Ikuskizun hori 22:30etik aurrera helduko da Areatzako kaira. Beste proposamen azpimarragarrietako bat Deabru Beltzak taldearen eskutik etorriko da. Ziurrenez arte eszenikoen alorrean aritzen direnen artean nazioartean oihartzun handiena duen euskal konpainia izango da, eta 4.000 emanaldi baino gehiago eskaini ditu sortu zenetik. Edizio honetan, perkusioa, sua eta piroteknia uztartzen dituen “Symfeyny” ikuskizun berria aurkeztuko dute. Lehenengo partea ibiltaria da, eta ondoren, agertoki gainera joango da, eta uztailaren 5ean eta 6an ikusi ahal izango da, 23:30ean, Arriaga plazan.

EUSKAL KONPAINIAK
Deabru Beltzak taldeaz gain, igandera arte, ikus-entzuleek Barsanti Cia, Hortzmuga Teatroa, Markeliñe, Natxo Montero, The Funes Troup eta Dikothomia taldeen azken lanez gozatu ahal izango dute. Azken horiek, Umore Azokaren azken edizioan Euskal Ikuskizun Onenaren Saria irabazi berri duen “[e.go]” eskainiko dute. Dikothomia, zirku mota garaikideagoan espezializatuta dagoen euskal konpainia da, eta ikuskizun hori mazoari eskaintzen zaion omenaldia da, arte adierazpenerako zirkuko objektu gisa. “[e.go]” ikuskizuna larunbatean ikusi ahal izango da, 18:30ean eta 21:45ean, Plaza Barrian.

BILBOKO KALEALDIAren edizio hau IGANDE goizean amaituko da, bi estreinaldirekin. Alde batetik, Teatro due mondi konpainia italiarrak “Como crepe nei muri / Wall Cracks” lanaren erabateko estreinaldia eskainiko du, harrien eta hesien bitartez egunero eraikitzen diren hormei eta mugei buruz berba egiten duen kaleko antzezlana, gainditzeko ezinezkoak diren eta beldurraren eta konfiantza faltaren bitartez eraikitzen diren pertsonen arteko hormei buruz. Estreinaldia uztailaren 7an izango da, 12:00etan, Areatzan.

Hogeigarren edizio honetako azken lana ibilbide luzea duen Hortzmuga Teatroa Bilboko konpainiaren eskutik etorriko da. Amaiera emango dio edizio honi, 13:30ean, Arriaga plazan, beste lan batzuek bezala migrazioen gaia lantzen duen “Bidaia” lan berriarekin. Oraingo honetan, Hortzmuga Teatroak gizarte gogoetarako tresna gisa erabiltzen du kaleko antzerkia. Herritarrak emanaldiaren parte izango dira, ekintzaren elementu aktibo gisa. Sorkuntza prozesuan jaso diren etorkinen eta errefuxiatuen bizipenetan eta kontakizunetan abiatuta, formatu bizia eta ikuskizuna eskainiko den leku bakoitzean desberdina sortuko da, gazteei eta helduei zuzenduta.

AGENDA

OSTEGUNA, UZTAILAK 4
18:00 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOA
MAGIK FABRIK CIE (Frantzia) Incognito (50′)
18:45 AREATZA
CIRQUE ROUAGES (Frantzia) Boate (45′)
19:00 EPALZA KALEA (Institutu frantsesaren ondoan)
BIGBINÔME COLLECTIF (Frantzia) Saut (35′)
19:30 PLAZA BARRIA
PUÉRIL PÉRIL (Frantzia) Bankal (50′)
20:15 SANTIAGO PLAZA
BARSANTI CIA (Euskal Herria) Kale gorrian (60´)
20:30 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOA
MAGIK FABRIK CIE (Frantzia) Incognito (50′)
21:15 AREATZA
CIRQUE ROUAGES (Frantzia) Boate (45′)
22:00 PLAZA BARRIA
PUÉRIL PÉRIL (Frantzia) Bankal (50′)
23:00 ARRIAGA PLAZA
DEFRACTO CIE (Frantzia) Flaque (60′)

OSTIRALA, UZTAILAK 5
18:00 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOA
LOS MOÑEKOS (Katalunia) We-ding! (20´)
18:30 AREATZA
BIGBINÔME COLLECTIF (Frantzia) Saut (35′)
19:15 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOA
MARKELIÑE (Euskal Herria) Chef natura (50′)
20:15 PLAZA BARRIA
THE FUNES TROUP (Euskal Herria) Aukerak (45′)
21:15 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOA
LOS MOÑEKOS (Katalunia) We-ding! (20´)
21:45 AREATZA
BIGBINÔME COLLECTIF (Frantzia) Saut (35′)
22:30 AREATZAKO KAIA
CIRQUE HIRSUTE (Frantzia) Les Butors (50′)
23:30 ARRIAGA PLAZA
DEABRU BELTZAK (Euskal Herria) Symfeuny (45′)

LARUNBATA, UZTAILAK 6
18:00 AREATZA
FIL D’ARENA DANSA TEATRE (Valentziako Erkidegoa) Salt (30′)
18:30 PLAZA BARRIA
DIKOTHOMIA CIA (Euskal Herria) [‘e.go] (55′)
19:30 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOA
NATXO MONTERO_DANZA (Euskal Herria) Barbecho urbano (35´)
20:15 AREATZA
FIL D’ARENA DANSA TEATRE (Valentziako Erkidegoa) Salt (30’)
20:45 AREATZAKO KAIA
CIRQUE HIRSUTE (Frantzia) Les Butors (50´)
21:45 PLAZA BARRIA
DIKOTHOMIA CIA (Euskal Herria) [‘e.go] (55′)
22:45 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOA
NATXO MONTERO_DANZA (Euskal Herria) Barbecho urbano (35´)
23:30 ARRIAGA PLAZA
DEABRU BELTZAK (Euskal Herria) Symfeuny (45′)

IGANDEA, UZTAILAK 7
12:00 AREATZA
TEATRO DUE MONDI (Italia) Come crepe nei muri / Wall cracks (60’)
13:30 ARRIAGA PLAZA
HORTZMUGA TEATROA (Euskal Herria) Bidaia (60´)

BIDEOA: www.youtube.com/watch?v=WIMejDe3l9Y
+ INFO: http://bilbokokalealdia.eus