“Hausturak / Rupturas” izenburupean, jaialdia urriaren 25era arte luzatuko da, eta idazle gazteak elkartuko ditu, horien artean euren poemak egunero sare sozialen bitartez konpartitzen dituzten Loreto Sesma, María Leach, Escandar Algeet edo Miguel Gane, besteak beste.
Bi jardunaldi Pott Bandari eskainiko zaizkio, euskal literaturan iraultza eragin zuen literatur talde apurtzaile horren sorreratik 40 urte bete direnean. BilbaoPoesiak berriro elkartuko ditu Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Joxemari Iturralde eta Bakedano.
Nach raperoak hiri poesia eskainiko du urriaren 17an, eta 21ean Kroke banda poloniarra izango da bere soinu garaikide eta erabat juduekin Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoa beteko duena. Kroke taldearen emanaldirako sarrerek 10 euroko prezioa izango dute, eta urriaren 2tik daude salgai.
Bidebarrieta Kulturguneak –Bidebarrietako Liburutegi barruan dagoen espazioak–, Bilbok urtero poesiarekin duen topaketa handia jasoko du datorren astetik aurrera, bederatzi egunez. Programazioak musika, errezitaldiak eta egile garrantzitsuekin topaketak jasotzen ditu. “Hausturak / Rupturas” izenburupean, Bilboko Udalak antolatutako BILBAOPOESIAk, nolabaiteko literatur haustura eragin duten hogei egile inguru elkartuko ditu, eta interneten inguruan sortutako poeta belaunaldi berrian zentratuko da.
Horrela, bederatzi egunetan, besteak beste, Pott Bandaren –euskal literaturan iraultza eragin zuen literatur talde apurtzailea– ordezkariak igaroko dira Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretotik, Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Joxemari Iturralde eta Bakedano, hain zuzen ere; euskal poesiaren erreferenteak, Constantino Molina edo Martha Asunción Alonso besteak beste; eta baita Internet bitartez ezagun egin diren beste batzuk ere, Miguel Gane, Loreto Sesma edo Escandar Algeet. Azken horiek, euren poema liburuak arrakasta editorial bilakatzeaz gain, egunero konpartitzen dituzte euren poemak sare sozialen bitartez.
Jaialdiaren programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko Udaletxean, Nekane Alonso Kultura zinegotzia, BILBAOPOESIAren ardura duen Begoña Morán programatzailea eta Jon Kortazar literatur kritikari eta UPV/EHUko katedraduna bertan zirela.
Jarduerak datorren astelehenean, urriaren 16an hasiko dira, ohikoa denez Gabriel Arestiren Egunaren ospakizunarekin bat etorriz –eguna aldatzen da, bere jaiotzaren eguna, urriaren 14a, larunbata delako–. “Gabriel Aresti adiskideen begietan” izenburupean, topaketak bere garaikide batzuk eta adiskide gazteagoak elkartuko ditu, Josu Torre, Angel Zelaieta, Karmelo Landa edo Asier Amezaga, besteak beste. Topaketa euskaraz izango da.
Luxuzko hasiera horren ondoren, BILBAOPOESIAk, egungo errimaren “Jaunetako” baten hiri poesia errezitaldia jasoko du urriaren 17an, Ignacio Fornés rapero, poeta, idazle, soziologo eta aktorearena, Nach ezizenez ezagutzen denarena, alegia. Asko dira bere poesia-malabarismoak, lexikoaren erabilera bikaina, egungo metafora bizien indarra eta hizkuntzaren aberastasunaren aurrean inolako interesik izan ez duen arren orain kalean poesia entzuten duen belaunaldiarekin lortu duen lotura zuzena txalotzen dutenak. Nach-en errezitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin. Gonbidapena liburutegian bertan jaso beharko da aurreko egunetik aurrera –bi gonbidapen pertsona bakoitzeko–, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Nach-ek “Hambriento” izeneko bere azken liburuko poemak errezitatuko ditu.
Hurrengo egunean, oraindik gazte diren arren ibilbide eta lan garrantzitsua egin duten hiru poetaren txanda izango da, Kirmen Uriberena, Elvira Sastrerena eta Raquel Lanserosena. Kirmen Uribe, gehien irakurri eta itzuli den euskarazko egileetako bat da. 2008an “Bilbao-New York-Bilbao” eleberria argitaratu zuen, eta lan horri esker Narraziogintza Sari nazionala, euskaraz idatzitako lanaren Kritikaren Sari nazionala, Ramón Rubial Fundazioaren Saria eta Euskadiko Liburu saltzaileen Gremioaren Saria lortu zituen.
