• BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3) izango da, 17:00etatik 21:00etara. Izen ematea irekita dago helbide elektroniko honen bitartez: [email protected]
BILBAOESZENAk – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, ATAErekin – Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin batera, “Capture” (2019) programari eta arte eszenikoetan duen aplikazioari buruzko topaketa teknikoa antolatu du. Prestakuntza datorren asteartean, urtarrilaren 21ean, izango da, 17:00etatik 21:00etara, BilbaoEszenaren instalazioetan.
Hitzaldiak, “Capturek” ematen dituen aukerak ezagutarazi gura ditu. Diseinu, planoen sorkuntza eta dokumentazio eta bisualizazio softwareak, argiztapen kontsoletara konektatzeko aukera ere ematen du. Prestakuntza David Gálvezen eskutik etorriko da. David produktu elektronikoen garapeneko goi teknikaria, ikuskizunetarako argiztapen eta irudi diseinugilea eta ikus-entzunezko interaktibitate eta bideo mapping espezialista da.
Jarduerak 25 plazako leku kopuru mugatua du, eta aurre-inskripzioak dagoeneko egin daitezke [email protected] helbidearen bitartez (izena eta abizenak, NAN, posta helbidea, telefonoa eta e-maila adieraziz). Sarrera doakoa den arren, izena emateko beharrezkoa izango da 5 euroko fidantza ordaintzea, eta euren plaza hartzen dutenei kopuru hori itzuli egingo zaie.
INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao.
T: 944334995
Mail: [email protected]