BILBOKO UDALAK MIGUEL DE UNAMUNO SAIAKERA SARIKETAREN XXIV. EDIZIORAKO DEIALDIA EGIN DU

  • Lehiaketak, edozein nazionalitatetako saiakeragileei zuzenduta dagoena, jatorrizko lanak jasotzeko epea gaur, otsailaren 15ean (asteazkena) ireki du eta apirilaren 30ean (igandea) itxiko du.

  • Sariaren diru-kopurua 6.000 eurokoa izango da bi modalitateetako bakoitzerako: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa.

(Bilbo, 2023ko irailaren 15).- Bilboko Udalak GAUR, OTSAILAK 15, ireki du Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren edizio berriaren proposamenak aurkezteko epea. Sari hauen lehen edizioa 1999an ospatu zen, idazle, pentsalari eta filosofo bilbotarra omentzeko. Aurten, deialdi berri honen originalak jasotzeko epea apirilaren 30ean, igandean, itxiko da.

24. edizio honetan, berriz ere, bi modalitate antolatu dira, gaztelaniazkoa eta euskarazkoa, eta biek 6.000 euroko saria izango dute, baita saritutako lanak argitaratzea ere.

Partaidetza, euren lana Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten duten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez (DIN A-4 formatuan normalizatuta, Times New Roman letra mota edo baliokidea, 12 letra tamaina), 1,5 espaziotan idatzita.

Miguel de Unamuno Saiakera Sariketaren XXII. edizioan parte hartzen duten saiakeragileek beren lanak formatu digitalean bidali beharko dituzte Udalaren web orriaren bidez, www.bilbao.eus/premiounamuno eta www.bilbao.eus/unamunosaria helbideetan. Bi weborrialde horietan kontsultatu ahal izango dira bai oinarri osoak bai izena emateko formularioa.

XXIII. EDIZIOA

Aurreko edizioan, gaztelerazko modalitatean Herminia Luque Ortizen “Sororidad/Hermanadad” saiakera izan zen irabazlea.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus