Historias Extraordinarias lan txalotuaren zuzendariak ZINEBIren 60. edizio honetako Ohorezko Mikeldietako bat jasoko du, zine garaikidearen nazioarteko panoramako berritzaileenen artean dagoen zinegile horren lan guztian hautematen den sorkuntzarako talentua eta erradikaltasun estetikoa aintzatetsiz.
Banaketa ekitaldia gaur izango da, jaialdiaren inaugurazio ekitaldian, Arriaga Antzokiko eszenatoki nagusian, 20:00etatik aurrera.
Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia – ZINEBI, gaur arratsaldean hasiko da, Mariano Llinás zinegile eta gidoilari argentinarrari eskainiko zaion omenaldiarekin. Jaialdiaren Ohorezko Mikeldia emango zaio, zine garaikidearen nazioarteko panoramako berritzaileenen artean dagoen zinegile horren lan guztian hautematen den sorkuntzarako talentua eta erradikaltasun estetikoa aintzatetsiz.
Entrega, jaialdiaren inaugurazio ekitaldian izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Arriaga Antzokian. Horrez gain, irekiera zeremonian, Llinásek berak zuzendutako La Flor antes de que fuera La Flor antzezlana estreinatuko da, Piel de Lava taldeko antzezleek (Elisa Carricajo, Valeria Correa, Pilar Gamboa eta Laura Paredes) interpretatutakoa. Horrez gain, ZINEBI 60k primizian jasoko du hamarkada batez egin den eta ia 14 ordu irauten dituen La flor filmaren Estatuko aurkezpena. Azaroaren 11, 12 eta 13an eskainiko da Golem – Alhondiga zine-aretoetan.
Mariano Llinás (Buenos Aires, Argentina, 1975) zuzendari eta gidoilaria da, El Pampero Cine zinegile taldeko kidea –Laura Citarella, Alejo Moguillansky eta Agustín Mendilaharzurekin batera–. 2002an “Balnearios” izeneko lehenengo film luzea egin zuen. 2008an “Historias Extraordinarias”, bigarren filma, egin zuen, kritikak goratua eta Argentinan oihartzun eta ikus-entzule aldetik arrakasta handia lortu zuena. Bere azken film luzea, “La Flor” (2018), Baficiko azkenengo edizioan estreinatu zuen, eta sari nagusia irabazi zuen. Ondoren, nazioarteko oso jaialdi garrantzitsuetan hartu du parte, Locarnon, Toronton, New Yorken edo duela denbora gutxi Vienako Nazioarteko Zinemaldian (Viennale), arrakasta handia lortuz ikus-entzuleen eta espezializatutako kritikaren artean.
“La Flor”, elkarren artean independenteak diren eta bata bestearen ondoren gertatzen diren sei istoriok osatutako narrazio multzoa da. Artisten arteko bat egitea lau emakume antzezleen gain dago: Pilar Gamboa, Elisa Carricajo, Laura Paredes eta Valeria Correa. Fikzio horietako bakoitzaren unibertsoa erabat desberdina da; muturreko alde hori bilatua da. Horrez gain, lau emakume antzezleek kontakizun bakoitzean antzezten dituzten lau pertsonaiek ere aniztasun bera izan nahi dute. Pilar Gamboa aztia izan daiteke lehenengoan, pop abeslaria bigarrenean, espioi mutua hirugarrenean, leku gutxi hartzen duen bigarren mailako pertsonaia laugarrenean, ia ikusezina bosgarrenean eta XIX. mendeko panpa basatiko toldoetatik ihes egin duen gatibu gisa berragertu seigarrenean. Gauza bera gertatzen da gainerakoekin.
Mariano Llinásek bi helburu ditu: alde batetik, antzezleak kontatzeko makina bilakatzea, Samuel T. Coleridge-k esaten zuen bezala, gugan sinesgaiztasunaren borondatezko etetea sortzeko fikzioak gauzatzearen beharra eta erantzukizuna euren gorputzean jartzea, hori baita jardunbide artistiko ororen azken xedea; eta beste alde batetik, fikzio batetik bestera ematen den jauziak, narrazio ibilbide luzean, emakume horien benetako aurpegia erakustea. “La Flor” azaroaren 11n, 12an eta 13an eskainiko da Golem – Alhondiga zine-aretoetan, hiru jardunaldiko maratoia, osorik ikusi ahal izateko: 840 minutuko iraupena.
“LA FLOR” FITXA TEKNIKOA (2009 – 2018)
Hizkuntzak: Espainiera / Frantsesa / Errusiera / Ingelesa / Italiera
Minutuak: 1. partea: 225 min (atsedenaldi batekin), 2. partea: 336 min (atsedenaldi birekin), 3. partea: 320 min (atsedenaldi batekin)
Argazki zuzendaria: Agustín Mendilaharzu
Gidoia: Mariano Llinás
Soinua: Rodrigo Sánchez Mariño
Edizioa: Alejo Moguillansky, Agustín Rolandelli
Herrialdea: Argentina
Arte zuzendaritza: Laura Caligiuri
Musika: Gabriel Chwojnik
Interpreteak: Elisa Carricajo, Valeria Correa, Pilar Gamboa, Laura Paredes.
Ekoizpena: Laura Citarella
Ekoizpen exekutiboa: Laura Citarella
Ekoizlea: El Pampero Cine – Piel de Lava