Azaroaren 21ean eskainiko da, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3).
BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, arte eszenikoetara aplikatutako Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAE) legeari buruzko tailertxo teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, hilaren 21ean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.
Prestakuntza LAE legean eta lege hori eszenatokian modu logikoan, errazean eta ulerkorrean aplikatzeko eran zentratuko da, arreta berezia eskainiz arrisku profesionalak hautemateari, identifikatzeari eta aurre egiteari, kamioietatik kargak jaistetik hasi eta eszenografien ezarpenera, eszena argiztapenera eta soinura. Tailertxoa, biran ari diren profesionalei edo ekipamendu bateko egoiliarrei dago zuzenduta batez ere.
Prestakuntza jardueran 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez eman ahal izango da. Prezioa 25 eurokoa izango da (15 euro ATAEko bazkideentzat eta Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat).
INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao.
T: 944334995
Mail: [email protected]