BILBO MUSIKAZ BETEKO DA GABONETAN KULTUR GABONAK KONTZERTUEKIN

  • Datozen asteetan, bilbotarrek Gabonetako Abesbatzen Kontzertuez gozatu ahal izango dute Hiriko hainbat elizatan, hiriko hainbat abesbatzen partaidetzarekin.
  • Gainera, Argenta Voce, Melodika Ensemble, Martin Barcelona eta Miren de Diego, Soinuak Haizean, Arpenjo bikotea, Flamengrass, Szmana Contraste, eta Antuxuna eta Patx taldeen kontzertuak ospatuko dira.
  • #BilbaoGabonak Udalak Gabonetarako daukan proiektua, Urira itzuliko da pandemiak eragindako murriztapenik gabe eta egun horietan Bilbo erakarpen gune moduan eta aisialdiko, merkataritzako eta kulturako erreferente moduan finkatzeko asmoarekin.

(Bilbo, 2022ko azaroaren 26a).- Kultur Gabonak ekimenak, Gabonak adin guztientzako aisialdi eta kultura planez betetzeko Bilboko Udalak abian jarritako ekimenak, proposamen ugari ospatuko ditu datozen asteetan Urian, hurbileko kultur eragileen eskutik. Horien artean, hiriko hainbat gunetan izango diren musika-hitzorduak nabarmentzen dira, hiriko hainbat espaziotan; hala nola, elizetan, udal zentroetan edo Bertendona Institutuan.

Horrela, aste honetatik urtarrilaren 4ra bitartean, bilbotarrek Bilboko Atxuri, Zabala, Zorrotza, Santutxu, Castaños, Indautxu, Errekalde, Abusu, Abando, Txurdinaga, Irala, Olabeaga eta Basurtu auzoetako elizetan egingo diren GABONETAKO ABESBATZEN KONTZERTUEZ gozatu ahal izango dute.
Gabon-kantuez gozatzeko aukera izango den kontzertu hauetan parte hartuko dute:

Bilboko Ganbera Abesbatzaren eta Orkestra; Otxote Lur Maitea eta Jatorki Abesbatza (Azaroak 27, 12:00etan, Olabeagako San Nikolas eliza); Bilbao Kamerata eta Bilboko Rossini Abesbatza Elkartea (Abenduaren 1ean, 19:30ean, Basurtuko Inmaculada Elizan); Club Deportivo Abesbatza eta Otxarkoaga Abesbatza Abenduaren 2an, 19:30ean, Zorrotzako La Milagrosa parrokian); Deustoarrak Abesbatza eta Otxote Bilbao Argia (Abenduaren 16an, 19:30ean, Castañoseko El Salvador Eliza); Iubilo Bilbao Abesbatza eta Lagundi Abesbatza (Abenduaren 17an, 20:00etan, Abandoko 5. Parrokia); Begoñako Sustraiak Abesbatza  eta Bilbao Musikako Gazte Abesbatza (Abenduak 21, 20:15ean, Errekaldeko Nuestra Señora del Rosario Eliza); Andre Berri Abesbatza eta Arraizpe Abesbatza Elkartea (Abenduaren 22an, 19:30ean, Txurdinagako Santa Maria de Birjinetxe Eliza); Garaizarko Matsorriak eta San Fran Korue (Abenduaren 23an, 19:30ean, San Inazioko Eliza); San Anton Orfeoia eta Euskeria Abesbatza (Abenduaren 28ko 20:00etan, La Peña-Abusuko El Buen Pastor Eliza) ; Mikel Deuna Abesbatza eta Inmakuladako Abeslariak Abesbatza (Abenduaren 29an, 19:30ean, Otxarkoagako Santos Justo y Pastor Parrokia);  Emays Abesbatza eta San Inazio Abesbatza (Urtarrilaren 2an, 18:30ean, Zabalako San Rafael Eliza);  Gaudeamus eta Bizkaiko Ingeniarien Abesbatza (Urtarrilaren 3an, 20:00etan, Indautxuko El Carmen Eliza); y Ars Viva Abesbatza (Urtarrilaren 4an 20:30ean, Santutxuko El Carmelo Eliza).

