BILBOKO UDALAREN BLV-ART PROGRAMAK EKINTZA KOLEKTIBOA JASOKO DU DATORREN EKAINAREN 8AN BILBOROCKEN, EUREN BURUAREKIN EZKONDU, ZAINDU ETA KONPROMISOA ERAKUTSI NAHI DUTEN EMAKUMEEKIN

May Serrano sortzaileak zuzendutako “Bai, nire burua maite dut!” ekimenak, partaide asko izango dituen ezkontza horretan parte hartu nahi duten emakumeak bilatzen ditu; horretarako, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea ekainaren 4tik 7ra San Frantziskoko Udaltegian egingo den garapen pertsonaleko eta autoezagutzako tailerrean. Izena ematea: [email protected]

Beste alde batetik, irekita dago Ana Mateyrekin eta Isabel Leónekin, Exchange Live Art-eko sortzaileekin, egingo den sorkuntza tailerrerako izena emateko epea. Tailerra ekainaren 6an, 8an eta 9an egingo da, San Frantziskoko Udaltegian, baita ere. Izena ematea: http://kulturabarrutik.eus

 

San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako garapenerako eta birgaitze integralerako elementu bultzatzaile nagusietako gisa kulturaren aldeko apustua egiten duen Bilboko Udalaren BLV-ART programak beste edizio bat izango du datorren ekainean. Programatutako jardueren artean, Bilborockek May Serrano artistak zuzendutako ekintza kolektiboa jasoko du ekainaren 8an, 20:00etatik aurrera. Ekintza horretan, emakumeek baiezkoa emango diote euren buruari, konpromisoa eta maitasuna adieraziz.

Ekintza, aurreko egunetan egingo den ezkontza aurreko ikastaroarekin hasiko da. Bertan, euren buruarekin ezkondu nahi duten emakumeek, maitasun erromantikoaren eta zainketen gainean gogoeta egiteko aukera izango dute. Tailerra San Frantziskoko Udaltegian izango da, ekainaren 4tik 7ra, 18:00etatik 20:00etara. Doakoak diren arren, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, gaurtik aurrera, [email protected] helbide elektronikoaren bitartez.

“Bai, nire burua maite dut!” ekintza ekainaren 8an egingo da, Bilborocken, eta hainbat emakumek euren buruekin egingo duten ezkontza kolektiboa izango da, euren buruarekiko sentitzen duten maitasuna euren bizitzen ardatza dela erakusteko. Partaide anitzeko ezkontza horrek ohiko ezkontzaren pauso berberak jarraituko ditu, lore sortak, jantziak eta urduritasuna. Aldaketa nagusia, emakume ezkongaiek euren buruarekin (eta ez beste inorekin) beti leial izateko eta diren bezala onartzeko konpromisoa hartzen dutela da.

May Serrano, feminizidioak salatzeko “Women In Black Acción” performancearen sortzaileetako bat da. 2011n, May Serranok berak eta Bilboko Emakume Inperfektuen kolektiboko beste bederatzi emakumek “Bai, nire burua maite dut!” adierazi zuten, Maribel Salas antzezleak zuzendu zuen zeremonian.

PERFORMANCE TAILERRA
Beste alde batetik, San Frantziskoko Udaltegiak, BLV-ART barruan, Ana Mateyk eta Isabel Leónek, Exchange Live Art-eko sortzaileek, zuzendutako ekintza arte eta partekatutako sorkuntza prozesu tailerra jasoko du (ekainaren 6an, 8an eta 9an). Gehieneko leku kopurua 16 pertsonakoa izango da –arte eszeniko garaikideen profesionalei edo/eta zaletuei dago zuzenduta– eta 5 euroko kostua duen izen ematea egin daiteke jadanik http://kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez. Tailer gehien bat praktikoa da, eta bertan, komunikazioaren inguruan lan egin, ikertu eta sortzen da, Ekintza Artea hartuz sorkuntzarako tresna nagusi gisa.