BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA ABENDUAREN 12ETIK (ASTELEHENA) 18RA (IGANDEA)

(Bilbo, 2022ko abenduaren 9).- Bilboko Udalaren kultur agendak honako hitzordu hauek izango ditu datorren asterako:

KULTUR GABONAK

Kulturak protagonismo handia izango du hirian Gabonetan. Programazioa, KULTUR GABONAK izenpean jasoa, kalitatezkoa, askotarikoa eta, gehienbat, doakoa, publiko, gustu eta adin guztientzat diseinatua. Gainera, aisialdia eta kultura auzoetara hurbiltzeko premisarekin jarraituz.

ARTE ESZENIKOAK

– ZIRKUA

  • Abenduak 16, 18:00etan, Zorrotzako Frontoian.

CIA TROTAMUNDOS – NEGUKO ZIRKUA

5 pertsonaia euren beroki deigarriekin taularatzen dira eurak interpretatzen duten musikaren konpasean, euren trebetasun guztiak ikusentzuleekin partekatzeko eta une harrigarria eta dibertigarria igarotzeko prest. Aireko oihal eta trapezio ikuskizun zoragarriak, Hula Hoop hipnotikoak, erreboteko pilotak, mini trump jauzien ikuskizun dibertigarria, bikote-akrobazia eta Cyr Gurpil ekitaldi harrigarria dira 60 minutuko iraupena duen eta familia osoari zuzenduta dagoen ikuskizun honen osagaiak.

  • Abenduak 18, 11:00etan. Abusu – La Peña.

ZIRKOZAURRE – OLENTZERO

Zirku kalejira malabarista, akrobata, orekari eta musikariekin, kaleak eta plazak kolorez beteko dituena. Artistak euskal mitologian ohikoak diren pertsonaiez jantzita joango dira, galtzagorriz esaterako. Beren ibilbidea amaitzeko, jai giroko erakusketa txiki bat egingo dute, hainbat metroko altueran dagoen arkupe baten gainean airezko erakustaldi bat barne.

-ANTZERKIA

  • Abenduak 15, 19:00etan, Begoñako Udaltegia.

TOTUM – EL RESCATE

Banketxeek porrot egin dute eta langabezian dagoen aktore bat kontratatu beharra daukate: axolagabea, etsitua, joera du bere burua errudun jotzeko eta bere buruari izen ona kentzeko… Ezaugarri ezin hobeak pagaburu batentzat. Pertsonaiek beren taktika guztiak baliatuko dituzte, amarru hala-moduzko eta ez oso legezkoak, lortu nahi dutena lortzeko: poltsikoratzea?, gaizki egina ordaintzea?, iruzur berriak asmatzea? Gure aktoreak azpijoko batean harrapatuta aurkituko du bere burua, ametsik txarrenean ere irudikatuko ez lukeen eran. El rescate antzezlana umore handiarekin eta errealitate-dosi handiekin dago egina. Luzera, beti irabazten dute banketxeek, eta beranduegi ote den hori aldatzeko

EUSKAL FOLKLOREA

  • Abenduak 17, 18:00etan Zorrotzako Frontoian Ibai-Arte Dantza Taldearekin.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

  • Aste osoan.

Otxarkoagako UdaltegiaJavier Trapero Alonso – Argazkigintza

Bilbon jaio nintzen. Hamabost urte neukanetik, kamera bat izan dut esku artean. Betidanik gustatu zait argazkiak ateratzea eta uneak sortzea; muin hori izoztea”, adierazi du artistak.

San Ignazio – Ibarrekolandako UdaltegiaSantiago Ortega Sánchez-Diezma – Margoa

El Atelier de Santiren bildumako tranpantojoek irudikatzen dituzte denboraren joanak oroimenaren itzaletan ilundu duen egunerokotasunaren txokoak. Erakusketa hau da herritik hirira etorri direnentzat. Gizon eta emakume baserritarrei, nekazaitzari, merkataritza txikiari, artisautzari eta garai hartako bizimoduari eta aisiari egindako omenaldia da.

