BILBOKO UDALAK GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN XXXIX. EDIZIOAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA IREKI DU

  • Ekimen honek bi helburu ditu: literatura-sorkuntza sustatzea eta euskarazko autore garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazten laguntzea.

  • Parte hartzen dutenek 3.500 euroko saria eta 1.750 euroko bi akzesit eskuratzeko aukera izango dute, bi modalitateetan: euskaraz eta gaztelaniaz.

  • Jatorrizko eta argitaratu gabeko kontakizunak aurkezteko azken eguna martxoaren 30a, asteazkena, izango da. Lehiaketaren oinarri guztiak www.bilbao.eus/concursoaresti eta www.bilbao.eus/arestilehiaketa webgunetan daude jada.

(Bilbon, 2022ko urtarrilaren 25ean).- Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren edizio berria jarri du abian. 2022 honetan, XXXIX. edizioa ospatzen da, eta, ohi bezala, bi modalitate daude: euskara eta gaztelania. Biek 3.500 euroko saria eta 1.750 euroko bi akzesit dituzte.

Kultura-ekimen horrek bi helburu ditu: literatura-sorkuntza sustatzea eta euskarazko autore garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazten laguntzea. Lehiaketa, 18 urtetik gorako edozein nazionalitateko idazleei dago zabalik, baina aurkezten diren lanen jatorrizko hizkuntza Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bat izan beharko da, izan ere, ez da itzulpenik onartuko. Ipuinen gaia librea izango da, eta ipuinak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira. Gehienez ere hamabost orrialde izango dituzte (Times New Roman edo baliokidean, 12 gorputzean) 1,5 espazioan. Informazio guztia helbide hauetan kontsulta daiteke: www.bilbao.eus/concursoaresti eta www.bilbao.eus/arestilehiaketa.

  • Parte hartzen duten guztiek martxoaren 30era arte izango dute ipuinak formatu digitalean aurkezteko Udalaren web orriaren bidez.

Aurreko kasuetan bezala, modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, literatura arloko pertsona ospetsuek osatua.

AURREKO EDIZIOA

2021eko edizioan, gaztelaniazko kategorian saritutako lana Belén Sevillanoren “Vuelo Nupcial” izan zen. Bi akzesitak Alejandro Hernán Manríquez-en “Cachorros” eta Alejandro Hernán Manríquez-en “El costado blanco de mi amor” ipuinentzat izan ziren.

Euskara modalitateari dagokionez, Karmele Mitxelenaren “Begi urdinak” ipuina izan zen irabazlea. Bi akzesitak Juan Mari Atutxaren “Mandragorak eta azeri-buztanak” eta Nerea Arrutiren “Lope de Aguirre, Traidore” ipuinentzat izan ziren.

Gabriel Arestik (Bilbo, 1933 – 1975) olerkia, eleberria, ipuina eta antzerkia landu zituen, eta, horrez gain, literatura unibertsaleko zenbait lan itzuli zituen euskarara eta Euskaltzaindian egin zuen lanaren bitartez, euskal hizkuntza modernoaren oinarriak sendotzen lagundu zuen. Idatzi zituen lan ezagunenak “Euskal harria” (1968) eta 3 / 3 “Harrizko herri hau” (1971) eta 2014an mende erdi bete zuen “Harri eta herri” (1964) olerki liburuak dira.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus