BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK – ZINEBIK, XX. MENDEAN BILBOK IZAN DUEN ZINE IRUDIAREN IKUSPEGI PANORAMIKOA ERAKUSTEN DUTEN HAMAR FILM JASOKO DITUEN ZIKLOA ESKAINIKO DU GAUR ARRATSALDEAN ETA BIHAR

Erakusketa bat dator UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak egin duen Andoni Elezcano historiagile eta saiakeragile bilbotarraren “Retratos de hierro y agua. La imagen de la metrópoli de Bilbao en el cine documental (1897-1997)” liburuaren argitalpenarekin. ZINEBIk lan horren ikerketa eta argitalpen prozesuan hartu du parte.

Ziklo horretako emanaldiak gaur arratsaldean eta bihar izango dira, Kale Nagusiko BBK Aretoan, balio dokumental handia duten lanak eskainiz, Gerra Zibilaren aurretik Euskadin errodatu zen azken filma izan zen Adolf Trotzen “Sinfonía vasca”, besteak beste.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – Zinebi 58k, bere sekzio paraleloen artean, Bilbok XX. mendeko zinean izan duen irudiaren ikuspegi panoramikoa eskaini nahi duen zikloa programatu du. Hamar film izango dira, eta horien artean azpimarragarria da Gerra Zibilaren aurretik Euskadin errodatu zen azken filma izan zen Adolf Trotzen “Sinfonía vasca”, aspalditik galdutzat emandako lana, hain zuzen ere. Emanaldiak gaur arratsaldean –20:00etan– eta bihar –18:00etan– izango dira, Kale Nagusiko BBK Aretoan.

Retratos de hierro y agua. Bilbao en la pantalla zikloa bat dator UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak egin duen Andoni Elezcano UPV/EHUko historiagile eta zine saiakeragile bilbotarraren “Retratos de hierro y agua. La imagen de la metrópoli de Bilbao en el cine documental (1897-1997)” liburuaren argitalpenarekin. Zine zikloa eta liburua gaur goizean aurkeztu dira Bilbon, Andoni Elezcano egilearen presentziarekin, Luis Eguiraun ZINEBIko programatzaileak lagunduta. Izan ere, ZINEBIk lan horren ikerketa eta argitalpen prozesuan hartu du parte.

Argitalpen horrek zehaztasun osoz jasotzen ditu Bilbo Handian 35 mm-tan errodatutako dokumental guztiak, 1897an egindako lehenengo lanetik 1997an izandako Guggenheim Museoaren inauguraziora arte. Guztira 155 film aztertu dira. Alde batetik, zinearen arkeologia lana egin da, katalogoan film gehiago sartuz eta ezagutzen ez ziren edo desagertuta zeudela uste ziren batzuk aurkituz. Eta bestetik, dokumental horiek Bilboko gune metropolitarrari buruz ematen duten irudia aztertu da historiaren eta zinearen testuinguruetatik.

Retratos de hierro y agua. La imagen de la metrópoli de Bilbao en el cine documental (1897-1997) liburua gaur arratsaldean aurkeztuko da Kale Nagusiko BBK Aretoan, 20:00etan –emanaldiak hasi aurretik– eta aurkezpen ekitaldian Andoni Elezcano egilea, Santiago de Pablo UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Katedraduna eta Ernesto del Río Zinebiko zuzendaria egongo dira.

Ikus-entzuleek ondoren pantaila handian ikusi ahal izango duten bezala, burdina eta ura, industria eta portua, indarra eta lana, modernotasuna eta aurrerapena, ia dokumental guztietan ageri diren kontzeptuak dira, garai bakoitzean esanahi batekin. Filmak aukeratzeko orduan historiaren eta ondarearen aldetik duten garrantzia, kalitate estetikoa eta espazioan eta denboran Bilbok zinean izan duen irudia erakustea hartu dira kontuan, Inauguración del campo del Athletic (Julián López Oliva, 1913. 2 min.), Sinfonía vasca (Adolf Trotz, 1936. 16 min.) edo A la vuelta del grito (Helena Lumbreras, Mariano Lisa, 1978. 40 min.) lanekin, besteak beste.

“Sinfonía vasca” dokumentala Adolf Trotzek, naziengandik ihes egin ondoren Estatuan instalatu zen aleman batek, zuzendu zuen. 16 minutuko iraupena duen filma zine-poema da, eta bertan Euskadiko bizitzaren eta paisaien zenbait irudi erakusten dira, Jesús García Leoz nafarraren musikak lagunduta. Gerra Zibilaren aurreko Euskadiko irudiak eskaintzen dituen azken filma izateaz gain, II. Errepublikaren garaian egindakoetatik kontserbatzen den gutxietakoa.

Filma Euskadiko hiru hiriburuetan eta Frantziako erbestean eskaini zen gerra hasi aurretik eta Trantsizio garaian berriro ikusi ahal izan zen Euskadin, baina ezagutzen zen kopia bakarra orduan desagertu zen, eta ez zen horri buruz ezer jakin urte luzez. Andoni Elezcano historialariak aurkitu zuen Filmoteca Españolaren artxibategietan.

ZINEBI 58ren barruan ikusi ahal izango diren filmak hauek dira:

-Regatas de Bilbao (Anonimoa, 1902-1906. 2 min.)
-Inauguración del campo del Athletic (Julián López Oliva, 1913. 2 min.)
– Botadura del Galea (Anonimoa, 1917. 3 min.)
– Construcción de un buque de vapor de 5.500 toneladas de carga en las fábricas y astilleros de la casa Martínez de las Rivas de Bilbao (Anonimoa, 1919. 11 min.)
– Bilbao (Anonimoa, 1927. 12 min.)
– Sinfonía vasca (Adolf Trotz, 1936. 16 min.)
– Hierro en Vizcaya (José Luis Sáenz de Heredia, 1940. 20 min.)
– Juguetes rotos (Manuel Summers, 1966. 80 min.)
– A la vuelta del grito (Helena Lumbreras, Mariano Lisa, 1978. 40 min.)
– Bilbao en la memoria (Juan Ortuoste, Javier Rebollo, 1987. 13 min.)

PRENTSA BULEGOA

ZINEBI 58
Irma Cerro
T: 94 435 63 30 / 628 538 215
www.zinebi.eus