BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ASTEARTEAN, URTARRILAREN 21EAN, EKINGO DIO BERRIRO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUARI, DANIEL INNERARITY ETA ANA URKIZA ELKARTUKO DITUEN LITERATURARI ETA FILOSOFIARI BURUZKO TOPAKETAREKIN

• “Literatura, filosofía y aforismos” izeneko hitzaldia Elena Sierra kazetariak moderatuko du. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus)

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak “Eztabaidak literaturarekin” programaren beste edizio bat inauguratuko du datorren asteartean, urtarrilaren 21ean, Daniel Innerarity filosofoa eta Ana Urkiza kazetari eta idazlea elkartuz. “Literatura, filosofía y aforismos” izenburua daraman topaketa Elena Sierra kazetariak moderatuko du, eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streaming-ez jarraitu ahal izango da.

“Eztabaidak literaturarekin” programaren hitzordu berri honek literaturaren eta filosofiaren arteko erlazioa aztertuko du. Alde batetik, eguneroko filosofiari begiratuko dio, egunero egiten ditugun gauzei aplikatutako filosofiari, eta aforismoa une honetan harrera ona izan dezakeen pilula gisa ulertzeari, eta bestetik, literaturak, entretenimendu hutsa izateaz gain, gogoetara ere bultzatzen gaituen hausnarketarako ariketa gisa betetzen duen lekuari. Oraingo honetan, Elena Sierra kazetaria arituko da moderatzaile gisa.

Daniel Innerarity (Bilbo) filosofian doktoreak Alemanian zabaldu zituen ikasketak, Alexander von Humboldt Fundazioko bekadun gisa, eta baita Suitzan eta Italian ere. Filosofia politikoan eta sozialean katedradun, Euskal Herriko Unibertsitateko IKERBASQUE ikerlari eta Gobernantza Demokratikorako Institutuaren zuzendaria da. Denbora partzialeko irakaslea da Florentziako Unibertsitate Institutu Europarrean. Idatzi dituen liburuen artean hauek azpimarra daitezke: “Un mundo de todos y de nadie”; “La democracia del conocimiento”, 2012ko Euskadi Saiakera Saria; “El nuevo espacio público”; “La sociedad invisible”, 2004ko Espasa Saiakera Saria; “La transformación de la política”, Miguel de Unamuno III. Saiakera Saria eta 2003ko Literatura Sari Nazionala Saiakera modalitatean; “Ética de la hospitalidad”, 2011ko Filosofia Elkarte Alpinoaren Saria frantsesez idatzitako filosofia liburu onenari; “La política en tiempos de indignación” (2015); “La Democracia en Europa” (2017) eta “Política para perplejos” (2019), 2019ko Euskadi Saiakera Saria.

Ana Urkiza (Ondarroa), bere aldetik, Kazetaritzan lizentziaduna da, eta Enpresa Komunitatean espezializatu da. 2000an bere lehenengo liburua argitaratu zuen, “Desira izoztua” (Elkarlanean), eta ordutik asko landu ditu poesia, narraziogintza, haur eta gazte literatura, literatur kritika eta kazetaritza. Bere poesia lan nagusiak “Gela ilunetik” (Hiria, 2000), “Bazterreko ahotsa” (Elkar, 2002) eta “Nire hiriko poemak” (Pamiela, 2006) dira. Horrez gain, haur eta gazte literaturako lan asko argitaratu ditu, “Nik betaurrekoak ditut, eta zer?” (Elkar, 2001), “Ondarruko piratak” (Ibaizabal, 2003), “Nire herriak ostadarraren koloreak ditu” (Elkar, 2006), edo “Tita tirita” (Ibaizabal, 2008). Literaturan egin duen lan ugariaren barruan aforismoak ere badaude, irakurleengana zuzendu eta gogoeta egitera gonbidatzen dituen “Atzorako geratzen dena”, besteak beste.

2007ko urtarrilean “Eztabaidak literaturarekin” egitaraua martxan jarri zenetik, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako literaturaren esparru osoko 325 egile inguruk hartu dute parte ekimenean, eta 10.000 pertsona baino gehiago hurbildu dira solasaldietara. Gaur egun, duela hamarkada bat bezala, egitarauaren helburua literaturarekin bat egiteko eremua eskaintzea da, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste, edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, topaketa bakoitzera gonbidatutako pertsonekin jende aurreko solasaldiak eginez.

Joan den 2019an hauek izan ziren “Eztabaidak Literaturarekin” programan parte hartu zutenak: Karmelo C. Iribarren eta Santos Zunzunegui, Javier Sierra eta Nacho Ares, Miren Agur Meabe eta Lourdes Oñederra, José Carlos Somoza eta Elia Barceló, Rosa María Calaf eta Olatz Arrieta, Mikel Urdangarin eta Roberto Moso, Xabier Gutiérrez eta Yanet Acosta, Pedro Ugarte eta Felipe Juaristi, Luis Marías eta Eneko Olasagasti, eta Bernardo Atxagak eta Angel Lertxundik eman zioten amaiera urteari.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistikoaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.