Castañoseko Udaltegia – María Raquel Bartolomé Gutiérrez – Los colores de mi vida – Margoa

Koloreekin jolastu. Koloreak bilatu, harrapatu, irudikatu, nire emozioen memoriarekin konektatuz. Meditazio horretan aurkitzen dut bizitzaren erritmoa jarraitzeko behar dudan positibotasuna. Margoaren eta buztin-lanen artean, idatzitako hitza azaleratzen da, eta zikloa osatu, eta berriro ere hasten da. Horixe da nire sormen-prozesua”, adierazten du artistak.

Errekaldeko Udaltegia – Lorena Pazos Rojos – ¡Presentes! – Argazkigintza
Argazki sorta, ikusarazi nahi duena emakumeak duen balioa, ibili edo bizi dituen eremuetan, egunerokoan eta ohiz kanpoko egoeretan. Kaleko begirada bat aniztasunari, bat-batekotasunari.

La Bolsako Udaltegia – Carmen Ruiz Zaldibar – Margoa
Bere margo akrilikoen bilduma bat aurkezten du, kolorez eta kontraargiz beteak, bizitzaren etapa desberdinetan egindakoak. Toki edo paisaia arruntek eta norbanakoen begiradek ezkutatzen dutena esploratzeko, irudikatzeko, jakiteko beharrari erantzuten dio haren lanak; eta bere helburu bakarra da margootan murgiltzeko prest daudenen irudimena, jakin-mina eta sentipenak esnaraztea.

Begoñako Udaltegia – Begoña Rodríguez – Nostalgia – Argazkigintza

Erakusketa hau, artistaren arabera, “Edizio-modu berriak aurkitzen ditu, nire begiaren pertzepzio sortzailea nire irudien bidez nabarmentzeko. Eta harritu egiten nau argazkigintzak xehetasunez beteriko mundu bisual berria eta inguratzen nauenaren pertzepzio berriak irekitzen dizkidala ikusteak. Gainera, beti lotzen ditut irudiak musika edo literaturarekin. Izan ere, ezinbestean zure emozioetara eramaten zaituen narrazio isila da argazkigintza. Horregatik, bada, «oroimina» oinarri duen erakusketa aurkezten dizuet, 6 bildumatako 30 argazkirekin, koloretan eta zuri beltzean.”

Abandoko UdaltegiaConchi Artero – Margoa

Zerua da artistahonen lanen protagonista. Begiratzeak errespetu eta miresmen handia eragiten du, eta, aldi berean, bake- eta ongizate-sentimendu bat zabaltzen du, artistak bere koadroetan transmititu nahi dituen emozioak. Gaiak, funtsean, Euskal Kostaldeko eta Kantabriako paisaiak dira. 2015az geroztik, Parisko Udazkeneko Aretoaren edizio guztietan parte hartu du. Hauxe da Bilbon egin duen lehen erakusketa.

Otxarkoagako UdaltegiaJavier Trapero Alonso – Argazkigintza

Bilbon jaio nintzen. Hamabost urte neukanetik, kamera bat izan dut esku artean. Betidanik gustatu zait argazkiak ateratzea eta uneak sortzea; muin hori izoztea”, adierazi du artistak.

LITERATURA

  • Abenduak 15, 19:00etan. Abandoko Udaltegia.

TXANI RODRÍGUEZ Y MÓNICA CRESPO – EL PROCESO DE CONVERTIRSE EN ESCRITORA

Mónica Crespo nobelagilea aurkezlea izanda, berak eta Txani Rodríguez idazleak kontatu egingo digute nolakoa den literatura lanbidea egiteko prozesu ez hain erreza.

-BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan

  • Abenduak 12, 19:00etan Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian.

Esmeralda HernandokElaia y las esculturas de Bilbao” aurkeztuko du. Egilearekin batera, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotzia eta José Ángel Medina editorea egongo dira.

  • Abenduak 13, 19:00etan Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian.

Juan Sisinio Pérez Garzónek eta Antonio Riverak “Historia de las izquierdas en España” eta “Historia de las derechas en España” aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren. Hitzordu honetan, egileek Olatz Barriuso El Correo-ko kazetaria eta Kepa Bilbao Ariztimuño irakaslea izango dituzte lagun.

