- Ane Irazabal kazetariak parte hartuko du jardunaldi honetan, eta Dani Álvarez eta Mikel Erreparaz berarekin izango dira.
- Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.
(Bilbon, 2022ko otsailaren 3an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Gaurkotasunarekko Topaketak” zikloko hitzordu berria hartuko du hurrengo asteartean, hilak 8. Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.
Oraingo honetan, Europako migrazio-krisia izango da hitzaldirako ardatza, Ane Irabazal kazetariak gidatua eta Dani Álvarez eta Mikel Reparaz kazetariak lagunduta.
Ane Irazabal EiTBren nazioarteko korrespontsala da, eta Ekialde Ertaineko eta Europako migrazio-fenomenoetan espezializatuta dago; beraz, bere esperientza ezinbestekoa izango da jorratu beharreko gaiaren erronkak eta ikuspuntu desberdinak ulertzeko. Irazabalek bost urte baino gehiago eman zituen Ekialde Hurbilean, Palestinan eta Egipton, eta bost Italian. Gaur egun Berlinen bizi da.
Ane Irazabali EuroBasque 2019 Kazetaritza saria eman zioten “Awlad-Hesiak gainditu” dokumentalarengatik. Dokumental honek bi neskato eta bi mutiko errefuxiatuaren testigantza jasotzen du, exodo baten etapa desberdinetan daudenak iragaitzazko herrialdeetatik azken helmugara arte eta hezkuntzarako sarbide desberdina dutenak.
“Gaurkotasunarekiko topaketak” dibulgazio-zikloa da, eta, zorroztasunetik abiatuta, akademizismotik ihes eginez gori-gori dauden gaiak sakon aztertu nahi dira. Horretarako, gai bakoitzean adituak diren pertsonak daude, gai horiek buruz ahalik eta modu didaktiko eta errazenean eztabaidatuko dutenak.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.
Sarrera doakoa eta librea da leku guztiak bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.
SEGURTASUN-NEURRIAK
Bilboko Udalak barrualdean antolatzen dituen jarduera guztietan %60ko muga izango da eta maskararen erabilera nahitaezkoa izango da ekitaldi guztietan.
Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokiko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.
SARE SOZIALAK
-
- BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
www.bilbaokultura.eus