Gainera, hiriko beste gune batzuek ere proposamen ezberdinak hartuko dituzte, honako kontzertu hauekin:

  • Szamana Contraste

Azaroaren 26an, 19:30ean, Buia Udaltegian 

Karolina Kinastowskak eta Hugo Siveriak kontzertua eskainiko dute Sambak eta popak bat egiten duten lekuan, gitarrak ahotsa aurkitzen du, ezagunak ezezaguna aurkitzen du eta pasioak pasioa aurkitzen du. Brasilek Poloniarekin muga egiten duen lekua.

  • “Alegría”, Flamengrass 

Abenduaren 2an, 19:00etan, Bertendona Institutoan (sarrera behar duen kontzertu bakarra – 5 euro. Sarrerak esteka honetan)  

FlamenGrass, berez, bluegrassaren eta flamenkoaren fusiotik jaiotzen da (erro tradizionaleko musikak dira biak). Lluís Gómez proiektuaren zuzendaria, banjo-jotzaile ezaguna da mundu osoan, eta Kataluniako eskola flamenkoaren gitarrista esanguratsuetako bat ere bai.

  • “Cantar sintiendo, sentir cantando”, Melodika Ensemble; 

Abenduaren 14an, 19:00etan, El Salvador elizan, Castaños

Birikak bete egiten dira, arimak gainezka egiten du. Notak jaio eta hegan egiten dute, kadentzia bat osatzen dute. Taupadak konpasatu egiten dira eta bihotzak abestu egiten du. Lau ahotsek bat egiten dute sentimendu berdin batez biziagotutako harmonia melodiko batean, musikaren ametsetik ez esnatzeko.

  • “Love Music Concert”, Martin Barcelona eta Miren de Diego

Abenduaren 15ean, 20:00etan, Paduako San Antonio elizan

Martín Barcelona tenor bilbotar gazteak eta Miren de Diego biola-jotzaileak era askotako lanek osatutako errepertorioa interpretatuko dute, tonu liriko batekin. Hor izango dira maitasunaren, zinemaren eta lurraren kanta ezagunenak. Leonard Cohen, Frank Sinatra, Elvis Presley, Louis Armstrong, Elton John, Josh Groban, II Divo, Mikel Laboa, Xabier Lete eta beste batzuen arrakasta handiak. 

  • “Un viaje sonoro y visual por las emociones”, Soinuak Haizean.

Abenduaren 19an, 19:00etan, Castañoseko El Salvador Elizan 

Ikuskizun musikal honetan, Emozio Jaunak gure emozioak bereizten, estimatzen eta bideratzen lagunduko digu, Beethoven, Prokoviev, Strauss, Korsakov, Mussorsgy eta Chopinen musikaz lagunduta, besteak beste. 

  • “Itoizezank!”, Antuxuna eta Patx 

Abenduaren 29an, 19:00etan, Errekaldeko Udaltegian

Itoizezank! Abar irratsaioko gidariak, Antuxuna ta Patx, Sigrid erreginaren bila Itoiz taldearen unibertsoan barna, irudi eta doinuak berrulertuz, magazin surreal bat aurkeztera gatorzkizue. 

#BILBAOGABONAK

#BilbaoGabonak Urira itzuliko da Gabonetan, inoiz baino ilusio handiagoarekin, bi urte egin ostean murriztapenen pean. Era horretan, Bilbok ostera ere izango ditu auzo guztietako kaleak magiaz, argiz, aisialdiz eta kulturaz bete-beteak, datorren urtarrilaren 8ra arte.

#BilbaoGabonak proiektu asmo handiko eta berezi bat da, eta Udalak, berarekin, programaziorik albait askotarikoena jartzen du abian, adin guztietako jendearentzat, baina batez ere umeentzat, eta, betiere, Bizkaiko hiriburua erakarpen gune moduan eta aisialdiko, merkataritzako eta kulturako erreferente moduan finkatzearren, baita egun horietan ere.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus

#BILBAOGABONAK