BILBOK DATOZEN EGUNETARAKO HOGEI BAT KULTUR ETA AISIALDI PLAN ESKAINTZEN DITU #BILBAOUDABERRIA2021 UDAL EKIMENAREN ESKUTIK

  • Musika eta antzerkia dira protagonista nagusiak, maiatzaren 17tik 23ra bitartean, baina Euskal Folklorea, magia eta erakusketak ere ez dira faltako.
  • #BILBAOUDABERRIA2021 da Bilboko auzoetara higiene- eta segurtasun-berme guztiak dituen aisialdi-eskaintza hurbiltzen duen udal-ekimena.

Bilboko Udalak berriro beteko du hiria kultur zale guztientzako planez. Hala, maiatzaren 17tik 23ra, askotariko planak izango ditu hiriak: magia-galak, bertso saioak, kontzertuak, hitzaldiak edo kaleko antzerki emanaldiak iritsiko dira Bilboko auzo ezberdinetara #BILBAOUDABERRIA2021 programaren eskutik.

Ekitaldi hauetarako sarrera doakoa da; lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak, www.bilbaokultura.eus webgunean. Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake pertsona bakoitzak; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak.

#BILBAOUDABERRIA2021 programak aste honetarako proposatzen dituen 19 hitzorduetan, nahitaez erabili behar da maskara, eta uneoro izango dira agintariek markatutako segurtasun- eta higiene-berme guztiak, bai publikoarentzat, bai artistentzat.

Maiatzaren 17tik 23ra bitarteko programazioa:

1. BARRUTIA
SAN INAZIO – IBARREKOLANDAKO UDALTEGIA

EXPODISTRITO (Aste osoan). San Inazioko Udaltegiak BIZARGORRIEren “Pertsonak. Lekuak. Uneak”, argazkigintza erakusketa hartuko du Expodistrito programaren barruan. Argazki hauek elkarren artean oso desberdinak diren hamar herrialdeetan zehar egindako ostera egiten dute, eta uneak, jarrerak eta espazio bereziak atzitzen saiatzen da. “Ez da perfekzio teknikoa argazkietan bilatzen dena, baizik eta iheskortasunak eta egoera bakanak atzitzea, non, aldi berean, pertsona guztiek ikus ditzaketen islaturik beren buruan”. Sarrera doakoa da.

IBARREKOLANDA PLAZA

ESZENA KALERA (Maiatzak 21, 18:00etan). Eszena Kalera, Euskadiko kaleko arte-zirkuiturik handiena, 1. barrutira iritsi da Circo Chosco eta bere “Indartsuak” proposamenarekin. Bertan, umorea eta zentzugabea hari gidariak dira.

3. BARRUTIA
OTXARKOAGA UDALTEGIA – MAGIAREN TOPAKETAK

  • Maiatzak 19, 18:00etan. Asier Kidamek bere azken lanak erakusteko benetako esperientzia magikoa proposatzen du.
  • Maiatzak 20, 19:00etan. Otxarkoagako udaltegiak “Mucho más que magia, mucho más que versos” proposamena hartuko du, Alejandro Revueltaren mentalismo, umore eta poesia-ikuskizuna.
  • Maiatzak 21, 19:00etan. Hodei Magoak “Harritzearen Abilezia” ikuskizuna aurkeztuko du, eragin handiko ekoizpena, zenbaki landuekin eta ilusio handiekin, aztiaren umore tradizionalarekin konbinatuta.
  • Maiatzak 22, 19:00etan. Larubatean, hilak 22 Emakume Magikoak izeneko gala ospatuko da.

4. BARRUTIA
BEGOÑAKO UDALTEGIA

EXPODISTRITO (Aste osoan). Expodistrito programak Begoña Udaltegira hurbilduko du Xabier Goikoren “Principios de incertidumbre” erakusketa. Lan hau bizi dugun une historikoari emandako erantzuna bat da, urruntze sozialezko garai bat izaki, argi artifizial eta birtual bat nagusitu den garai bat izaki. Hori dela eta, artistak argi naturala erakusten du, suak sortua, bidea emango duena konpromisoa eta naturaz egiten dugun erabilera hautemateko. Sarrera doakoa da.

KARMELO PLAZA

  • ESZENA KALERA (Maiatzak 20, 18:00etan). Trapu Zaharrak “Por hacer un favor” saio terapeutiko moduko bat, jendeak meeting bat simulatuko duena.
  • UDABERRIKO BERTSO SAIOAK (Maiatzak 22, 13:00etan). “Udaberriko Bertso Saioak” programaren hirugarren saioa maiatzaren 22an izango da, eta Maialen Lujanbiok eta Unai Iturriagak parte hartuko dute.

JUAN XXIII PLAZA (BASILIKAREN ATZEAN)

MUSIKAUZO (Maiatzak 20, 19:30ean). MusikAuzo programak Arantza eta Pantxo aurkeztuko du, musika-ibilbidea 1997an hasi zuen bikotea. Bere musika Mexikotik Argentinako Patagoniara doa, euskarazko musikaren gai klasiko nagusiak ahaztu gabe.

5. BARRUTIA
BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA. Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian proposamen hauek egingo dira:

  • Maiatzak 17, 19:00etan.Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Kultura eta pentsamendua” zikloaren beste emanaldi bat hartuko du astelehenean, hilak 17, Vicisitudes de una aprensiva. El miedo en tiempos de pandemia” izeneko hitzaldiarekin, non fokua berriro ere beldurrez egongo den. Melania Moscosoren eskutik etorriko da.
  • Maiatzak 19, 19:00etan. Bidebarrieta Zientifikoa zikloak “Actividad física en tiempo de COVID-19: Beneficios, barreras y oportunidades” izenburuko hitzaldia proposatzen du. Jon Irazusta Astiazaran Fisiologia Saileko irakasle eta ikertzaileak emango du.

Bi hitzorduak sarrera librekoak dira lekua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.

SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

EXPODISTRITO (Aste osoan). San Francisco Udaltegiak bere ateak irekitzen dio Blanca Basaberen erakusketari, Expodistrito programaren barruan. Proposamenaren ardatza elkarrizketa da, musikaren eta kolorearen artekoa, eta xede ditu bere akuarelen kontsonantzia eta haien bidez ikusleengan eragin nahi dituen zirrarak. Kromatismo oinarrizko batetik abiatuta, hastapeneko soinu inpaktuzkoaren irudikapena bilatzen du, musikazko unibertso joritasun kromatikoz bete bateranzko bilakaeran, sinplifikaziorik handiena eta akorderik dramatikoenak aurkitzeko berriz ere. Sarrera doakoa da.

6. BARRUTIA
BERTENDONA INSTITUTUA

MUSICA DIBERTIGARRIA DA – LA MÚSICA ME DIVIERTE (Maiatzak 21, 18:30ean). “Musika Dibertigarria da” programak Sustrai Art Dúoren, “Una visión de los siglos XVII al XXI” kontzertua proposatzen du. Barroko, Klasizismo, Erromantizismo, Inpresionismo eta Garaikide estiloen errepertorioan arituko da talde hau. Kontzertu honetarako sarrerak www.bilbaokultura.eus webgunean eskuratu ahal izango dira. Gainera, sarreren% 10, gutxienez, aretoan bertan egongo da ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.

ABANDO-BARRAINKUAKO UDALTEGIA

EXPODISTRITO (Aste osoan). Jakue Barearen “Entropía”, erakusketan Abandora iritsiko da. “Entropia” da sistema batek ordena galtzeko duen joera berezkoa. Hala ere, nahiz eta guztiak duen joera kaos eta ziurgabetasun egoera baterantz lerratzeko, beti geratzen da leku bat edertasunerako. Sarrera librea da.

7. BARRUTIA
AMETZOLA PARKEA

ESZENA KALERA (Maiatzak 21, 18:00etan). Eidabe taldeak “Meri, Mari eta Lari” partekatuko du 7. barrutiko bizilagunekin. Emanaldi horretan, Meri haurdun dago eta Mari lagunarekin egin du topo. Biek haurraren etorkizunari buruz hitz egiten dute. Izan nahi duen guztia izan daiteke: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria…

MUSIKAUZO (Maiatzak 21, 19:30ean). “My Bastard Friend” Ametzolako parkean izango da trio akustiko formatuko bertsioen errepertorio bikaina partekatzeko. Taldeak artista-sorta zabala aldezten du, tarteka kutsu intimoa eta harmoniatsua duena, eta beste batzuetan sexy eta lotsagabeagoa.

8. BARRUTIA
SABINO ARANA ETORBIDEA 50. ZENBAKIAREN ONDOKO PLAZA – BASURTU

ESZENA KALERA (Maiatzak 22, 13:00etan). Eszena Kalera programak Larutan eta Input konpainien “Out of the Blue” eta “Imperfectas” proposamenak Basurtun aurkeztuko ditu. Lehenengoa lan fresko eta dibertigarria da, modu askean dantzatzearen, mugitzearen, deskonektatzearen, errutinazkoarekin eta ezarrita dagoenarekin haustearen plazerraz gozatzeko beharretik sortua. Bigarrenak bere hiru antzezleen barne mundu konplexua jasotzen du.

MASUSTEGIKO ELIZAN

ESZENA KALERA (Maiatzak 22, 18:00etan). Cia Barsantik arratsaldeaz gozatzea proposatzen du, “Legea gu gara. Somos la ley” funtzioarekin. Bertan, umoreari eta gaurkotasun sozialari heltzen zaie kaleko arteen mintzairetatik, pertsonaia barrez lehertzekoekin eta espazioaren erabilera lotsagabe batekin, ustekabea ustekabearen ondotik kateatuz.

SARE SOZIALAK

#BILBAOUDABERRIA2021 www.bilbaokultura.eus