BILBOKO UDALAK GAUR, MARTXOAK 15, IREKIKO DU BLAS DE OTERO-ÁNGELA FIGUERA POESIA LEHIAKETAREN XIV. EDIZIOA

  • 5.500 euroko sariarekin euskarazko zein gaztelaniazko modalitaterako, poema-liburuak jasotzeko epea maiatzaren 30ean, igandea, itxiko da. Lehen aldiz, Blas de Otero ez ezik, Ángela Figuera poeta bilbotarra ere omenduko du lehiaketak.
  • Gaztelaniazko modalitaterako, jatorrizkoak helbide honetara bidali behar dira bilbao.eus/premioblasdeotero eta euskarazkorako, honetara:
    bilbao.eus/blasdeoterolehiaketa.

Bilboko Udalak Nazioarteko Poesia Lehiaketaren edizio berrirako deialdia egin du. Lehen aldiz, Blas de Otero ez ezik, Ángela Figuera poeta bilbotarra ere omenduko du lehiaketak.

Lehiaketaren hamalaugarren edizioak gaur, MARTXOAK 15 ASTELEHENA, irekiko du deialdian parte hartzeko interesa duten egileek beren poema-liburuak bidaltzeko epea. Bi modalitatetan parte har dezakete: euskarazkoan eta gaztelaniazkoan. Deialdia MAIATZAREN 30ean (igandea) itxiko da eta bi modalitateetako saria 5.500 eurokoa izango da.

Poema-liburuak helbide hauetara bidali behar dira: www.bilbao.eus/premioblasdeoterogaztelaniaz idatzitako lanak direnean, eta www.bilbao.eus/blasdeoterolehiaketaeuskarazko jatorrizkoak direnean.

Formatu digitalean bakarrik onartuko dira eta gutxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izan beharko dituzte. Gainera, lanen gaia, errima eta neurria librea izan ahal da.

Blas de Otero – Ángela Figuera Nazioarteko Poesia Lehiaketan edozein nazionalitate edo bizilekutako egileek parte har dezakete. Parte hartzen duten poema-liburuek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute nahitaez, eta ez dago baimenduta aurretik beste lehiaketetan sarituak izatea, eta accesitik lortu bakoak izan behar dira. Lehiaketan ez dira onartuko, halaber, lortu nahi den modalitatea ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Aurreko edizioan, gaztelaniazko modalitateko irabazlea Sergio García Zamora poeta kubatarra izan zen, Los maniquíes enfermos’ lanarekin, oinarri surrealistako idazkeraren indarra eta originaltasuna, eta literatura-baliabideen erabilera bikaina eta bertso eta prosa poetikoagatik sarituta.

Euskarazko modalitatean, Jokin Erkoreka Abiorentzat izan zen saririk handiena, Banda obragatik. Lan horretan, epaimahaiak bere egituraren zehaztasuna eta biribiltasuna nabarmendu zituen.

SARE SOZIALAK