(Bilbon, 2021eko urriaren 15ean).- Bilboko Udalaren kultur agendak, datorren asterako, urriaren 18tik (astelehena) 24ra (igandea), hitzordu hauek izango ditu:
ARGAZKINETA
“Argazkineta”-ko protagonista furgoneta bat da. Oraingo honetan, Santutxu auzoa zeharkatuko du, auzoko oroimena marrazten lagundu nahi duenaren bisitaren zain.
“Argazkinetak” auzotarrak gonbidatzen ditu argazkiak zuri-beltzean edo koloretan (paperean edo digitalizatuan), diapositibak eta negatiboak, bideoak edo filmak edozein formatutan (super 8, VHS, BETA), edo bestelako materialak partekatzera – hala nola planoak, zirriborroak, egunkari-ebakinak, aldizkarien ebakinak, bandoak, aktak, karteldegiak, liburuxkak edo pegatinak -, dokumentu eta istorio horiek formatu digital batera eramateko, bizitza luzatu eta garai berrietara berritan berregokitzeko. Eta, aldi berean, aldi jakin batean (XX. mendea) auzo baten kontakizuna modu kolektiboan eraikitzen da.
- Urriaren 20tik 26ra “Argazkineta” Juan de la Cosa, 25 – 23 – 21 kalean egongo da.
ARTE ESZENIKOAK
-BAD
BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdiaren 23. edizioak dantza-, arte biziak, antzerki, instalazio, performance eta antzerki-proposamenak izango ditu, eta Bilbo abangoardiaz beteko dute 10 egunez..
- Aste osoan.
–BILBOKO ZIRKUITUA
BILBOKO ZIRKUITUA barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.
- Urriak 18, 19:00etan. Errekaldeko Udalegian.
Skené Teatro – El salto de Léucade.
“El Salto de Léucade” Agiaren istorioa kontatzen du, Spyros gobernadorearen alabarena. Poesia-ikasketak amaitu ondoren, bere uharte maitera itzuli da, eta han Eirene ezagutu du, aitaren emazte berria.
- Urriak 21, 19:00etan. Basurtuko Udaltegian.
Álex Quiroga Do Carmo – El Actor.
Ikuskizun honetan, aktoreak kontatzen du nola, oztopo asko izan arren, lortu zuen lan honen estreinaldira iristea. Zinema, dantza eta musikaren bidez, protagonistaren bizitza zirraragarria aurkezten du, “La vida es bella” edo “Forrest Gump” bezalako filmekin.
- Urriak 22, 19:00etan. Zorrotzako Udaltegian.
Las Paralelas – Miss Spein.
Oso zaila da miss izatea gaur egun. Miren Argi beheak eta goiak irenstera dator, edozertarako balio duen neska da. Miss Euskadi eta Miss Espainia irabazi ondoren, Miss World izateko prestatzen ari da. Bere armak, bere gaitasunak, bere talentua erakutsiko dizkigu. Denetarik daki, edo hala uste du; ez du ahoan bizarrik, eta su eta gar defendatzen du zein garrantzitsua den feminismoa ulertzea, baina pasatu gabe.
ERAKUSKETAK
-EXPODISTRITO
EXPODISTRITO, aldi baterako erakusketen zikloak hainbat erakusketa ibiltari eskainiko ditu udazkenean zehar auzoetako Udaltegietan zehar
- Aste osoan
Errekaldeko Udaltegia: “Algunas Mujeres Pioneras” – Margoa.
IES Errekaldeberri BHI, 4.ko Plastika eta Ikus-Hezkuntzako ikasleek, 2020-2021 ikasturtean egin duten erakusketa aurkeztu nahi dute. Erabilitako prozedura eta teknikaz aparte, erakusketa honen helburua da gaur eguneko emakume eredugarrien ikusgarritasunean dagoen hutsune garrantzitsuari erantzutea.
Abandoko Udaltegia: David Santiago, Juan Tapia. “Pinceladas de luz” – Argazkigintza.
20 iruditan zehar, natura “ikusteko” eta ulertzeko modu bat erakusten digute, pinturaren zazpi korrontetan oinarriturik: inpresionismoa, erromantizismoa, sinbolismoa, surrealismoa, abstrakzioa, espresionismo abstraktua eta minimalismoa.