  • Abenduak 14, 19:00etan Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian.

Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren hitzordu berria “Nola lortzen da energia olatuetatik?” ospatuko da, Paula Serras Malilloren eskutik, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Energia Ingeniaritza Saileko irakaslea, UPV/EHUkoa eta EOLO ikerketa-taldeko kidea.

  • Abenduak 15, 19:00etan Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian.

Gaurkotasunarekiko topaketak” zorroztasunez eta zabalkunderako asmoarekin, gaur egungo gai handiak aztertuko dira, betiere akademizismorik gabe. Oraingo honetan, Pedro Baños izango da, geopolitikan, estrategian, defentsan, segurtasunean, terrorismoan, inteligentzian eta nazioarteko harremanetan aditu handienetako bat, “La encrucijada mundial. Un manual del mañana” liburua aurkezteko eta horri buruz hitz egiteko.

MUSIKA

-BERTSO SAIOAK

  • Abenduak 15, 19:00etan. Deustuko Udaltegia.

HIÑE ZAPIAIN, HAIZEA ARANA, MADDI AIESTARAN, MAITE SARASOLA, IRATXE MUXIKA, ANER PERITZ, LIBE GOENAGA – EZ DA KASUALITATEA

Kide eta bidelagun diren 7 gaztek osatutako bertso-saio musikatua da honakoa. Ohiko bertso-saio batez haratago joateko asmoa duena, formalki zein edukian. Musikaren laguntzarekin ariko dira inprobisatzen bertsolariak, bi diziplinak uztartuz eta gai berriei ertz berriak bilatzeko asmotan, haien errealitatetik eta marko feministaren baitan

-KONTZERTUAK

  • Abenduak 14, 19:00etan. El Salvador Eliza. Castaños.

MELODIKA ENSEMBLE – CANTAR SINTIENDO, SENTIR CANTANDO MUSIKA

Birikak bete egiten dira, arimak gainezka egiten du. Notak jaio eta hegan egiten dute, kadentzia bat osatzen dute. Taupadak konpasatu egiten dira eta bihotzak abestu egiten du. Lau ahotsek bat egiten dute sentimendu berdin batez biziagotutako harmonia melodiko batean, musikaren ametsetik ez esnatzeko.

  • Abenduak 15, 20:00etan San Antonio De Padua Eliza. Irala.

MARTIN BARCELONA – MIREN DE DIEGO LOVE MUSIC CONCERT

Martín Barcelona tenor bilbotar gazteak eta Miren de Diego biola-jotzaileak era askotako lanek osatutako errepertorioa interpretatuko dute, tonu liriko batekin. Hor izango dira maitasunaren, zinemaren eta lurraren kanta ezagunenak. Leonard Cohen, Frank Sinatra, Elvis Presley, Louis Armstrong, Elton John, Josh Groban, II Divo, Mikel Laboa, Xabier Lete eta beste batzuen arrakasta handiak.

-GABONETAKO ABESBATZEN KONTZERTUAK

  • Abenduak 16, 19:30ean, Castañoseko El Salvador Elizan Deustoarrak Abesbatza eta Otxote Bilbao Argiarekin.

  • Abenduak 17, 20:00etan, Abandoko 5. Parrokian Iubilo Bilbao Abesbatza eta Lagundi Abesbatza.

ONDAREA

-ARGAZKINETA SHOW

  • Abenduak 13, 19:00etan. Buen Pastor Eliza. Abusu – La Peña.

Ikuskizun dibertigarria eta entretenigarria izango da, jendearen parte hartzearekin. Abusu – La Peña auzoko bizilagunek helarazi dizkiguten argazkiak, oroitzapenak eta bizipenak proiektatuko dira. Irudiak eta pertsonak izango dira, beraz, hitzordu honetako protagonistak.

DANTZALDIAK

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzari ezagunekin. Zuzeneko musika saioak Casilla pabiloiaren barruan egingo dira, hotza eta euria saihesteko, ohiko ordutegian, 18: 00etatik 21:00etara.

  • Abenduak 18: en el Pabellón de la Casilla, de 18:00 a 21:00 horas.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus

#BILBAOGABONAK