BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA URTARRILAREN 23TIK (ASTELEHENA) 29RA (IGANDEA)

(Bilbo, 2022ko urtarrilaren 20).- Bilboko Udalaren kultur agendak honako hitzordu hauek izango ditu datorren asterako:

 

ARTE ESZENIKOAK

 

BILBOKO ZIRKUITUA

 

BILBOKO ZIRKUITUA ekimenak Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak.

 

  • Urtarrilak 26, 19:00etan, San Frantziskoko Udaltegia.

 

POTEMKIN-EREIN – Esto ha venido para quedarse / KÁSPERLE TEATRO – El diablo moderno / RESISTEN CÍA – Larvä

Hiru antzezlan, zeinak hiru pertsona ere izan baitzitezkeen, nork bere sentiera duela mehatxu jakin baten aurrean. Pertsonaia batzuek ez dute hil beharrik suntsituak izateko.

 

EUSKAL FOLKLOREA

 

-DANTZA PLAZETAN

 

DANTZA PLAZETAN programarekin, Bilboko plaza eta kaleek tradiziorik handieneko kultur programetako bat jasoko dute. Programa honen helburu nagusia euskal folklorea sustatzea eta balioestea da, erromeriak, dantza alardeak, erraldoien desfileak eta plaza publikoetako kalejirak ospatuz.

 

 

  • Urtarrilak 28, 20:00etan Santiago Plazan (Zazpi Kaleak), erromeria Salbatzaile Dantza Taldearekin.

 

ERAKUSKETAK

 

EXPODISTRITO

 

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

 

 

 

 

 

  • Urtarrilaren 26ra arte.

 

Otxarkoagako Udaltegia – Gervasio Sánchez – Violencias mujeres guerras – Argazkigintza

Emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria jasaten dute planeta osoan zehar, gatazka armatuetan larriagotzen dena. Gervasio Sánchez-en argazkiek gerretako biktima zibilen istorioak aldarrikatzen dituzte, eta erakusten dute nola gatazkek amaitu ondoren ere irauten duten.

 

Castañoseko Udaltegia – Oksana Volos – Arte birziklagarria

Artista ukrainar honek era bateko eta besteko estiloekin eta gaiekin lan egiten du: estalkiak, botoiak, kremailerak, tresnak eta lanabesak. Errusiak Ukraina inbaditu ostean etorri da Euskadira, eta hutsetik hasi du bere bizimodua, bere artea erakutsiz. «Nire oinen pean aurkitze dudan guztia eta ezertarako balio ez duela dirudien guztia bihurtu daiteke arte», adierazi du.

 

Santutxuko Udaltegia – Rafael Alonso – Hiria, loreak, itsasoa…- Margoa 

Rafael Alonsok saiakuntzaren emaitza plastikoak erakusten dizkigu. Era bateko eta besteko teknikak eta gaiak erabiltzen ditu, ez dira ohikoak, eta irudikapen joko bat darabil horretarako, bi dimentsiokoaren eta hiru dimentsiokoaren artekoa, gardenki eta geruza bidez gonbidatzen gaituelarik obra bakoitzari beste begirada batekin begiratzera.

 

Begoñako Udaltegia – Juanje Agirre  – Espacio, Paisaje y Arquitectura – Eskultura
Eskultura pieza hauek, arkitekturan erabiltzen diren ekaiekin, hutsarteak eta hutsuneak irekitzen dituzte, trinko den horretan eta sotil den horretan barneratzen, zer ilunean, zer argian, zer bigunean eta zer gogorrean; eta, horrela, paisaia batzuk sortzen dituzte, eskala arkitekturazkoago batzuetan birsortuak izateko proiekzio argia dutenak.

 

San Ignazio – Ibarrekolandako Udaltegia – Txoritxikiak  – Nuestras aves invisibles – Argazkiak: Vicente Leal: Miren Ajangiz: testuak        

Haiekin bizi gara. Egunsentiarekin iratzartzen gaituzte, ilunsentiarekin urrumaz lo eragiten. Gure hegazti txiki ikusezinak dira, gure eguneroko ibilian laguntzen digutenak. Etorri ezagutzera!

 

LITERATURA

                                              

-BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

 

 

 

 

 

  • Urtarrilak 23, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

 

 “Gaurkotasunarekiko topaketak” zikloak, Dani Álvarez eta Mikel Reparaz aurkeztuta, “La generación (fallida) de la igualdad” hitzordua proposatzen du, Ziortza Karrantzarekin.

 

  • Urtarrilak 24, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

 

Claudia Piñeirok “El tiempo de las moscas” aurkeztuko du. Berarekin, Asunta Uribe kazetaria eta filologoa izango da.

 

  • Urtarrilak 25, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

 

Bidebarrieta Kulturguneak Bidebarrieta Zientifikoa hitzordua hartuko du “¿Hacia la desaparición de los insectos? Propuestas ante un preocupante escenario” hitzaldiarekin. Hitzaldia Unai Ugalde biologoak emango du, Biokimika Mikrobianoan doktore eta Biokimika eta Biologia Molekularrean UPV/EHUko irakasle titular ohiak.

 

  • Urtarrilak 26, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

 

Bidebarrieta Kulturgunea zentsuraren eta literaturaren inguruko topaketa literarioa egingo da Cesar Coca eta Ibon Zubiaurrekin.

 

MUSIKA

 

-BETIKO MUSIKA DE SIEMPRE

Musika estilo desberdinetako sei kontzertuz osatutako zikloa, helduei zuzendua, Otxarkoagan izango da hainbat larunbatetan zehar.

 

  • Urtarrilak 28, 19:00etan Otxarkoagako Udaltegian.

 

SOINUAK HAIZEAN –  “Itsasoa laino dago”

Dantza tradizionala eta garaikidea, musika eta antzerkia batzen dituen diziplina anitzeko showa da, eta sardinerez, sarderez, kontserbagileez, aldi berean familia eta etxea zaintzeaz arduratzen diren emakume langileez eta gizonak itsasotik itzuliko ote liratekeen etengabeko zalantzaz hitz egiten duen istorio bat kontatzen du.

 

 

DANTZALDIAK

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin.

 

  • Urtarrilak 29, Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara.

 

 

SARE SOZIALAK:

 

www.bilbaokultura.eus