BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, ARTE ESZENIKOETAKO JABETZA INTELEKTUALARI BURUZKO TAILERRA JASOKO DU EKAINAREN 25EAN

BilbaoEszenan (Juan de Gardeazabal kalea, 3) izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta Ainara LeGardonek emango du. Aurreinskripzioa ATAEren-Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalaren helbide elektronikoaren bitartez egin daiteke: [email protected]

 

BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, ATAEk, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak antolatutako arte eszenikoen alorreko jabetza intelektualari eta eskubideen kudeaketari buruzko tailerra eskainiko du. Topaketa BilbaoEszenaren instalazioetan izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta Ainara LeGardon artista eta jabetza intelektualean adituak emango du.

Topaketaren xedea, jabetza intelektualean eta eskubideen kudeaketan interesatuta dauden pertsonen hastapena bideratzea da, euren gaitasunak modu eraginkorrenean garatzeko beharrezkoak diren tresnak eskainiz. Hainbat diziplinatako artistei, teknika eta ekoizpen langileei eta, orokorrean, kultur proiektuen ekintzaileei dago zuzenduta. Tailerrean oinarrizko zenbait definizio emango dira, eta arreta eskainiko zaie jabetza intelektualaren lege esparruari, dauden eskubide motei, kudeaketa erakundeei eta lizentzia libreei.

Ainara LeGardon, 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen artista auto-kudeatua da. Lan handia egin du rock-ean, inprobisazioan eta musika esperimentalean, bakarka eta hainbat kolektiboko kide gisa. Modu berean, lan mardula ari da egiten Kultur Kudeaketaren eta Jabetza Intelektualaren ikerlari eta dibulgatzaile gisa. Hainbat liburu argitaratu ditu eta SGAE: el monopolio en decadencia (consonni, 2017) saiakera liburuaren egileetako bat da. Etengabe ari da lanean kontsultore gisa Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearentzat eta Irungo CBA Kultur Etxean dagoen jabetza intelektualaren “Copyzer” aholkularitza zerbitzua koordinatzen du.

Prestakuntza jardueran 15 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez eman ahal izango da (izena eta abizenak, NAN, posta helbidea, telefonoa eta e-maila adieraziz). Tailerrak 50 euro balioko ditu (40 euro BilbaoEszenako bazkideentzat eta 35 euro ATAEko kide direnentzat). Plaza baieztatu ondoren zelan ordaindu jakinaraziko zaie onartutakoei.

INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbo.
T: 944334995
Mail: [email protected]