BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA AZAROAREN 28TIK (ASTELEHENA) ABENDUAREN 4RA (IGANDEA)

(Bilbo, 2022ko azaroaren 25).- Bilboko Udalaren kultur agendak honako hitzordu hauek izango ditu datorren asterako:

KULTUR GABONAK

Kulturak protagonismo handia izango du hirian Gabonetan. Programazioa, KULTUR GABONAK izenpean jasoa, kalitatezkoa, askotarikoa eta, gehienbat, doakoa, publiko, gustu eta adin guztientzat diseinatua. Gainera, aisialdia eta kultura auzoetara hurbiltzeko premisarekin jarraituz.

-CLOWN

OIHULARI KLOWN – GABE

  • Abenduaren 2an, 19:00etan, Otxarkoagako Udaltegian

Testurik, konplexurik eta nahikeriarik gabeko ikuskizuna da. Bi clown aktorek bi etxegabe antzezten dituzte, pailazo arloteen tradiziorik garbienean, “Clochards”- ak. 

-INPROBISAZIOAK

MITXEL SANTAMARINA, LEIRE ORBE, IÑAKI MARURI – “INPRO_KOMERYAK”

  • Azaroaren 30ean, 19:00etan, Santutxuko Udaltegian

Izen-buruan bertan igarri daitekenez inprobisazio ikuskizun bat da eta umorezkoa, “komeriyak” hitz joku horrek adierazten duen moduan. Inprobisazio ikuskizunak ez dira berriak, badakigu. Berria dena euskeraz eta gazteleraz aurkeztea da. Umorearen barruan ez dago horrelakorik eta aukera bikaina izango da hau.  

-MAGIA

JULIANINI – ZOORPRENDENTE

  • Abenduaren 1ean, 18:00etan, Basurtuko Udaltegian

Magia ikuskizuna familia osoarentzat, naturari eta faunari buruzko jolasekin, amaiera ikusgarri eta harrigarriarekin. Magia, umorea eta publikoaren parte-hartze aktiboa uztartzen dira.

OLIVER & LIUBA – CRAZY MAGIC SHOW

  • Abenduaren 2an, 17:30ean, Abandoko Udaltegian

Magia ikuskizuna familia osoarentzat, naturari eta faunari buruzko jolasekin, amaiera ikusgarri eta harrigarriarekin. Magia, umorea eta publikoaren parte-hartze aktiboa uztartzen dira

WINSTON COPPELAND – WINSTON COPPELAND-EN MAGIA ZENTZUGABEA! 

  • Abenduaren 3an, 18:00etan, Olabeagako Udaltegian

Winston bere egongelako bigarren magorik hoberena, bakar bakarrik bizi den arren!! Winston, profesional bikaina, bere ikuskizuna aurrera eramaten eta neska mutilak tarte atsegina pasa dezaten saiatuko da.

ILUSIONISMA – THE ISMAGIC SHOW

  • Abenduaren 3an, 19:00etan, Buiako Udaltegian

 “Ilusionisma” magia, emozioa eta dibertimenduaren sinonimoa da. Ikusizko trikimailu ugariz osatutako ikuskizuna eskaintzen du, non ezer ez den dirudiena eta dena doan ikusle harrituaren kide bakoitzaren irudimenaren mugetara iritsi arte. 

-MUSIKA

ALEGRÍA – FLAMENGRASS 

  • Abenduaren 2an, 19:00etan, Bertendona Institutoan 

FlamenGrass, berez, bluegrassaren eta flamenkoaren fusiotik jaiotzen da (erro tradizionaleko musikak dira biak). Lluís Gómez proiektuaren zuzendaria, banjo-jotzaile ezaguna da mundu osoan, eta Kataluniako eskola flamenkoaren gitarrista esanguratsuetako bat ere bai.

  • GABONETAKO ABESBATZEN KONTZERTUAK
  • Abenduak 1, 19:30ean, Basurtuko Inmaculada Elizan Bilbao Kamerata eta Bilboko Rossini Abesbatza Elkartearekin
  • Abenduak 1, 19:30ean, Zorrotzako Inmaculada Elizan Club Deportivo Abesbatza eta Otxarkoaga Abesbatzarekin.

-ANTZERKIA

LA PACHECA COLLECTIVE  – TARÁN-TRAN-TRANSICIÓN

  • Abenduaren 2an, 19:00etan,  San Ignazio- Ibarrekolandako Udaltegian

Trantsizioaren garaiaren berrikusketa, haur zirenen oroitzapenetan eta helduagoak zirenen bizipenen lekukotasunetan oinarrituta. Umorez, zentzugabekeriaz, musikaz, zuzeneko bideoz eta erremediorik gabeko kutsu tragikoz hitz egingo dizuegu: estatu-kolpeaz, destapeaz, feminismoaz, Emerituaz, ultra-eskuinaren urduritasunaz, grisetaz… Norena izan zen kalea? 

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

  • Aste osoan.