Elvira Sastre (Segovia, 1992), literatur ekitaldien zirkuituan ohikoa den egileetako bat da, bere poesia biszeral eta zuzenarekin. Estatu Batuetatik eta Mexikotik bira arrakastatsua egin ondoren, bere hirugarren poema liburua argitaratu berri du, “Ya nadie baila” (Valparaíso Ediciones). Raquel Lanseros Cadizko poeta eta itzultzaileari dagokionez, egungo poesiaren ahots saritu eta aintzatetsienetakoa da. 100 unibertsitate baino gehiagoko (horien artean Harvard, Oxford, Columbia edo Princeton) 200 kritikari inguruk, 1970etik aurrera jaio eta gaztelaniaz idazten duen emakume poeta garrantzitsuena aukeratu dute.
Ostegunerako, urriaren 19rako, antolatu duen programazioak, poesiaren panoraman garrantzia hartzen ari diren zenbait ahots elkartuko dituen errezitaldia proposatzen du BILBAOPOESIAk. Horien artean daude Garazi Ugalde, Marta López Vilar, Rodrigo Olay, Martha Asunción Alonso eta Constantino Molina. Lana argitaratuta duten egile gazteak dira, hainbat literatur sari jasotakoak, 2016an Poesia Gazte modalitateko Miguel Hernández Literatura Sari Nazionala jaso zuen Constantino Molina, besteak beste.
INTERNETETIK LIBURU-DENDARA
Jaialdiak, gazteenen artean ospe handia lortu duten egileentzako lekua erreserbatuko du urriaren 20an. Euren poema liburuak argitalpen arrakastatsu bilakatu dituzte, eta Internet barruan sortu dira, blog pertsonaletan, eta horietatik euren poemak sare sozialen bitartez konpartitzen dituzte. Izan ere, azken urteetan, poesiak eztanda egin du sare sozialetan, eta ikus-entzule berriek jaialdiak eta irakurketaldiak betetzen dituzte, eta Sarean, blogetan, Youtuben… argia ikusi zuten poemez osatutako liburuak erosten dituzte.
Topaketak, euren poemak ikus-entzuleekin konpartituko dituzten Miguel Gane, Loreto Sesma, María Leach eta Escandar Algeet elkartuko ditu. Kasu guztietan haustura erakutsi dute poesiarekin, ez maila formalean bakarrik, baita gaiei, transmititzeko moduari eta ikus-entzuleekin izan beharreko harreman arauei dagokienez ere. Milaka jarraitzaile dituzte, sare sozialetan batez ere, baina, horrez gain, jarraitzaile horiek euren abangoardiako eta diziplina anitzeko errezitaldiak bete egiten dituzte. Sarri askotan poesiatik baino arte eszenikoetatik gertuago dauden errezitaldiak dira, baina ez dute inor hotz uzten. Talde horrekin batera Travis Birds kantautorea arituko da.
“Introduccion al mundo creativo de Kepa: ruptura, evolucion y futuro” izenburupean, urriaren 23an Kepa Junkera egongo da, Ibon Koteron, Argibel Euba, Iñigo Olazabal, Agurtzane Elustondo eta Sorginak adiskideekin. Guztiek erakusten dute euskal musika eta musika-tresna tradizionalek ere antzinako moldeak apurtu dituztela eta mundu osoan bidaiatu eta hainbat adierazpen artistiko formarekin nahastu direla. Topaketak hitza eta musika proposatuko ditu gure folkloreak gaur egun munduan betetzen duen lekua zein den jakiten laguntzeko. Saio honetara joateko ere gonbidapena beharko da. Gonbidapena Bidebarrietako Liburutegian jaso beharko da urriaren 16tik 23ra, larunbatean eta igandean izan ezik, bi gonbidapen pertsona bakoitzeko, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
BILBAOPOESIAren azken bi jardunaldiak, urriaren 24koa eta 25ekoa, Pott Banda izenez ezagutu zen literatur taldeari eskainita egongo dira. Aurten 40 urte betetzen dira sortu zenetik, eta benetako iraultza eragin zuen euskal literaturan. Duela 40 urte lehen aldiz elkartu ziren Bilbon Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde, Joseba Sarrionandia, Ruper Ordorika, Jon Juaristi eta Manu Ertzilla gazteak, eta “Pott Banda” izenekoa sortu zuten, argitaletxe izateko helburuz sortutako literatur taldea, izen bereko literatur aldizkariaren 6 zenbaki ere argitaratu zituena.
“Pott Bandaren” esperientziak hiru urte baino ez zituen iraun, baina nahikoa izan ziren euskal literaturaren historia iraultzeko eta egungo literatur panorama ulertzeko orduan ezinbesteko erreferentzia bilakatzeko. Nolabait esateko, euskaraz idatzitako literaturaren erlojua sinkronizatu eta literatura unibertsalaren orduan jarri zuten. BILBAOPOESIAk Bakedano, Atxaga, Ordorika eta Iturralde elkartuko ditu berriro, banda hura berreskuratzeko.
