Gonzalo Bendala eta filmean aritu den taldeko beste zenbait kide, horien artean Maxi Iglesias, Aura Garrido, Luis Fernández, Javier Hernandez eta Alvar Gordejuela, Bilbon egongo dira, suspense klasikoko film luze hori aurkezteko. Estreinaldia FANT 21eko amaiera ekitaldian izango da, MAIATZAREN 15ean, arratsaldeko 20:00etan, Kale Nagusiko BBK Aretoan.
Zinemaldiak Jonathan Glazerren “Under the skin” lanaren emanaldi berezia eskainiko du. Scarlett Johansson protagonista duen eta 2014ko film hoberenetakoa den lanaren emanaldia MAIATZAREN 14an izango da, arratsaldeko 20:00etan, Golem – Alhondigako auditorioan.
Maiatzaren 8tik 15era ospatuko den Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANT 21ek, “Asesinos inocentes” (Espainia, 2015) Gonzalo Bendalaren lehenengo film luzea eskainiz emango dio amaiera aurtengo edizioari. Zuzendaria Bilbon egongo da, filmean aritu den taldeko beste zenbait kiderekin batera, bere lehenengo lan luzea aurkezteko. Aurkezpena zinemaldiaren amaiera ekitaldiaren barruan izango da, MAIATZAREN 15ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK Aretoan. Ohikoa denez, ekitaldi horretan aurtengo edizioko sariak banatuko dira, eta “La hora del baño” film laburra, Eduardo Casanova zuzendari eta antzezlearen azken lana, ere eskainiko da.
“Asesinos Inocentes” zinegile sevillarraren fikziozko lehenengo film luzea da. Nazioartean Miami International Film Festival izenekoan aurkeztu zen, eta Malagako 18. Zinemaldiaren Sekzio Ofizialean parte hartu zuen umore beltz askoko suspense klasikoko filma.
Filmaren protagonistak, “Física y química”, “Los protegidos” edo, azkenaldian “Velvet” telesailetan egin duen lana dela eta ezaguna den Maxi Iglesias; denboraldi honetako telebistako lan arrakastatsuenetako baten, “El Ministerio del Tiempo” seriearen, protagonista den Aura Garrido FANTROBIA 2013 sariaren irabazlea; duela denbora gutxi “La isla mínima” lanean ikusi ahal izan dugun Manolo Solo; “Los protegidos” lanean ere ikusi dugun Lucho Fernández eta “El corredor nocturno” edo “Germán, últimas viñetas” filmen protagonista izan den Miguel Ángel Solá argentinarra dira.
Francisco Garralda (Maxi Iglesias) arazo ekonomiko larriak dituen unibertsitateko ikasle arduragabea da. Ezinbestekoa zaio lizentziatzea, eta Sebastián Espinosak (Miguel Ángel Solá) bere psikologia irakasleak, azterketak gainditzea eskainiko dio, horren ordez bere ikasleak graduazioko azken lana egitea onartzen badu: irakaslea bera hiltzea.
Gonzalo Bendala (Sevilla, 1978) ekoizle, zuzendari eta gidoilariak, ÁRALAN FILMS sortu zuen 2004an Marta Velascorekin. Bere proiektu gehienak etxe horrekin egin ditu. Zinegile gisa egin dituen lanen artean azpimarragarriak dira “Penumbra 3D: el desafortunado reencuentro de Larry y Bird” film labur estereoskopikoa (Goya 2012 sarietarako aurre-aukeratua), “Spain in different” (2009) umorezko seriearen episodio pilotua, “Descubriendo a Colón” (2008) eta “La Guerra Civil en Andalucía” (2007) serie dokumentalen fikziozko errekreazioak, eta Feliz Navidad (2007), Penumbra (2006), Días Rojos (2004) eta El Orgullo (2002) film laburrak. Ekoizle gisa egin duen lanaren barruan azpimarragarriak dira Los niños salvajes (2012) film luzea eta Espagueti Western (2008) film labur animatua. Lan horrek 2009. urteko Goya sarietarako izendapena jaso zuen eta gidoilaria eta zuzendari artistikoa ere bera da. (Trailer: https://www.youtube.com/watch?v=LELOFwRGBM8)
EMANALDI BEREZIA
Beste alde batetik, Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, Scarlett Johansson protagonista duen Jonathan Glazerren “Under the skin” (UK, 2013) lanaren emanaldi berezia programatu du. Nazioarteko kritikaren arabera 2014ko film hoberenetakoa da, eta zinemaldietan ikusi ahal izan da –ia zinemaldietan soilik–. Hogeita hamar sari baino gehiago jaso ditu.
Alien batek emakume erakargarri baten (Scarlett Johansson) itxura hartu, eta Eskoziako kaleetatik gora eta behera ibilikon da, gizon bakarti eta fidakorrak euren amaierara eramanez, Michel Faberren izen bereko eleberriaren moldaketa surrealistan. Saioa maiatzaren 14an izango da, arratsaldeko 20:00etan, Golem – Alhondigako auditorioan.
PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
MBN Comunicación
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]
MEDIOEN AKREDITAZIOA:
http://fantbilbao.eus/Fant2015/prensa