- Jaialdiaren inaugurazioa La Fundición aretoan egin zen “El alimento de las moscas” ikuskizunarekin
- BAD jaialdiak arte bizien proposamen abangoardistaz beteko du Bilbo urriaren 24ra arte.
(Bilbo, 2021eko urriaren 15ean).-BAD – Bilboko Dantza eta Antzerki Garaikidearen Jaialdia atzo hasi zen La Fundición aretoan, “El alimento de las moscas” antzerki-ikuskizunarekin.
Antzezlan hau Kabia Teatro eta Teatre de l’Enjolit konpainien proposamena da.
Lehenengoa Bilbon jaio zen 2006an ikerketa-gune gisa, eta bere ikuskizunetak eszenaratzearen alderdi guztiak zaintzen dituzte, objektuen, testuaren, musikaren, aktoreen ekintzaren eta argiztapenaren artean harreman organiko, bizi eta ez-hierarkikoa sortuz. Teatre d l’Enjolit, bestalde, 2007an Institut del Teatrek lan eta esperimentazio talde gisa abian jarri zuen Bartzelonako antzerki konpainia bat da. “Potser somniar” bere lehen lanaren ondoren (Institut del Teatreren 2007ko Adrià Gual Saria jaso zuena), bere ibilbidea bere ildoa definituz joan da: gaurkotasunarekin konprometitutako antzerkia, sutsuki kritikoa, zorrotza eta energetikoa.
BADek bere programazioarekin aurrera jarraituko du datorren urriaren 24ra arte. Dantza garaikidearen, arte bizien, antzerkiaren, performancearen, dramaturgia berrien edo tailerren proposamenak honako hiriko eszenatoki hauetan izango dira: Bilborock Aretoa, Harrobia Aretoan, Campos Antzokian eta bere Cúpula Aretoan, Berreginen Museoan eta Fundición Aretoan.
Jaialdiari buruzko informazio guztia esteka honetan dago eskuragarri eta prentsarako materialak, honetan
SARE SOZIALAK:
- Bilbao Udala: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- BAD: FACEBOOK
#BAD2021
#BILBAOUDAZKENA2021