BILBO, SANTANDER ETA LOGROÑOREN ARTEKO JARDUERAK BULTZATZEN DITUEN “TAN CERCA” PROGRAMAK DOAKO ZIRKU JARDUERAK ESKAINIKO DITU BIHAR OSTEGUNA, IRAILAK 15, ERREKALDEKO PLAZAN

 Publiko guztiarentzako zirku jarduera eta tailerrak doakoak izango dira eta EZE (Euskal Zirku Elkartea), Logrocirco eta Café de las Artes-ek eskainiko di- tuzte.

 Eguna goizean hasiko da Zirku Garaikidearen Sektoreari buruzko Jardu- naldi Profesionalekin Café de las Artes (Santander), Logrocirco (Logroño), Zir- kozaurre (Bilbo) eta La Grainiere (Frantzia) bezalako erakunde kulturalekin, az- ken hau gonbidatu berezi gisa.

(Bilbo, 2022ko irailaren 14a).- Bihar osteguna, irailak 15, osteguna, zirku garaikidearekin to- paketa egingo da Errekalde auzoan, Bilboko, Santanderreko eta Logroñoko tokiko kultura- sektorea sustatzea eta elkarrekin jarduerak garatzea helburu duen “Tan Cerca” ekimenaren barruan.

Jardunaldia arratsaldez itxiko da Errekaldeko Plazan, publiko guztiarentzako zirku jar- duera eta tailerrekin, eta doakoak izango dira. Jarduera horiek EZEren (Euskal Zirku El- kartea), Euskadiko zirku-artisten kolektiboari laguntza eta ikusgarritasuna ematen dion elkar- tearen; Logrocircoren, Errioxan eta inguruetan zirkua sustatzeko gazteen proiektuaren; eta Café de las Artes-en, Santanderren hirian dagoen eta Arte Eszenikoak sustatu, sortu eta zabaltzen dituen gunearen eskutik etorriko dira.

Aurretik, 11:00etan, jardunaldi profesional bat egingo da Café de las Artes (Santander), Lo- grocirco (Logroño), Zirkozaurre (Bilbo) eta La Grainiere (Frantzia) gonbidatu berezi gisa. Jardunaldi horretan, gainera, ekimenean parte hartu duten hiru hirietako udaletako Kultura zinegotziak izango dira: Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zine- gotzia; Javier Ceruti García de Lago, Santanderko Udaleko Hirigintza, Kultura eta Garden- tasuneko zinegotzia; eta María Carmen Urquía Almazán, Logroñoko Udaleko Kultura zine- gotzia.

“TAN CERCA”
“Tan cerca” programa Bizkaiko eta Kantabriako hiriburuak 2012an sinatutako akordio batetik sortu zen, eta Logroño geroago atxiki zitzaien. Hiru hiriek, beren helburu estrategikoen artean, kultura aberastasun-iturri izatea partekatzen dute maila ekonomiko eta sozialean. Santande- rrek, Bilbok eta Logroñok interesa dute kultura kontsumitzen duten herritarrei mesede egingo dieten kultura-politiketan laguntzeko, eta, aldi berean, aukera berriak sortzen dituzte hiru hiri- etako kultura-enpresa, eragile eta sortzaileentzat

SARE SOZIALAK:

  •   BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
  •   BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM