Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia ekainaren 29tik uztailaren 4ra bitartean egingo da.
Arbieto kaleak, Zazpi Kaleetako eta inguruko zenbait plazak eta, berrikuntza gisa, Casilda Iturrizar parkean egongo den karpa handiak eta beste gune batzuek, 53 ikuskizun jasoko dituzte, musika ibiltaritik funkera eta hip hopera, kaleko antzerkiarekin, zirku garaikidearekin, clown-arekin, aireko akrobaziekin edo txotxongilo erraldoiekin batera.
Bertako konpainiek, Haatik Dantza Konpainiak, Markeliñek, Pez Limbok eta Zanguango Teatro taldeek euren kaleko azken muntaiak eskainiko dituzte baita eta Deabru Beltzak & Les Commandos Percuk ere, “Danbor Talka” gaueko proposamen ikusgarriarekin.
Jaialdiak, Frantziatik, Belgikatik, Italiatik, Japoniatik edo Kenyatik etorritako konpainien azken ikuskizunak eskainiko ditu.
Programazioaren xehetasun guztiak www.bilbokokalealdia.com
Bilboko Udalak, Bizkaiko foru Aldundiaren, eusko Jaurlaritzaren, Metro Bilbaoren eta Institutu Frantsesaren babesarekin, ekainaren 29tik uztailaren 4ra bitartean egingo den Bilboko Kalealdia -Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia– antolatu du. Aurten ospatuko den hamaseigarren edizioak kalitate maila bikaina erakusten duen programazioa izango du, izan ere, kaleko arte eszenikoen nazioarteko panoraman lehen mailan dauden 27 konpainiaren azken proposamenak bildu ditu.
Guztira 70 emanaldi izango dira Zazpi Kaleen inguruko ohiko eszenatokietan, Arbieto kalean eta aurten, berrikuntza gisa, jaialdiak karpa handia eta aire zabaleko ikuskizun gunea izango ditu Casilda Iturrizar parkean, oso leku aproposa horrelako ekitaldietarako, duen zabalerarengatik eta oinezkoen gune izateagatik. Horrek eragina izango du azken edizioetan gero eta gehiago izan diren ikus-entzuleen segurtasunean. Ohikoa denez, ikuskizun guztiak doakoak izango dira, karpa horretan egingo diren hiru emanaldi izan ezik. Emanaldi horiek 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute, 220 pertsonara mugatuta dagoen leku kopurua kontrolatu ahal izateko.
PROGRAMAZIOA
Edizio honetan parte hartuko duten 27 konpainietatik, zazpi Euskadikoak dira, sei Estatuko gainerako lekuetakoak, eta beste 14etatik gehienak Frantziatik datoz, eta baita Belgikatik, Italiatik, Japoniatik eta Kenyatik ere. Guztiek ere euren azken lanak erakutsiko dituzte Bilbon, musikatik dantza garaikidera doazen proposamen eszeniko berritzailea, kaleko antzerkitik, zirkuko diziplinetatik, clownetik edo txotxongiloetatik igaroz.
Bilboko Kalealdia ekainaren 29an hasiko da, gaueko ikuskizun bakarrarekin, 21:30etatik aurrera, Casilda Iturrizar Parkean egongo den karpan. Bazar Forain izango da oihala altxatzeaz arduratuko dena, ikus-entzuleari leku bitxia, zirku beldurgarria, proposatuko diona, une dibertigarri eta ezustez betea, umore beltzez eta musika iradokigarri eta basatiz betea.
Hurrengo egunean jaialdia ikuskizunez betetako giroan sartuko da buru-belarri, hamar ikuskizun ingururekin. Arratsaldeko lehen orduan Casilda Iturrizar Parkean eta, ondoren, Arbieto kalean. Jardunaldiari amaiera emateko, aurten ere Arriaga plazan izango diren gaueko proposamen handietako bat izango dugu. EKAINAREN 30eko programazioaren barruan, Les Traîne-Savates konpainia frantsesa azpimarratu behar da. Kaleko banda horrek funk musika frenetikoa eskainiko die ikus-entzuleei, kolorez betetako mozorroak, umore dosi handia, erritmoa eta euren emanaldien ezaugarri nagusia den jairako energia guztia. Astean bi ikuskizun aurkeztuko dituzte, “Aire 2 funk” eta “Coup d´Savate”.
Bilboko Kalealdiak uztailaren 1ean jarraituko du, hamabi proposamen berrirekin. Horien artean, oinezkoak euren eguneroko jardunean harritzeko helburua duen goizeko ikuskizuna azpimarratu behar da.
GOIZ PARTEKO IKUSKIZUNAK
Jaialdiak goizeko ikuskizunak programatu ditu aurten lehen aldiz: eguaztenean eta eguenean (uztailak 1 eta 2) bi ikuskizun Areatzan, eguerdiko 12:00etan, Cie Poc eta Dromosofista taldeekin. Antzerkia, zirkua, clowna, musika eta txotxongiloak biltzen dituzten ikuskizun horiek familiako ikus-entzuleentzat dauden pentsatuta, ikasleak dagoeneko oporretan dauden egunetan.
Goizeko beste saio baten eszenatokia Euskal Museoko klaustroa izango da, eguenean eta barikuan, UZTAILAREN 2an eta 3an, eguerdiko 12:30etan, komediaren eta gizarte dramaren artean dauden egoera sinestezinak sortuz gertakari insolitoak eguneroko jarduneko lekuetara hurbiltzen espezializatuta dagoen Pez Limbo euskal konpainiaren bi proposamen bitxirekin. Euskal Museoan eskainiko diren emanaldietarako beharrezkoa izango da aurretik gonbidapena jasotzea –leku kopurua kontrolatzeko–, Areatzan instalatuko den informazio etxolan.
Uztailaren 1eko programazioan, egun horretan proposamen bi azpimarratu behar dira. Alde batetik, Barosolo konpainia frantses ezagunak kiosko bat altxatuko du Arriaga plazan, lorategitxo baten erdian; nahiko gauza arrunta, dena urez beteta ez balego. Hori dela eta, protagonistek komikoaren eta absurdoaren artean dagoen ikuskizuna sortuko dute, eta poesia eta musika uretan girotuta egongo dira. Beste alde batetik, Casilda Iturrizar Parkeak Joan Catalá artista katalanaren emanaldia jasoko du, dantzaren, zirkuaren, antzerkiaren eta performancearen arteko mugak apurtzen dituen proposamena.
Aurtengo edizioari amaiera emateko, zapatuan, uztailaren 4an, hamaika ikuskizun programatu dira. Horien artean duela denbora gutxi estreinatu den “Itsas lapurrak” azpimarratu behar da, Haatik Dantza Konpainiaren kaleko lan berria. Bi emanaldi eskainiko ditu Areatzan, 20:00etan eta 22:45ean. Horrez gain, aipagarria da Cie Bitonio talde frantsesaren “L´Home Fort” ikuskizuna. Lan horretan, estruktura handia erabiliz, fantasiaz eta magiaz betetako mundua sortzen dute, artista batek aldamioetatik erabiltzen eta mugiarazten dituen tamaina errealeko irudiak berpiztuz.
EUSKAL KONPAINIAK
Ohikoa denez, Bilboko Kalealdiaren edizio honek, kaleko Arte Eszenikoetako euskal ekoizpen lan berrienetako batzuk aurkeztuko ditu, Haatik Dantza Konpainia, Markeliñe, Pez Limbo, Zanguango Teatro edo Deabru Beltzak & Les Commandos Percu taldeen eskutik.
Kalea hartuko duten lehenengoak, familia osoarentzat zuzendutako lanetan espezializatuta dagoen Markeliñe taldekoak izango dira. “Andante” kaleko antzerki ikuskizuna aurkeztuko dute Areatzan (UZTAILAREN 2an). Hurrengo egunean, ikus entzuleak gehien itxaron izan duten proposamenetako bat izango dugu, Deabru Beltzak & Les Commandos Percuren eskutik. Formatu handiko gaueko “Danbor Talka – Le Choc des Tambours” ikuskizun zaratatsua eta amaiera piroteknikoa izango duenaren ibilbidea Arriagako zubian hasiko da, bertatik Areatzako kaira joango da, eta bertan instalatuta egongo den eszenatokira igoko dira, barikuan eta zapatuan (UZTAILAREN 3an eta 4an), gauerditik aurrera. Euskal konpainiak eta Les Commandos Percu konpainia frantsesak euren talentuak eta ezagutzak batuko dituzte, talka, igurzketa eta perkusioa uztartzen dituen sorkuntza lan handian.
