BILBOKO UDALAK OTXARKOAGARA ERAMANGO DU MUSIKA “BETIKO MUSIKA DE SIEMPRE” PROGRAMAREN BITARTEZ

  • Sei kontzertuak, sarrera librekoak eta helduei zuzendutakoak, urtarrilaren 28an (larunbata), otsailaren 11n eta 25ean (larunbata), martxoaren 4an eta 18an (larunbata) eta apirilaren 22an egingo dira

 

(Bilbo, 2023ko urtarrilaren 20).- Bilboko Udalak “Betiko Musika de siempre”  programaren edizio berri bat jarri du martxan aurten ere. Horrela, Otxarkoaga auzoko Udaltegiak musika estilo ezberdinetako sei kontzertu hartuko ditu, sarrera librekoak eta helduei zuzendutakoak.

 

Kontzertuak 19:00etan izango dira eta urtarrilaren 28an (larunbata); otsailaren 11n eta 25ean (larunbata); martxoaren 4an eta 18an (larunbata); eta apirilaren 22an (larunbata) ospatuko dira.

 

“Betiko Musika de siempre” urtarrilaren 28an, larunbata, hasiko da Soinuak Haizean taldearen “Itsasoa laino dago” ikuskizunarekin. Dantza tradizionala eta garaikidea, musika eta antzerkia batzen dituen diziplina anitzeko showa da, eta sardinerez, sarderez, kontserbagileez, aldi berean familia eta etxea zaintzeaz arduratzen diren emakume langileez eta gizonak itsasotik itzuliko ote liratekeen etengabeko zalantzaz hitz egiten duen istorio bat kontatzen du.

 

Otsailean The Cherry Boppers (larunbata 11) eta Alma Lationoamericana (larunbata 25) taldeen txanda izango da. Lehenengoek, bilbotarrak, erritmo afroamerikarrak zabaltzen dituzte eta aurreko hamarkadetako erritmo beltz zoragarriak jotzen gozatzen dute. Hau da, jazzaren sakontasuna, soularen dotorezia, funk izerditsua, afro eromena edo bidaia psikodelikoa.          
Alma Latinoamericana musika-programa bat da, eta Latinoamerikako herri-musikako lanak biltzen ditu, XX. mendearen bigarren erdian artista ospetsuek, bakarlariek eta hirukote ospetsuek, batez ere, zabaldu zituztenak. Ibilbide bat egiten da hainbat generotan zehar (boleroa, chachacha, Peruko balsa, guarania, etab.), ahotsa eta gitarra protagonista dituzten musika moldaketa originalekin

 

Martxoan Otxarkoagako Udaltegiak Moonlight Shadows eta La Sureña taldeen emanaldiak eskainiko ditu, martxoaren 4an eta 18an, hurrenez hurren.

 

Moonlight Shadows-ek denboran zeharreko bidaia eskaintzen digu, jazzaren estandarrak interpretatuz, Rythm & Blueseko kantu klasikoekin batera, egungo gaiez gain. Jazzaren eta soularen kondaira handietako kantu ahaztezinak aurkituko ditugu, hala nola Ella Fitzgerald, Aretha Franklin, Frank Sinatra, Louis Armstrong, Elvis Presley edo Amy Whinehouse.

 

La Sureña laukote klasikoa da (bandoneona, pianoa, kontrabaxua eta ahots instrumentala) dantzari profesional bikote batekin eta eszenatoki multimediako atzealdearekin.

 

Edizio honi amaiera emateko “Betiko Musika de siempre” ekimenak ASPARVI Abesbatza izango du apirilaren 22an. Abesbatza hau 2000. urtean sortu zen, 22 urteko ibilbidea darama eta gaur egun ASPARBIn (Bizkaiko Parkinson Elkartea) egiten den Musikoterapia eta Ahots Terapiako terapiaren parte da. Iñaki González eta Itxaso Lemónizek zuzenduta, abesbatzak genero guztiak abesten ditu eta berdin ausartzen da euskal errepertorio tradizionalarekin eta boleroekin eta habanera edo rantxerekin.

 

 

SARE SOZIALAK:

 

www.bilbaokultura.eus