San Ignazio – Ibarrekolandako Udaltegia – Santiago Ortega Sánchez-Diezma – Margoa  

El Atelier de Santiren bildumako tranpantojoek irudikatzen dituzte denboraren joanak oroimenaren itzaletan ilundu duen egunerokotasunaren txokoak. Erakusketa hau da herritik hirira etorri direnentzat. Gizon eta emakume baserritarrei, nekazaitzari, merkataritza txikiari, artisautzari eta garai hartako bizimoduari eta aisiari egindako omenaldia da.

Castañoseko Udaltegia –  María Raquel Bartolomé Gutiérrez – Los colores de mi vida – Margoa  

“Koloreekin jolastu. Koloreak bilatu, harrapatu, irudikatu, nire emozioen memoriarekin konektatuz. Meditazio horretan aurkitzen dut bizitzaren erritmoa jarraitzeko behar dudan positibotasuna. Margoaren eta buztin-lanen artean, idatzitako hitza azaleratzen da, eta zikloa osatu, eta berriro ere hasten da. Horixe da nire sormen-prozesua”, adierazten du artistak.

Errekaldeko Udaltegia –  Lorena Pazos Rojos – ¡Presentes! – Argazkigintza
Argazki sorta, ikusarazi nahi duena emakumeak duen balioa, ibili edo bizi dituen eremuetan, egunerokoan eta ohiz kanpoko egoeretan. Kaleko begirada bat aniztasunari, bat-batekotasunari.

La Bolsako Udaltegia – Carmen Ruiz Zaldibar – Margoa
Bere margo akrilikoen bilduma bat aurkezten du, kolorez eta kontraargiz beteak, bizitzaren etapa desberdinetan egindakoak. Toki edo paisaia arruntek eta norbanakoen begiradek ezkutatzen dutena esploratzeko, irudikatzeko, jakiteko beharrari erantzuten dio haren lanak; eta bere helburu bakarra da margootan murgiltzeko prest daudenen irudimena, jakin-mina eta sentipenak esnaraztea.

Begoñako Udaltegia – Begoña Rodríguez – Nostalgia – Argazkigintza

Erakusketa hau, artistaren arabera, “Edizio-modu berriak aurkitzen ditu, nire begiaren pertzepzio sortzailea nire irudien bidez nabarmentzeko. Eta harritu egiten nau argazkigintzak xehetasunez beteriko mundu bisual berria eta inguratzen nauenaren pertzepzio berriak irekitzen dizkidala ikusteak. Gainera, beti lotzen ditut irudiak musika edo literaturarekin. Izan ere, ezinbestean zure emozioetara eramaten zaituen narrazio isila da argazkigintza. Horregatik, bada, «oroimina» oinarri duen erakusketa aurkezten dizuet, 6 bildumatako 30 argazkirekin, koloretan eta zuri beltzean.”

  • Abenduaren 1etik aurrera.

Abandoko Udaltegia – Conchi Artero – Margoa  

Zerua da artistahonen lanen protagonista. Begiratzeak errespetu eta miresmen handia eragiten du, eta, aldi berean, bake- eta ongizate-sentimendu bat zabaltzen du, artistak bere koadroetan transmititu nahi dituen emozioak. Gaiak, funtsean, Euskal Kostaldeko eta Kantabriako paisaiak dira. 2015az geroztik, Parisko Udazkeneko Aretoaren edizio guztietan parte hartu du. Hauxe da Bilbon egin duen lehen erakusketa.

  • Abenduaren 2tik aurrera.

Otxarkoagako Udaltegia – Javier Trapero Alonso – Argazkigintza

“Bilbon jaio nintzen. Hamabost urte neukanetik, kamera bat izan dut esku artean. Betidanik gustatu zait argazkiak ateratzea eta uneak sortzea; muin hori izoztea”, adierazi du artistak.

-LITERATURA

-BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

  • Azaroak 29, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. 

Alexandro PalomasekEsto no se dice” liburua aurkeztuko du. Egilearekin batera Elena Sierra izango da, kulturan aditua den kazetaria.

  • Azaroak 30, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian

Elena Ciordiak “Bilbo, ibilbide bat akuarelaz”. Egilearekin batera, Gonzalo Olabarria, Kultura eta Gobernantza zinegotzia; eta María Jesús Cava, Historia Garaikidean eta Modernoan doktorea izanfo dira.

  • Abenduak 2, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. 

“Mujeres literatas olvidadas o silenciadas: Pilar de Zubiaurre y Sorne Unzueta” Miriam Alzuri Arte Ederren Bilboko Museoko Bildumen buruarekin eta Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziarekin.

DANTZALDIAK

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin. Zuzeneko musika saioak oraindik aire zabalean egingo dira, igandero Casillako Kioskoan, ohiko ordutegian, 18:00etatik 21:00etara. Saio bakoitza orkestra desberdin batek girotuko du.

  • Abenduak 4: Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara. 

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus

#BilbaoGabonak