- Urriaren 19tik aurrera
San Frantziskoko Udaltegia: Aitor Fernández Vázquez. “Marginal 33” – Margoa.
Lan hau bere bizipenen fruitu da, belaunaldi baten eguneroko eszena urbanoaren erretratua ikusgarri egiteko interesaren emaitza. Bere obrak beraien gaiek duten keinu- eta konposizio-gordintasun berarekin tratatzen ditu.
Castañoseko Udaltegi: Sol Agirre. “Ver, Mirar, Observar” – Argazkigintza.
Erakusketa hau artisau eta diseinugile anonimoentzako omenaldia da. Beraiei esker, egunero herri eta hirietan zehar ibiltzean ikusten dugunari begiratzeak merezi du.
La Bolsako Udaltegia : Francisco Ubillla. “Calle”.
Francisco Ubilla argazkilariaren “Calle” filmak Sony World Photography Award 2017 saria jaso du. Ubilla (Santiago, 1981) Txileko fotokazetaria da, prentsa, dokumental eta kaleko argazkigintzan espezializatua, eta ekitaldietan eta erretratuetan ere aritua.
Begoñako Udaltegia: José Vicente Sobradillo – Margoa
Ingeniari erretiratua mihisearen gaineko olio-pintura bere pasioa da, hainbat gai eta estilotan. Bilboko estudio/tailer batera joan eta gero hasi zen margotzen. XIX. mendeko pintore inpresionisten doitasun-erreplikak egiteaz gozatzen du.
San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia: Karen Amaia “Esto no es un árbol” – Argazkigintza
Erakusketa hau Covid19aren pandemiaren konfinamenduan Afrikan zehar egin zuen bidaia birtualaren emaitza da. Google Mapsen bidez Afrikako zenbait herrialdetan zehar ibili zen, eta konturatu zen hango ibai, delta, mendilerro eta abarrek, goitik ikusita, zuhaitz-pareidolia ikusgarriak osatzen dituztela.
LITERATURA
-BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko saioak honako hitzordu bat izango du aste honetan:
- Urriak: “Begoñako Argia/ La luz de Begoña” hitzaldi zikloa
“Begoñako Argia/ La luz de Begoña” ikerketa historiko, ondare eta antropologikoaren inguruko praktika unibertsitarioen campus bat ezartzea du helburu. Hori guztia, leku horrekiko eta Bilboko Memoria Historikoarekiko sentsibilitate soziala errespetatzen duen errekuperazio, ikerketa eta dibulgazio zientifikoko prozesu baten esparruan. Hala, hitzaldi ziklo bat antolatu da, herritarrei irekia, Bidebarrietako Liburutegian, herritarren zientzia garatzeko eta Begoñako hilerriko Memoria Historikoaren testuingurua eta balioa nabarmentzeko.
BISITA GIDATUAK
Errekalde auzoa aukeratu dute Bilbao Izan programaren bisita gidatuetarako, urrian. Hala, “Ezagutu Oinez” eta “Ezagutu Familian” proposamenek auzoa sakon ezagutzeko aukera eskainiko dute.
-“EZAGUTU OINEZ” Bisita gidatu hauekin, auzoak Errekaldeberriren leinuaren garaitik hiriko gune industrialenetako bat bihurtu arte jasan duen eraldaketa ezagutuko dute parte-hartzaileek.
- Aste osoan, astelehenetik ostiralera 10:30ean eta 18:00etan, Larunbatetan, 10:30ean eta 12:30ean. Ostegun arratsaldeetan (18:00etan) bisitak euskaraz izango dira.
-“EZAGUTU FAMILIAN” lau urtetik gorako haurrak dituzten familientzat diseinatutako proposamena da. Bisita horietan, jolasen eta ipuinen bidez, familiek auzoa beste era batera ezagutuko dute, begirada bitxi eta sortzaile baten bidez, miaketa-kit bati esker. Zentzumenak irekita eta arretaz begiratuz, helduek, txikiek eta txikiek auzoa ikuspegi berrietatik ezagutuko dute..
- Urriak 24 10:30ean eta 12:30ean. Elebidunak.
SARE SOZIALAK:
∙ Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
∙ Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#BILBAOUDAZKENA2021