KROKE
Literaturarekin zuzenean lotutako programazioa, Kroke talde poloniar ezagunaren kontzertuarekin osatuko da. Taldeak soinu garaikide eta erabat juduekin beteko du Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoa, zapatuan, urriaren 21ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. 25 urte bete dituen bandak “Ten”, “Cabaret Death” eta “Traveler” bere azken diskoetako gaiak eskainiko ditu. Euren jatorria klezmer musikan dagoen arren, hortik datorkie Kroke izena, hau da Krakovia yiddish hizkuntzan, denbora asko igaro aurretik ekin zioten beste musika bide batzuk aztertzeari euren ibilbidean. Ordutik, klezmerraren harmonia eta Balkanetako soinuak ekialdeko notekin, jazzarekin eta egile inprobisazioekin uztartzen dituen musika eskaintzen dute.
Steven Spielberg liluratuta geratu zen Krakovian jotzen ikusi zituenean, La Lista de Schindler lana errodatzen ari zela. Hirukotearekin klarinetea jotzeaz gain, Jerusalemen jotzera ere gonbidatu zituen. Bandak Peter Gabriel ere liluratu zuen, eta bere disko-etxeak antolatzen duen Womad Jaialdian parte hartzera gonbidatu zituen. Urte batzuk geroago, Genesis taldearen sortzaileetakoak Oświęcim-eko Life Festivalera joateko gonbidapena jaso zuenean, berariaz eskatu zuen Krokek kontzertu horretan jotzea, eta azken kantan elkarrekin aritu ziren agertokian. Kroke taldearen kontzerturako sarrerek 10 euroko prezioa izango dute, eta salgai daude dagoeneko bilbaokultura.eus webgunean eta Power Records dendan.
AGENDA
URRIAK 16
19:30 – Bidebarrieta liburutegia
GABRIEL ARESTIREN EGUNA. “GABRIEL ARESTI ADISKIDEEN BEGIETAN”
Ángel Zelaieta (Mallabia, 1940)
Josu Torre (Mungia, 1947)
Karmelo Landa (Ea, 1952)
URRIAK 17
19:30 – Bidebarrieta liburutegia
Poesia errezitaldia “HAMBRIENTO”
NACH (Albacete, 1974)
Piano-jotzailea: Daniel Catalá
URRIAK 18
19:30 – Bidebarrieta liburutegia
Poesia errezitaldia. “EL DIÁLOGO ENTRE LA PALABRA Y EL CUERPO”
Elvira Sastre (Segovia, 1992)
Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970)
Raquel Lanseros (Jerez de la Frontera, 1973)
URRIAK 19
19:30 – Bidebarrieta liburutegia
“LA VOZ RENOVADA”
Constantino Molina (Albacete, 1985)
Garazi Ugalde (Lezo, 1988)
Marta López Vilar (Madrid, 1978)
Martha Asunción Alonso (Madrid, 1986)
Rodrigo Olay (Noreña, 1989)
URRIAK 20
19:30 – Bidebarrieta liburutegia
“ROMPIENDO MÉTRICA”
Escandar Algeet (Palencia, 1984)
Loreto Sesma (Zaragoza, 1996)
María Leach (Barcelona, 1979)
Miguel Gane (Rumania, 1993)
URRIAK 21
20:00 – Bidebarrieta liburutegia
KROKE kontzertuan
Bere disko berria aurkezten du: “TRAVELLER”
Prezioa: 10€.
URRIAK 23
19:30 – Bidebarrieta liburutegia
“INTRODUCCIÓN AL MUNDO CREATIVO DE KEPA: RUPTURA, EVOLUCIÓN Y FUTURO”. Música y palabra
Kepa Junkera
Ibon Koteron
Argibel Euba
Iñigo Olazabal
Agurtzane Elustondo
Sorgiñak
URRIAK 24
19:30 – Bidebarrieta liburutegia
POTT BANDA: LITERATURA ETA MUSIKA. Elkarrizketa
Bernardo Atxaga (Asteasu, 1951)
Joxemari Iturralde (Jimu) (Tolosa, 1951)
Ruper Ordorika (Oñati, 1956)
Modera: Jon Kortazar (Mundaka, 1955). Catedrático de la UPV/EHU
URRIAK 25
19:30 – Bidebarrieta liburutegia
POTT BANDA: ZINEMA. Elkarrizketa eta film-laburren emanaldia.
José Julian Bakedano (Durango, 1948)
Nekane Zubiaur (Bilbao, 1979)
Film-laburrak:
“BI (A MAN RAY FOR MARCEL DUCHAMP)”, 1972
“IKUSKA 9”, 1990
+ INFO: www.bilbaokultura.net (Sekzioa: Bidebarrieta Kulturgunea) edo 010 telefono zenbakia.