BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK, JUSTIN BENSON ETA AARON MOORHEAD ZUZENDARI ETA PROTAGONISTA DITUEN “THE ENDLESS” FILMA ESKAINIKO DU GAUR ARRATSALDEAN SEKZIO OFIZIALAREN BARRUAN

Zinegileek gaur goizean aurkeztu dute komunikabideen aurrean ikus-entzuleek 20:00etan Azkuna Zentroko auditorioan ikusi ahal izango duten film luzea.

 

Justin Benson eta Aaron Moorhead zinegileek gaur goizean aurkeztu dute Bilbon, Bilboko Zinemaldi Fantastikoko – FANT 24ko Sekzio Ofizialean lehiatuko den “The Endless” (AEB, 2017) film luze txalotua. Euren aurreko “Resolution” lanaren unibertsoari berrekiten dion eta berriro ere sekten munduan murgiltzen den filma GAUR ARRATSALDEAN eskainiko da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Azkuna Zentroko Auditorioan.

Abentura erdi-komikoa, zenbait zinemalditan harrera beroa jaso ondoren helduko da FANTera, Tribecan –mundu mailan estreinaldia–, Sitgesen, Fantasian eta Fantastic Festen, besteak beste. Justin Benson eta Aaron Moorhead ekoizleak, gidoilariak, antzezleak eta zuzendariak dira, oso ezagunak fantasiazko generoaren barruan, aurretik egindako zenbait lan direla eta, “El infinito” (2017), “Spring” (2014) –FANTeko Sekzio Ofizialean egondakoa– edo kritikak txalotutako “Resolution” (2012).

“The Endless” lanean, Justin Benson eta Aaron Moorhead, Los Ángelesen oso modu txarrean bizi diren bi anaia dira, ume zirela ihes egin zuten sektaren mezu misteriotsua jasotzen duten arte. Bertara itzulita, gauza sinestezinak hasiko dira gertatzen taldea dagoen lekuan, eta bi anaiek onartu egin beharko dute gertakari beldurgarriak, bat datozela, itxuraz, sektaren dogma arraroekin eta naturaz gaindikoekin.

FANT GEHIAGO
Golem – Alhondigako 2. Aretoko doako programazioaren barruan, bihar, ASTEARTEAN, 17:45ean, FANTeko Maisuak sekzioaren barruan, iaz hil zen George A. Romeroren “La noche de los muertos vivientes” (1968) lana eskainiko da. Horrez gain, 19:50ean, Panorama sekzioaren barruan, ikus-entzuleek Ángel Gonzálezen “Compulsión” ikusi ahal izango dute, eta 22:00etan, Brandon Christensenek zuzendutako “Sill/Born”.

Sekzio Ofizialean, 16:15etik aurrera, Can Evrenolen –FANTROBIA 2016 saria– azken filma den “Housewife” (TUR, 2017), Joe Lynchen “Mayhem” (AEB, 2017), Rainer Sameten “November” (EST/NETH/POL, 2017) eta filma aurkezten Bilbon egongo den Karl R. Hearneren “Touched” (KAN, 2017) filmaren Estatuko premierea ikusi ahal izango dira.

FITXA: THE ENDLESS
AEB / 2017 / 111 min.
Zuzendariak: Justin Benson, Aaron Moorhead.
Gidoia: Justin Benson.
Ekoizpena: Justin Benson, Aaron Moorhead, Thomas R. Burke, David Lawson Jr., Leal Naim.
Muntaketa: Justin Benson, Michael Felker.
Antzezleak: Callie Hernandez, Tate Ellington, James Jordan, Lew Temple, Emily Montague, Ric Sarabia, Justin Benson, Aaron Moorhead, David Lawson Jr.

TRAILERRA: https://www.youtube.com/watch?time_continue=1&v=pcdTcGRJJRg
FANT24ri buruzko informazio guztia: www.fantbilbao.eus