BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “XXI. MENDEKO EMAKUME IDAZLEAK” ZIKLOAREN SAIO BERRI BAT HARTUKO DU ASTELEHENEAN, HILAK 19, ETA BERTAN MARTA SAN MIGUEL IZANGO DA

  • Idoia Jauregi kazetariak gidatutako topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan.

(Bilbo, 2022ko abenduaren 14).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak ABENDUAREN 19an, ASTELEHENA, ekingo dio berriro “XXI. Mendeko Emakume Idazleak” zikloari, Marta San Miguelekin.

Idoia Jauregi kulturan especializatutako kazetariak gidatua, “XXI. Mendeko Emakume Idazleak” 2018an jarri zen abian, literatura garaikideko emakume idazleen lanean arreta jartzeko helburuarekin. Almudena Grandes, Dolores Redondo, María Oruña, Elvira Lindo, Najat El Hachmi edo Karmele Jaio bezalako idazleek parte hartu dute topaketa hauetan.

Asteleheneko gonbidatua, Marta San Miguelek,Antes del salto” eleberrian egiten du debuta, atxikimenduen, amatasunaren edo uko egiteen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen duen istorio intimo eta zintzoa. Narrazio hunkigarria, atzean zer uzten den aztertzen duena eta memoria oraindik benetan existitzen garen espazio bakartzat aldarrikatzen duena.

  • Hitzordu hau 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK: