BILBOKO UDALAK MIREN AGUR MEABE ZORIONDU DU, POESIA SARI NAZIONALA EUSKARAZ IDATZITAKO LAN BATEKIN IRABAZI DUEN LEHENENGO IDAZLEA

  • Alkatea, bilbotar guztien izenean, poeta eta narratzaile honekin harremanetan jarri da, sari honengatik zoriontzeko. Lehen aldia da sari hau euskaraz idatzitako lan batek jasotzen duena, gainera, emakume batek idatzia.

(Bilbon, 2021eko irailaren 24an). Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, bilbotarren izenean, bere poza eta zorionak helarazi dizkio Miren Agur Meaberi, Poesia Sari Nazional irabazi berria dela-eta. Sari hau lehen aldiz eman zaio euskaraz idatzitako lan bati.

Kultura Ministerioak antolatzen duen sariketa honetako epaimahaiak Nola gorde errautsa kolkoan obra goraipatu du: “euskal poeta garaikide handietako baten poema sorta heldua da. Memoria-liburu baten gisara hasten da baina, garatzen doan heinean, hainbat ahots, estilo eta tonu erakusten ditu”. Gainera, “maisutasunez uztartzen ditu urteen joanaren garraztasuna eta bizitasun eta freskotasun kementsuak”.

Miren Agur Meabek eta Bilboko Udalak oso harreman estua sortu dute urteetan zehar. Izan ere, egile hau ohiko kolaboratzailea da Bidebarrieta Kulturgunean, Bidebarrietako liburutegiaren gogoetarako elkargunea, literatur, poesia, zientzia eta zabalkuntza ekitaldiak hartzen dituena. Gainera, epaimahaiko kidea izan da zenbait literatur sariketatan, hala nola Blas de Otero – Bilboko Uria poesia-sariketan. Modu berean, Meabe Bilboko Udaleko Euskararen Aholku Batzordeko kidea da.