BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, DRONAK ARTE ESZENIKOETAN ERABILTZEARI BURUZKO TOPAKETA TEKNIKOA JASOKO DU

Apirilaren 6an izango da, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3), eta Mikel Carrasco eta Elisa Espina arituko dira hizlari gisa.

BILBAOESZENAK – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, dronen munduaren hastapenari eta arte eszenikoetan izan ditzaketen aplikazioei buruzko topaketa teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Foroa BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, apirilaren 6an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Esku hartu eta alor horretan euren esperientzia eskainiko dutenak Mikel Carrasco eta Elisa Espina izango dira, eta bertara doazen pertsonei dronen munduaren hastapena, tipologiak, arte eszenikoen alorrean dituzten aukeren berri emango dizkiete, beste alor teknikoago batzuez gain, erabilera edo erabiltzeko orduan kontuan izan behar diren alderdiak, aeronautikako jardueretan indarrean dauden arautegiak kontuan izanda.

Jardueran 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez eman daiteke dagoeneko. Sarrera doakoa den arren, ezinbestekoa izango da 5 euroko fidantza ordaintzea izena emateko orduan. Kopuru hori osorik itzuliko zaie topaketa teknikoan euren lekua betetzen duten pertsonei.

INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja Bilbao.
T: 944334995
Mail: [email protected]