ELKARTEASUNEZKO PROIEKTUA
Bilboko Kalealdiaren edizio honetako proposamenen artean, Japonian eta Kenyan sortutako bi azpimarratu behar dira. Japoniako Zange konpainiak, dantza eta malabarismo estilo paregabea erakusten duen show-a eskainiko du Bilbon. Uztaiak, kristalezko bolak eta bestelako objektuak erabiliz mugimendu malabare misteriotsuek animatutako dantza izango da. Ikuskizun samur horren ezaugarri nagusiak inprobisazioa eta parte hartu nahi duten ikus-entzuleekiko elkarrekintza dira.
Beste alde batetik, Afro Jungle Jeegs konpainia afrikarrak “In total control” zirku ikuskizuna aurkeztuko du Hirian. Oraingoan, Afrikako musikaren erritmoari jarraituz, Kenyako sei gazte akrobatak, energia, sormen eta teknika bikaina erakusten duen eta akrobazian oinarrituta dagoen ikuskizun indartsua proposatzen dute. Euren birarekin lortutako diru-sarrera guztiak, taldeak Nairobin daukan umeentzako Juhudi Urban Arts Centre arte eta zirku eskola eraikitzeko eta hobetzeko erabiliko dituzte. Eskolaren helburua, egoera zaila bizi duen Jerichoko auzo horretako umeei etorkizun hobea eskaintzea da.
Bilboko Kalealdia Bilbon urtero egiten den kaleko kultur gertakari nagusietakoa da. Jaialdiak webgunea du, eta webgune horretan programazioaren xehetasun guztiak, ordutegiak eta kokalekuak kontsultatu ahal izango dira. Horrekin batera, emanaldi bakoitza burutuko den leku zehatza azalduko duten planoak ere egongo dira ikusgai: www.bilbokokalealdia.com
ERANSKINA: PROGRAMA
ASTELEHENA 29
21:30 CASILDA ITURRIZAR PARKEA / PARQUE DE DOÑA CASILDA. BAZAR FORAIN (Frantzia) Delirium Saga Circus (70’)
(*) Sarrera / Entrada: 2 €
MARTITZENA 30
17:00 /19:15 CASILDA ITURRIZAR PARKEA / PARQUE DE DOÑA CASILDA. ZANGE (Japonia) Animation dance with juggling show (20´)
17:30 / 19:45 CASILDA ITURRIZAR PARKEA / PARQUE DE DOÑA CASILDA. DOBLE MANDOBLE (Belgika) La Belle Escabelle (30’)
18:15 / 20:30 CASILDA ITURRIZAR PARKEA / PARQUE DE DOÑA CASILDA. LES TRAÎNE-SAVATES (Frantzia) Coup d’Savate (60’)
19:00 / 21:30 ARBIETO KALEA (Diputazio Jauregiaren atzean / Detrás del Palacio Diputación) MARTINA NOVA (Italia) Il Viaggio di una Crinolina (30’)
21:30 CASILDA ITURRIZAR PARKEA / PARQUE DE DOÑA CASILDA. Delirium Saga Circus (70’). (*) Sarrera / Entrada: 2 €
22:30 ARRIAGA PLAZA. VAIVÉN CIRCO (Andaluzia) DES-Hábitat (60’)
EGUAZTENA 1
12:00 AREATZA / ARENAL. CIE POC (Frantzia) Bobby & Moi (25´)
17:00 / 19:00 CASILDA ITURRIZAR PARKEA / PARQUE DE DOÑA CASILDA. ZANGE (Japonia) Animation dance with juggling show (20´)
17:30 / 19:30 CASILDA ITURRIZAR PARKEA / PARQUE DE DOÑA CASILDA. CIE POC (Frantzia) Bobby & Moi (25´)
18:00 CASILDA ITURRIZAR PARKEA / PARQUE DE DOÑA CASILDA. LES TRAÎNE-SAVATES (Frantzia) Coup d’Savate (60’)
18:30 / 21:30 ARBIETO KALEA (Diputazio Jauregiaren atzean / Detrás del Palacio Diputación). MARTINA NOVA (Italia) Il Viaggio di una Crinolina (30’)
19:00 / 22:30 ARRIAGA PLAZA. BAROLOSOLO (Frantzia) Île O (40’)
20:00 CASILDA ITURRIZAR PARKEA / PARQUE DE DOÑA CASILDA. LES TRAÎNE-SAVATES (Frantzia) Coup d’Savate (60’)
20:30 CASILDA ITURRIZAR PARKEA / PARQUE DE DOÑA CASILDA. JOAN CATALÁ (Katalunia) Pelat (40’)
21:30 CASILDA ITURRIZAR PARKEA / PARQUE DE DOÑA CASILDA. BAZAR FORAIN (Frantzia) Delirium Saga Circus (70’). (*) Sarrera / Entrada: 2 €
EGUENA 2
12:00 / 18:00 / 21:30 AREATZA / ARENAL. DROMOSOFISTA (Katalunia) Historieta de un abrazo (30´)
12:30 / 13:30 / 17:30 / 18:30 / 19:30 / 20:30 EUSKAL MUSEOA / MUSEO VASCO. PEZ LIMBO (Euskal Herria) ¿Espinazo o callos? (22’) – Gonbidapenarekin / Con invitación
18:30 AREATZAKO KAIA / MUELLE DEL ARENAL. CIE DU FARDEAU (Frantzia) La machine (55’)
19:30 / 22:00 AREATZA / ARENAL. MARKELIÑE (Euskal Herria) Andante (50´)
20:30 PLAZA BARRIA / PLAZA NUEVA. JOAN CATALÁ (Katalunia) Pelat (45’)
23:00 ARRIAGA PLAZA. LES TRAÎNE-SAVATES (Frantzia) Aire 2 funk (45’)
24:00 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOAN / LATERAL DEL TEATRO ARRIAGA
ANIMAL RELIGION (Katalunia) Indomador (55´)
BARIKUA 3
12:30 / 13:30 / 17:30 / 18:30 / 19:30 / 20:30 EUSKAL MUSEOA / MUSEO VASCO. PEZ LIMBO (Euskal Herria) Mamá gallina (15’) – Gonbidapenarekin / Con invitación
18:00 / 21:30 PLAZA BARRIA / PLAZA NUEVA. AFRO JUNGLE JEEGS (Kenia) In total control (30’)
18:45 / 22:15 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOAN / LATERAL DEL TEATRO ARRIAGA. CIE L’ARBRE À VACHE (Frantzia) Monsieur et Madame Poiseau (55´)
19:00 EPALZA KALEA (Institutu Frantsesaren ondoan / Junto al Instituto Francés). CIE 3.6 / 3.4 (Frantzia) L’Homme V. (30´)
19:45 / 23:15 ARRIAGA PLAZA. TONI GUTIÉRREZ (Katalunia) Who am I (8´); ENDIKA SALAZAR (Euskal Herria) 22:55 (10´); ORTZI (Euskal Herria) Farola – kale argi (8’); ESTROPICIO (Katalunia) Entropía (7´); GORKA CHAMIZO (Euskal Herria) Aurkezlea / Presentador
20:30 AREATZA / ARENAL. CIE DU FARDEAU (Frantzia) La machine (55’)
24:00 AREATZAKO ZUBIA / PUENTE DEL ARENAL – AREATZAKO KAIA / MUELLE DEL ARENAL. DEABRU BELTZAK & LES COMMANDOS PERCU (Euskal Herria / Frantzia) Danbor Talka – Le Choc des Tambours (45´)
ZAPATUA 4 SÁBADO
12:00 / 18:30 / 21:30 PLAZA BARRIA / PLAZA NUEVA. CIE BITONIO (Frantzia) L’Home Fort (45´)
18:00 / 20:45 AREATZA / ARENAL. CIE 3.6 / 3.4 (Frantzia) L’Homme V. (30´)
19:15 / 22:15 AREATZA / ARENAL. HAATIK DANTZA KONPAINIA (Euskal Herria) Itsas Lapurrak (25´)
19:45 SANTIAGO PLAZA. ZANGUANGO TEATRO (Euskal Herria) Flujos (60’)
22:45 ARRIAGA PLAZA. LA FAMILIE GOLDINI (Frantzia) Du plomb dans le gaz (50’)
24:00 AREATZAKO ZUBIA / PUENTE DEL ARENAL – AREATZAKO KAIA / MUELLE DEL ARENAL. DEABRU BELTZAK & LES COMMANDOS PERCU (Euskal Herria / Frantzia) Danbor Talka – Le Choc des Tambours (45´)
INFORMAZIO BULEGOA :
Sarrerak eta gonbidapenak Areatzan dagoen jaialdiaren informazio bulegoan, ekainaren 29tik aurrera (11:30 – 14:00 / 16:30 – 20:30). www.bilbokokalealdia.com