BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ASTELEHENEAN, HILAK 19, EUROPAKO NEGU POLITIKOARI BEGIRA DAGOEN “GAURKOTASUNAREKIKO TOPAKETAK” ZIKLOAREN BESTE EMANALDI BAT EGINGO DU

  • Topaketa honetan parte hartuko du, Dani Álvarez eta Mikel Reparazekin batera, Arancha González Layak, Parisko Nazioarteko Gaietarako Eskolako dekanoa eta Kanpo Arazoetako ministro ohia.
  • Topaketa 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbon, 2022ko irailaren 15ean).- Bilboko Udaletxeko Bidebarrieta Kulturgunean izango da, IRAILAREN 19AN, ASTELEHENA, “Gaurkotasunarekiko topaketak” beste hitzordu bat, Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatutako zikloa. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

“Gaurkotasunarekiko topaketak” dibulgazio-zikloan, zorroztasunetik abiatuta, gai gori-goriak sakon aztertu nahi dira, akademizismotik ihes eginez. Horretarako, gai bakoitzean adituak diren pertsonak egongo dira, gai horiei buruz ahalik eta modu didaktiko eta arinenean eztabaidatzeko.

Oraingo honetan, “Europa ante su invierno político” du izenburua topaketak eta hainbat gai jorratuko dira, hala nola energia-egoera, gerra, prezioen igoera geldiezina edo Txinak une honetan duen posizioa. Arancha González Laya Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbidean lizentziaduna, Parisko Nazioarteko Gaietarako Eskolako dekanoa eta Kanpo Arazoetako ministro ohia izango da bertan.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean. 

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus