BILBOKO UDALAK MIGUEL DE UNAMUNO SAIAKERA SARIKETAREN XXIII. EDIZIORAKO DEIALDIA EGIN DU

  • Lehiaketak, edozein nazionalitatetako saiakeragileei zuzenduta dagoena, jatorrizko lanak jasotzeko epea otsailaren 15ean (asteartea) irekiko du eta apirilaren 30ean (larunbata) itxiko du.
  • Sariaren diru-kopurua 6.000 eurokoa izango da bi modalitateetako bakoitzerako: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa.

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Sariketaren beste edizio baterako deialdia deitu du. Sariaren lehen edizioa 1999an egin zen, Bilboko idazle, pentsalari eta filosofoa omentzeko eta 2022an 23. edizioa ospatsen dute. Aurten, deialdi berri honen originalak jasotzeko epea otsailaren 15ean, asteartea, hasi eta apirilaren 30ean, larunbata, itxiko da.

XXIII. edizio honetan, berriz ere, bi modalitate antolatu dira, gaztelaniazkoa eta euskarazkoa, eta biek 6.000 euroko saria izango dute, baita saritutako lanak argitaratzea ere.

Partaidetza, euren lana Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten duten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez (DIN A-4 formatuan normalizatuta, Times New Roman letra mota edo baliokidea, 12 letra tamaina), 1,5 espaziotan idatzita.

Miguel de Unamuno Saiakera Sariketaren XXII. edizioan parte hartzen duten saiakeragileek beren lanak formatu digitalean bidali beharko dituzte Udalaren web orriaren bidez, www.bilbao.eus/premiounamuno eta www.bilbao.eus/unamunosaria helbideetan. Bi weborrialde horietan kontsultatu ahal izango dira bai oinarri osoak bai izena emateko formularioa. 

XXIII. EDIZIOA 

Aurreko edizioan, gaztelerazko modalitatean, Jorge Fernandezen “Espectropías” saiakera izan zen irabazlea. Euskarako modalitatean Oskar Gaztelu izan zen irabazlea “Heriotzari aurrez aurre begira” lanarekin.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus